2010/06/29

Mendi irteeran banatutako triptikoa

Ekainaren 26an egin genuen irteeran banatutako triptikoa duzue hurrengo hau. Ekipoa ondo prestatuta izaten dugu, "Txiki"k bidaltzen digu trak-a eta ibilaldia mapa eta guzti eta Iratxek ibilaldiko informazioa eta jakin beharrekoak txukun-txukun jarri eta triptiko eran prestatzen du.
Orain arte banatu ditugunak liburuxka baten jartzeko asmoa dugu, ea noiz oratu ahal diogun horri.
Badakigu zuetariko batzuek larunbatean baltz-zurian (merkeago delako) jaso zenutela triptikoa, baina koloreetan nahi baduzue bertotik kopiatu eta gozatu. Hor agertzen diren txori guztien izenak ezagutzen ez badituzue, sartu interneten eta aterako dituzue.
Irteerako argazkiak, beharbada, hurrengo asteburuan jarriko ditugu hemen ikusgai.



2010/06/27

Mendi irteera

Maiatzaren 29an Gernika-Mundaka-Gernika egin genuen. Mundakaraino trenez eta handik Gernikara dauden 14 kmak oinez egin genituen. 43 lagun batu ginen eta eguraldiaz eta paisaiaz gozatu ahal izan genuen. Batzuk 0rdu baterako Gernikan egon ziren beste batzuk, ordea, ordu erdi gehiago behar izan genuen galdu egin ginen-eta.

Taldeko argazkilariek ateratako argazki batzuk jarriko ditugu hemen:


Portuondo gainean banatu genituen triptikoak.
San Antonio hondartzan berriketan.
Albumerako gehienon argazkia.
Busturira sartzen.
Trenak bere bidea behar duenez geure artaldea zatitu egin zuen.
Hara Torreren teoria zein den: "Aldatsa atzez igoz gero gutxiago nekatzen da"
Busturiko San Bartolomeko mahats-parrak.
Busturiko San Kristobalen atsedena hartu genuen, zeozertxo jan, edan ....
Horiek bai maletakadak, egun osorako irten zarete ala?
Makilak zertarako dituzue prest, ba?
Txiri-txiri, aurrera goaz.
Busturiko Altamira auzorantz hartu....
... eta ezkerretarantz basoan zehar Muruetarantza.
Bidezidor polita, ezta?
Ene, ene! zer pasatu da? hemendik ez gara joan behar.
Hor zoazenok alferriko bidea egingo duzue ba, atzerantza da!
Zirt edo zart egin beharko duzue, erratu egin zarete eta orain lehengo biderantz egin beharko duzue.
Hau bai hau! talde erdia galduta; non daude geure gidariak?
Desertorak hemen; aldaparik ez dutela igoko eta eskapan doaz.
Alferrik egindako metroak izan dira horiek, beherantza barik gorantza egin behar izan da.
Hemen okerreko bidea hartzearen errudunak.
"Txiki" gure gidariak ondo markatuta utzi du bidea, baina berbetan, berbetan... bidea erratu.
Bai Jon Mikel, hor dago seinalea, hortik segitu behar dugu.
Ai amatxue! orain eskalada tokatzen da.
Idia gu baino handiagoa da.
Gora, gora, gora.....
Lortu dugu, aurkitu dugu bide zuzena.
Bagoaz Forurantza.
Landa beldur barik gurutzatu eta ...
hara mailukiak zirian sartu eta Jon Mikelek nolako opari ederra egin zion Maitzari.
Zuok ere landa gurutzatu eta ...
"Torrek" denok pasatu ondoren ederto baten ixten ditu erramadak.
Forun inbernadero baten hara zer ikusi genuen, astoak.
Foruko herria, non dago AEK-ko barnetegia?
Forutik Gernika-Lumorantza.
Hemen Urdaibai dorretxea edo Perrexil gaztelua.

2010/06/24

Amantal erakusketa

Ikasturteko esku-lanen erakusketa ekainaren 30era arte izango da kultur etxeko erakusketa aretoan. BERBALAGUN taldean "euskal jantzien" ikastaroan egindako hainbat amantal jarri ditugu ikusgai.
Hona hemen bertaratuz gero ikus ditzakezuen batzuk:




2010/06/21

Mendi irteera

Ikasturteko azkeneko mendi irteera egingo dugu ekainaren 26an, larunbata. Goizeko 9:00etan udaletxearen aurrean elkartuko gara eta 15kmko luzera izango du ibilbideak, GERNIKA-LEZIKA-GERNIKA.
Gurekin etortzeko bete beharreko baldintza bakarra euskaraz egitea da.
Astindu nagiak, larunbat goizerako plan hoberik ezin duzu aurkitu. Eguerdiko ordu baterako Gernikan izango gara.

"Ezetz Jakin" lehiaketa

2009-2010 ikasturteko azkeneko lehiaketan parte hartzeko aukera duzue, horretarako eskuratu lehiaketa orria betiko lekuetan, bete erantzunak eta ekainaren 25era arteko epea duzue kultur etxean dugun buzoian sartzeko.
Oraingoan ALBOKA tabernak emango du saria, bi lagunentzako afaria.





GALDERAK:


1.- Ekainean, noiz ospatu/ospatuko da Busturialdeko HITZA EGUNA?

2.- Zein herritan ospatu/ospatuko da HITZA EGUNA?

3.- Lehengo Idigan zer egiteko asmoa du udalak?

4.- Zein gai du "80 egunean" filmak?

5.- Gernika-Lumon non saltzen dituzte "pintxoaren ibilbidea" bonoak?

6.- Zenbat egunetako balioa du "pintxoaren ibilbidea" bonoak?

