2017/06/29

mendi-irteerako argazki batzuk


San Jaun eguna zela-eta, hainbaten hutsuneak izan genituen irteeran, baina 25 lagun batu ginen ibilaldi ederra egiteko. Guztira 14 km egin genituen Sukarrietatik Gernikara, eta 12:30etarako bueltan geunden.
1892. urtean eraiki zuten teilategi bitxi hau paduraren bihotzean. Bertan teilak eta adreiluak egiten zituzten inguruko materiala erabilita.
 Hemen Muruetako teilategiaren ondoan.
Erreka hegaletik  zubi barrira heltzen.
 Muruetako puntarantza...
 Inguru zoragarria geurea!
 Muruetako puntan kontu kontari.
 Julen eta Pedro Muruetako puntan,argazkirako prest.
Kopautxua egin, derrigorrezko komunera bueltak, kontuak kontatu,...
 Urdaibaiko padurak...
 ... ilustratu...

 zubi barrian, "zikoinaren jokoa" egiteko prest.
 ... berriro argazkirako prest.
 oholtza gainera igo, eta argazkia atera...
 ... argazkilaria argazkian...
 Erreka zoragarria...
 Muruetako teilategiaren aurrean...
San Kristobal auzoan geldialdia egin eta bertan banatu genituen triptikoak eta eguneko azalpenak eman.
 txuku-txuku....
 Gernikan, eztarria busti genuen Jabiren kontura...
Batzuk ariketan joan ziren etxera ardo dastaketarako arropak aldatzen.
 ... beste batzuek goizeko trajearekin jarraitu genuen.
oooo, ze dotore! ikasten hasi gara.

2017/06/26

2016-2017 ikasturtean kultur etxeko tailerretan egindakoak ikusgai

2016-2017 ikasturtean kultur etxean egindako lanak ikusgai ekainaren 30era arte.  BERBALAGUNek egindako oheko-tapakia ere eskulanen artean jarri dugu, irabazleak onartu du erakusketan jartzea.  Amaitzen denean berriro eskuratuko du Mikel Olallak bere altxortxua.
Haurrek eta helduek egindako lanak ikusgai ekainaren 20tik 30era arte. Gure ohegainekoaren ondoan umeek buztingintzan egindako lanak, ...
 ..., egur lanketan ibilitakoen lanak, ...
 ..., bolilloekin ibilitakoek egindakoak, edo artilearekin egindakoak, ...
 ..., bitxigintzan zilarrararekin egindakoak, ...
 ..., bitxigintzan ibili direnak egindako bitxi dotoreak, ...
 ..., birziklapena: teilak, botellak, kutxak, ...
..., esne-ontziak, ... fruita kutxak,... Irudimena erabilita zenbat eta zenbat gauza egin daitezkeen!

Ikusi egindakoak eta baloratu zeuok ere.

2017/06/24

mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa


Mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa duzue hau. Dena delakoagatik gurekin etortzerik ez baduzue, jaso hemendik eta hurrengo baten zeuon etxekoekin edo lagunekin egin ahal izango duzue ibilbide interesgarri hau.

2017/06/23

Adi mendi-irteerako orduari

Gaurko Busturialde eta Lea-Artibaiko HITZAn irakurri ahal duzuen moduan, adi ibili biharko mendi-irteerako orduarekin. Eusko Trenek udako ordutegia jarri du martxan, eta gu horrekin ez ginen konturatu: trena 9:11n irtengo da Sukarrietarantza. Beraz, 9:00etarako egon beharko dugu tren geltokian.

Sukarrietatik Gernikara oinez etorriko gara, eta ostean, 13:00ak aldera, Ramon Bilbao ardoa dastatuko dugu FAISAN tabernan.

Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal euskaltegian.

2017/06/21

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Hemen duzue ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa. Aurreko baten ere jarri genuen blogean eta Facebooken, baina Berbalagunkide batzuek jakinarazi digute erratuta zegoela, ekaineko galderak jarri beharrean otsailekoak jarri genituela.
Eskerrik asko Maite eta Silvia gure lana gainbegiratzearren.

Oharra: gogoratu erantzunak jasotzeko azken eguna 30ean izango dela.


2017/06/20

Ikastaro trinkoa uztaila-iraila

C1-EGA lortzeko ikastaro trinkoa uztaila-iraila Gernikako AEKn. Izena emateko azken astean gaude, bizkor ibili!!!!!.

2017/06/14

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa


2016-2017ikasturteko azken lehiaketa dugu ekaineko hau. Eskuratu orria eta erantzun guztiak bete ondoren, sartu Kultur etxean dugun postontzian 30a baino lehen.
Oraingoan, ASTRAk prestatu ditu galderak, eta saria ZALLO BARRI jatetxeak emango du.

2017/06/09

Ohegainekoaren jostunek askaria

Lan guztiek lan-saria merezi dutenez, gure ohegaineko jostunek ere atzo askari ederra eduki zuten. Den-denak egun berean batzea ezinezkoa izaten da, baina 20 jostun mahai-bueltan elkartzea lortu genuen.
Argazkia ateratzea be, azkeneko momentura arte ez zitzaigun bururatu. Ordurako batzuk alde eginda zeuden (Mertxe, Anabel, ...)
Mahaia ondo dotore jarri zigun arduradunak. Hurrengoan ere, horrela zaintzen bagaituzte, gu josteko prest.

Oharra: Datorren ikasturtean ere, urrian hasita, beste ohegaineko bat josiko dugula erabaki genuen atzo. Zozketatik ateratako dirua Sahara herriarentzat izango da.

2017/06/08

Maiatzeko "Ezetz jakin"en saria

Lourdes Madariaga Arrienek irabazi du maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa, bi lagunentzako afaria Ai Ene! jatetxean. Oraingoan, 58 erantzun jaso ditugu.

Ekaineko lehiaketa ere martxan dugu; bete galdera guztien erantzunak eta sartu kultur etxean dugun postontzian ekainaren 30erako. Ikasturteko azken saria Zallo Barri jatetxeak emango du.

2017/06/07

Haritzaren hostoekin tallerra

 Ikastaro interesgarria atzokoa! "Usteak erdia ustel" , denok uste genuen beste modu batera egiten direla irudiak hostoetan, baina...
 ... Josek azaldu zigun nola egin, noiz batu dehar diren hostoak, ...
 ..., zenbat lehortu behar diren, plantillak nola egin, ...
 ,... euren aitak nola egiten zituen, ...
 ..., orain Bizkaiko armarriak zergatik ez daukan otsorik, ...
 ,... egindako hostoak sartzeko diptikoa prestatu zigun irakasleak, ...
 Norberak egindakoaz pozik denok.
 Jakinmina asetu zigun Jose Berbalagunkideak.
Hainbat hosto zakarrontzira bota behar izan genituen, lehorregi baitzeuden.  Aste osoan lehortzen eduki genituen eta sikuegi geratu ziren. Ez dakienak ez daki, baina ikas dezake hurrengorako, ezta?
Ordu biko klasean, bakoitzak hosto bi landu genituen.

Aste bi barru-edo, berriro batzeko geratu ginen 24ko mendi martxaren ostean banatu gura ditugun hostoak prestatzeko.