2018/10/19

Biharko mendi-irteerarako triptikoa


Biharko mendi-irteeran triptiko hau banatuko dugu. Dena delakoagatik, gurekin etortzerik ez badaukazue, jaso hemendik eta hurrengo baten zeuon etxekoekin edo lagunekin egin ahal izango duzue mendi-irteera interesgarri hau.

Jakin ezazue iaz argitaratu genuen "Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak" karpetan sartzeko moduan izango ditugula, ikasturtearen amaieran edo hurrengo ikasturtearen hasieran, beste 4-5 fitxa berri.

2018/10/11

Ikasturteko lehenengo mendi-irteera 20an

Bagatoz, bagatoz!!!

Ikasturte honetako lehenengo mendi-irteera urriaren 20an egingo dugu . Goizeko 9:00etan udaletxearen aurrean elkartuko gara, eta 12:30etarako amaituta izango dugu; irteera zirkularra izango da.

Parte hartu gura baduzue, eman izena AEK-ko euskaltegian edo Aita Villasante Udal euskaltegian. Bestela, mezua bidali Berbalagunera edo telefonoz deitu 600482010 zenbakira. Dohainik da!

Erdu! Euskaraz, lagun artean eta inguruan ibiltzeko aukera bikaina da Berbalagunek eskaintzen dizuna.