2016/02/29

Mendi irteera 27an, euripean

Zapatuan, zazpi lagun ausartu ziren mendi irteera egiten. Gora zeuok!
 Zazpikote horrek programatuta zegoena egin zuen. Mundakaraino trenez, ...
 Lagun izukaitz hauek aurrera eta aurrera egin zuten, ...
 , ... gehienok, euriaren eta haizearen beldur, mantapean geratu ginen gozo-gozo, ...
 "Txiki"ren gidaritzapean,  eguraldi esakasari aurre egin, eta 17 km egitera ausartu ziren
 Kanpoan ez zen giro!


 Santa Katalina tente, eder, ...
 Mundaka utzi eta Bermeorantza, ...
 Katillotxu mendi tontorrean gure lagunak pozik, ...
 Zer adierazten du buzoiak?

 Inguru zoragarria!
 Taldea batuta ibili zen, ...
 Gure Berbalagunkide helduenetariko honek ez zuen atzerantza egin; mendi irteerako egunetan ez du hutsik egiten.
 ,... mela-mela eginda, baina gustura, ...
 Errekak urez gainezka, ...
 Busturiatik, ...
, ... mahats-parrak, ...


OHARRA: martxoan ez dugu mendi irteerarik egingo apirilean, ostera, bi egingo ditugu, 2an eta 29an.

2016/02/17

Larrialdietan nola jokatu

Gurutze Gorrikoek lehen hitzaldia eman zuten otsailaren 11n, Maria Agirre aretoan.
 Arnasbidearen buxaduraren aurrean zer egin?
Buxadura arina denean, laguntzen ari zaionak kolpeak eman behar dizkio?
 Helduei Heimlich maniobra egiteko pausoak, zeintzuk?
Biktima konorterik gabe egonez gero, kontu handiz biktima lurrean ipiniko dugu, jarrera egokian, ahoz gora...

2016/02/11

Urtarrileko mendi irteerako argazkiak

Autzagane- Astei- Unda- Ibarruri- Burdaria- Ajuria- Ordorika- Ariatza egin genuen urtarrilaren 30ean. 51 lagun batu ginen elkarrekin naturaz gozatzeko, euskeraz egiteko, bide barriak ezagutzeko, hamaiketakoa elkarrekin jateko, jokoak egiteko, ...
Talde argazkia Autzaganeko tontorrean egin, eta "Txiki"ren gidaritzapean martxan jarri ginen.
Baserri dotoreak topatu genituen, ...
Arin nekatu zen hau; zer gertatu zitzaizun Nerea?
Undan geldiunea egin genuen triptikoak banatzeko, eta Iratxek azalpenak emateko.


Burdaria auzoko baserri dotorea, ...
Ajuria auzora heldu ginen, ...
Ondo etorria emateko apartekoa bizilaguna.
Pilik hankaz gora jarri zituen ingurukoak.....
Sagar-lapurretan be egin genuen, ...
Ordorika auzoan, berba egiteko gogoaz batzuk, ...
Ordorikan, lixiba egiteko leku berezia...
Ariatza auzoa aurrean. Amaitu da ibilbidea. 15 km izango zirela uste bagenuen ere, 18 izan ziren; baina egia esan behar badugu, erraz egin genituen.
"Txiki", hurrengoan ez dizugu sinestuko, gezurtero halakoa!

2016/02/10

Aratuste domekan irrintzi-erakustaldia

Inauterietako egitarauan jarri zutena bete genuen: Aratuste domekan irrintzi-erakustaldia kultur etxeko balkoian.
10 Berbalagunkide ausart animatu ginen, eta marro jantzita geure ekarpen xumea egin genion jaiari.
Berbazko irrintziak: aiaaiaiaiai  GORA ARATUSTEAK aiaiaiaiiiiiiaiaiii...
Banan, banako  zantzo zoliak ....
 Mikrofonoak joan-etorrian dantzan ....
Ekain eta Joseba izan genituen txalaparta jotzen: ttakun, ttakun, ttakun, ...
 Behean, "Paru" izan genuen argazkilari.
Ujubi kanonak ere esperimentatu genituen: Batzuk hasi ...... , besteek amaitu....
Aurten, dantzariek eskatu ziguten arropak aldatzeko tartean,  eurak lasaiago ibiltzeko, berriro irrintzi batzuk egiteko.
Guk irrintziak, ujubiak, zantzoak, .... luzeak, laburrak, berbazkoak, ....

Ordain-saritzat pintxo batzuk, eta, zintzurra bustitzeko, txakolintxuak eman zizkiguten.