7.- Zenbat pintxo jan daitezke "pintxoaren ibilbidea"ren bonoa erosiz gero?

8.- Zergatik da aurten "Xakobeo urtea"?

9.- Zein izen du Santiagora helduz gero erromesei ematen dieten agiriak?

10.- Non hasten da Gernika-Lumon amaitzen den Done Jakue bideko etapa?

11.- Abestiak honela dio: "Itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora ..."

12.- Azterketa garaian zein ordutegi du liburutegiak?

13.- Zein idazle bizkaitarrak atera berri du "Euskara batuaren bigarren jaiotza" liburua?

14.- Liburutegian, hilero, zein egunetan egiten da "ipuin kontalaria" saioa?

15.- Zer da "daltonikoa" izatea?

16.- Kolore beltza ateratzeko zeintzuk kolore nahastu behar ditugu?

17.- Zein kolore nahastuta aterako genuke more edo bioleta kolorea?

18.- Zeintzuk dira "kolore hotzak"?

19.- "Kolore beroak" zeintzuk dira?

20.- Abestiak dio: "Zure begiek mintzen ..., zure ahoak beldurtzen ... "

21.- Ekainean hasi eta noiz arte luzatuko da hondartza denboraldia?

22.- Zer da gaur egun Montefuerte jauregia?

2010/06/12

Mintza Eguna Arrasaten

Arrasaten ospatuko dugu 2010eko Mintza Eguna. Aurton igandez izakeran, beste urte batzuetan baino jende gutxitxoago joan ginen Gernikatik, baina joan ginenok ederto baten pasatu genuen eta datorren urtekoa noiz helduko zain gaude.
Fotogeniko hutsak gara, argazki guztietan itzel irtetzen gara. Hemen dituzue atera genituen argazkietariko batzuk:
Hamaiketako ederra eman ziguten gero! txorizoa, tortillak, gaztaia, edariak, ... Batzuek izugarrizko lana egin behar izan zuten.
Gure ardi galdua ere Arrasaten topatu genuen, zer moduz Roberto?
Bizkorrak gero! erratu ere ez dira egiten.
Hemen sardiñerak ere.
Busturialdeko jendea ugaria da gero! Pedro Mari Muxikakoa ere Donostiara joan zen bizitzera, baina herrimina edo izango du, hara nola arrimatzen den gugana.
Zein da arku horren izena? Harresiz inguratuta izan omen zen Arrasate.
Ana Isabelen azalpenak entzun beharrean zuok argazkiak atera eta atera, aiaia!
Hemengo azalpena zein izan zen bada? nork daki?
Seber Altube enparantzan gaude, Gernikan ere Seber Altube auditoriumna eta Seber Altube ikastola dugu. Nor izan zen bada Seber Altube? Nork daki?
Bertsolariak: Manex Agirre eta Jokin Labaien.
Leku guztietan ezagunak, gure neskek bai jakin argazkia norekin atera!
Zazpi jauziak, bat, bi, hiru, lau, bost,...
Soinulariek joteaz batera gu dantzan, zenbat gustatzen zaigun dantzan egitea baina!
Hemen Gernika-Lumoaldeko produktuak: Ajangizekoa, Muxikakoa, Elantxobekoa, Ereñokoa, Gernikakoa, Donibane Garazikoa, ...
Egitaraua ondo prestatuta izan zuten, denok parte-hartzeko kanta-paperak ere izan genituen.
Zein da menua? patea, paella, oilasko "pilotak" eta solomoa, postrea, kafea eta kopa. Aitor, ez jan azazkalik laster ekarriko dute jatekoa-eta.
Zein baino zein dotoreagoak.
Ogia eta ardoa baduzue bai, eta momentuz nahikoa. Ea egin barretxua.
Ogia, ardoa, patea,... zer gehiago nahi duzue ba?
Maite, horiek ez dira Busturialdekoak e! nongoak dira? Eibarkoak?
Ana Isabel Ugalde gure gidaria, azalpen emale ezin hobea. Arrasate eta Mondragoren arteko diferentziak, herriko harresia eta garai bateko arkitektura eta hirigintza arauak zeintzuk ziren eta diren azaldu zizkigun.
Eta orain igandea izan arren paperoflexia klasea tokatzen da, ea denok atera duzue moko zapia?
Honela egin behar da: tolestu, ingurua moztu,.... Benito horrela ez.
Orain sartu markoaren barruan zeuon burua, honela... kar, kar, kar.
Batzuk ederto zabiltzate, hara Mariangelesek zeinen ederto egin duen.
Postreari begira barik jendea sasi irakasleari adi.
Hurrengoan ondoen egiten duenari saria emango diogu, beraz, urte bete duzue praktikatzeko.
Lorategian ere dotoreagorik ez!
Gora Txori Herri!!!!!
Alberto ezkontzarako prest.
Kontxi ere elegante gero! eta Maitzaren eskuturrekoa ikusi duzue?
Oihana sorbetea gozo, ezta? Non erosi duzu txapel dotore hori?
Ani, zein proposamen egin diozu Javiri, bada?
Loratxu bat gehitu eta gu dotore!!!
Murielek lorea barik akuedutoren bat edo egin du.
Bazkal ostean sari banaketaren txanda heldu zen, sarituak: Uribe Kostako Ana Telo, Bergarako Nerea Altzelai, Arrasateko Mari Karmen Agilar eta Espe Sainz, Ezkerraldeko Juanan Fernandez eta Mikel Ferrero eta Ekuadorreko Gladis Villalva.
Dantza, dantza! astindu gorputza!
Arin-arina baino hobeto egiten duzue hori, segi, segi!