Pages

2012/10/19

Urriaren 27an Mendi irteera

Urriaren 27an 2012-2013 ikasturtearen lehenengo mendi irteera egingo dugu. Gernikatik irten eta Oleskotik Burgoa mendia gurutzatu ondoren Arratzura helduko gara, eta handik Kortezubitik Gernikara. Guztira 13 km izango dira, beraz,edonork egiteko moduko martxa.
Udaletxearen aurrean batuko gara goizeko 9:00etan. Gidaria ez dugu aldatu, "Txiki" izango da.
Badakigu larunbat horretan, 27an, Gernikan Astelehentxutxu izango dela, batzuk Urriko Astelehenerako txosnak prestatzen ibiliko direla, Urdaibai Kantaguneak abestu behar duela, Eibar-Nabarnizeko martxa izango dela, bateren bat desbrozadorarekin aberiren bat egin duela, beste bik ebakuntzaren bat izan dutela, beste bik Durangoko Azokan tokatu zitzaien asteburuaz gozatuko dutela, beste batzuek hauteskundeetan lortutako garaipena ospatzen ibiliko direla, baina badakit goizeko 9:00etan batzen garenok itzel pasatuko dugula. 
Beraz, gure inguruaz gozatzeko gogoa badaukazu, ERDU GUREKIN!!!!!!!!!!

No hay comentarios: