2008/03/18

Hamaiketakoa

Aste Santuko oporrak izango ditugula eta hori ere ospatu egin zuen ostegunetako goizeko taldeak.
Ez genuen edozer jan, ez; etxeko txorizoa eta Kepak egindako ogia. Goizeko bostetan jaiki omen zen ogi hori egiteko. Gari (ezpelta) aleak eho, hortik ateratako irinari ura eta legamia egin (orea egin) eta jagi ondoren bere labe berezian geuretzat, bereziki, egin zuen ogi integral hori.
Etorri ez zinetenok hara zer galdu zenuten:


2008/03/12

"Amaren eskuak" liburuaren azalpenak atzeratuta

Egunotako neguko eguraldiak programatuta geneukan hitzaldia atzeratu du. 30 bat lagun hurbildu zen idazlea entzutera, baina ezin denean ezin da.

Eguraldiak laguntzen badu, atzeratutako berbaldi hori apirilaren 10ean izango da, arratsaldeko 7,30etan Kultur Etxean.

Karmele Jaio bertan ez izan arren, liburuaren gaineko hausnarketa eta eztabaida egiteko aprobetxatu genuen liburua irakurrita geneukan zenbait lagunek.


Hona hemen saio horretan ateratako argazkiak:

2008/03/05

Irteera Gernika-Sukarrieta

Martxoaren batean irteera egin genuen, Gernikatik Sukarrietara oinez eta handik hona trenez . Goizeko bederatzietan Kultur Etxe aurretik irten eta Foruko Kanteraren ondotik Busturiara heldu ginen eta handik Sukarrietara; 26 lagun eta txakur bat joan ginen. Eguraldi zoragarria izan genuen lagun.
Hona hemen ateratako argazki batzuk:

Kuadrilla polita ezta?
Goiko hori Mape erreka duzue.
Busturin mahasparrak halakoetan jartzen zituzten, gaur egun berreskuratzen hasi dira. Han atzean Busturiko kantera lurrez zelan dabiltzan betetzen ikus daiteke.Harri horretan honako hau irakur daiteke: Gernikako Arbola da bedeinkatua, euskaldunon artean guztiz maitatua. Gernikako Arbolaren kimua da hor dagoen hori.

Altamirako auzoan atsedentxoa hartu genuen, hamaiketakoa jan, ura edan,....

Hau zen gure helmuga, Sukarrietara heldu gara.
Goiko horiek txartelik atera ote dute bada?

Hor ez gaude denok, non daude txakurra eta bere ugazaba? A jakina txakurrak ezin dira trenean ibili.
Trenbidetik, trena dator Gernikako Berbalagunekin, badator, badoa,.... helmugara heldu da!!!!

2008/03/04

Magnolioa loran

Hona hemen Gernika erdian, Pasialekuan, nolako arbola dotorea dugun. Otsailaren azkenengo astean ateratako argazkia da hau. Talde batzuk, astero, Faisanen elkartzen dira eta beti horren inguruko komentarioren bat izaten da. Denok ikus dezazuen argazkia atera eta ikusgai jarri dugu; polita ezta?