2013/06/25

Ekaineko mendi irteera 29an

Ekaineko mendi irteera 29an egingo dugu. Oraingoan, 13km izango dira. Ibilbidea: "4bankos"-Bastegieta-Elorreta-Madalen-Obar-Amillaga-Arribaltza-Santa Luzia.
Ibilbidearen ostean, Ramon Bilbao ardoen dastaketa izango dugu BETIKOAK  txokoan.
Eman izena AEKn edo Aita Luis Villasante Udal Euskaltegian.

2013/06/18

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Hemen duzue ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa. Gehienak hizkuntza zuzentzeko galderak direnez ez duzue inongo eragozpenik izango  betetzeko eta kultur etxean dugun buzoian sartzeko ekainaren 29rako. Saria, oraingoan, ZIMELA jatetxeak emango du.
Ea zorterik duzun!

2013/06/17

2014ko IBILALDIAren aurkezpenean irrintzilariak

Dakizuen moduan, datorren urtean Gernika-Lumon izango da IBILALDIA eta horren aurkezpena egin zuen Seber Altube ikastolak ekainaren 7an. Ekitaldi horretan herriko talde bakoitzak bere ekarpena egin zuen (dantzak, abestiak, buru-handiak, batelak, soinuak, bertsolariak, banderolak, irudiak, desfileak, ...). BERBALAGUNeko irrintzilari taldeko 9 lagunek jaietako zapia zaman ipini eta txalapartari eta adar-joleekin batera gure zantzo-ujubi-irrintziak barreiatu genituen oholtza gainetik ikus-entzuleen artean.
 Bakoitzak bere marka jartzen dio irrintziari....................
Gotzonek berbazko irrintzia egin zuen I BI LAL DI A ai,ai, ai. iiiii iii ii

2013/06/13

Gaur turista zu zara, bisita gidatua

Turismo bulegoak eta ostalari elkartekoek antolatutako "Gaur turista zu zara" bisita gidatua egin genuen pasa den astean. BERBALAGUNekook, hiru egunetan eta talde desberdinetako jendearekin, ostatuen berri jasotzen ibili ginen.
Hemen BOLIÑA BARRIAko jatetxean, bertako Anarekin, argazkia atera genuen.
Oraintsu berriztu dute jantoki hau eta inguruan ateratako argazki dotoreak jarri dituztela ikusi genuen, Artzube zubia, ...
Oroigarriak eman zizkiguten; gu turista sentitu ginen.
Hemen AKELARRE ostatuto terraza baten, Nere jabearekin.  Kanpoan duen makinaren bidez logela gorde, ordaindu eta giltza jaso daiteke, edozein ordutan.
Ordulariak dioen moduan, 11:45ean egin genuen bisita hori. Akelarre ostatutik Gernika ikusteko beste ikuspuntu dotore bat.
Gernikako ATERPETXEAn ere izan ginen. Bertako funtzionamendua, prezioak, logelak nolakoak, ... , nahi beste informazio jaso genuen. 
Benetan bisita interesgarria!
Parte hartu genuen guztion artean zozketa egin dute eta afari dastaketa eta gau bateko logela tokatu zaio gutariko bati. Nori?  Suspense.... datorren asteazkenean emango dute saria udaletxean.

2013/06/11

Euskal erromeria 2013-05-21ean

Urtero egiten dugun moduan, aurten ere  erromeria egin genuen Pasialekuan. Iluntzeko 20:00etan, eguraldiari begira egon barik, dantzarako gogoa izan genuenok han batu ginen ordu eta erdian izerdi apur bat botatzeko, lagunekin egoteko, ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko, sagardoa edateko, dantzariei txaloak jotzeko, argazkiak ateratzeko, ...
Segundo Olaeta Musika eskolako irakasle eta ikasle batzuk  izan genituen dantzei doinua jartzen. Eskerrik asko Maiteder, Ana, Andeka, Garazi, Xabier eta beste guztiok (denon izenak ez dakizkit, pasatu eta hemen jarriko ditut).
Datorren ikasturtean ere kontratua daukazue, kar, kar, kar, ...
Iraide ibili genuen argazkilari. Honek bai goitik, behetik, albotik, aurrez aurre, behetik gora, ... hainbat argazki atera zizkigun. Eskerrik asko Iraide, ia-ia argazki guztiak hemen jarri ditugu ikusgai.
Hiru zatitan banatu genuen erromeria: lehenengo zatian biribilketa, jota, ...
, ... arin-arina, ... 7 jauzi (1,3,5,7), ...
,... zapata dantza,  biribilketa, ... Atsedenalditxoa eta sagardoa.
Bigarren zatian: Martxa, esku dantza, ...
, ... Txapelnoaz,  Txulalai, ...
..., Alunelu, ...
, ... biribilketaren amaiera, ...
, ... Martxa, ...
, ... Hau zein dantza da ba?
Dotore ari zarete, ezta?
Irakasleek polito baten egin zuten dantza.
Baina besteok be txarto ez gero!
, ... hau esku dantza da...
, ... txaloa atzean,
, ... txaloa aurrean, ...
, ... buelta tokatzen da, ...
, ...topo, ...
Garazik eta Jon Mikelek bai ondo egin!
Ederto egin duzue!
Hirugarren atala: ...
... , Biribilketa, jota, ...
..., Marmutx, ...
... Ostalerra, ...
, ... Arin-arina, ...
, ... TB haurrak, ...
, ... oso ondo, ...
erritmo ona daukazue ...
, ... dantza korda, ...
, hau zein da? Txulalai?
ederto, ederto ...
..., ...
, ..., ...
hau Alunelu  da, ezta?
ondo, hau dantza lasaia da, erritmoa eta kontzentrazioa besterik ez du behar.
Alunelu
ederto, ederto!
Hau Ostalerra da?
...  eta buelta ...
... Martxa ...
Denok izerditan, baina pozik.
Gure musikariak ez dira nekatzen, hauek jo eta jo!
Biribilketa egiten ondo baino hobeto ikasi dugu.
Arin Arina ...
Batzuk erretiratu dira, zahartzaroa ala?
, ... Martxa, ...
, txaloa eta...
Ondo!










Hartu arnasa.
Jota, ederto!

Datorren ikasturtean gehiago eta ahal bada hobeto.