Pages

2019/06/26

Mundua konpontzeko tertuliak, BERRIA


Ikasturteari amaiera aurreko ostegunean eman genion, baina uztailean pintxo-potea egiteko kontua daukagu. 

Hurrengo ikasturtean ere, ostegunero BERRIA tertuliak egingo ditugu; Onintza Enbeita izango dugu gidari.

2019/06/21

Ekaineko mendi-irteera 29an izango da

Animatu ikasturteko azken mendi-irteera egitera! Eman izena AEK euskaltegian edo Aita Villasante Udal euskaltegian. 

Urtero ekainean egiten dugun moduan, ibilbidearen ostean Ramon Bilbao ardo dastaketa izango dugu, oraingoan Picasso tabernan.

ERDU gurekin!!!

2019/06/20

Martitzen iluntzean ere urtebetetzea ospatzen

Natiren urtebetetzea igandean izan zen, eta oposaketen zama larunbatean albo batera utzi zuenez, asteartean ospatuko genuela agindu zigun. Eta denok elkartu ez arren, ospatu egin genuen; tragoak eta pintxoak Natiren kontura, hau zortea!!!!
Tere, Josune eta Corinne falta izan ziren bilkura horretan. Ea denok elkartzerik dugun hurrengo baten! Josune, Maialen ere e! gure loba-ordeari mosutxuak eman nahi gizkiogu.

2019/06/19

Astearteetako taldea urtebetetzeak ospatzen

Talde hau ibiltzera joateko elkartzen da, normalean, baina atzo Bego eta Albertoren urtebetetzeak ospatu behar zirela eta tren geltokian topatu zuten itzalpea.
Batzuk itsasoari begira jartzen dira, baina gu trenei begira jarri ginen tragoari emateko eta pernila eta txorizoa jateko. Txoko berezi-berezia topatu genuen.

Zorionak Bego eta Alberto!!!! 

Terek huts egin zuen atzo, eta gonbite barik geratu zen :) 

Orain arte Berbalagunkide izan ditugun Javier eta Pedro ere, ziur, goitik begira izango genituela eta ekin baten ibiliko zirela! Zeuon falta izaten dugu taldean, benetan; mosu bana.

2019/06/18

Gaur lauretako taldean Joseren urtebetetzea ospatzen

Gaur, lauretako taldean Joseren urtebetetzea ospatu dugu, kafea eta pastak ordaindu dizkigu.

Monicak ezin izan du gurekin egon; bera falta izan da talde osoa elkartzeko. Jose, datorren asteartean Monicari ordaindu beharko diozu kafea, ezta?

Zorionak zuri!!!!!!!!

2019/06/17

Xabierren erakusketa ibiltaria eta ikasturtearen amaiera

Gaur goizean, kultur etxean, Xabier L. de A. berbalagunkideak berak egindako lan batzuen erakusketa berezia prestatu digu. Talde honetan, ikasturtearen azken eguna zela-eta, modu berezi baten amaitu nahi izan dugu. Han izan garenok gozatu egin dugu, baina pena apur bat bai izan dugu den-denok ezin izan garelako batu.
Hamarretarako joan garenerako, Xabierrek prest izan du erakusketa.
, ... "gabezia" eta "ugaritasuna", ...
, ... Leonardo Da Vinciren zubia, ...
Xabierrek gure aurrean desmontatu eta berriro montatu ditu obra gehienak, ...
..., Nafarroako harresiak, ...
, ... pinuz egindako "egurraren bihotza", ...
, ... pago egurrez egindako "Lau haizetara monolitoa", ...
, ... kainaberazko banbuaz egindako "Amazonaseko txistuak" , "karraka", ...
, ... kainaberazko banbuaz egindako "Xiux txistuak", ...
, ... Perkuzio kaxoia "Peruko kaxoia", ...
Ustekaberen bat emateko prest dugu gure Xabier, ...
, ... gaztain egurrez egindako "Artizarra", ...
, ... pago egurrez egindako "zintzilikatutako kuboa", ...
, ... pago egurrez eginiko "poliedro birakaria", ...
, ... "rompe cabezas"a eskema eta guzti.
Idi adarrez egindako adarra, bisonte, zaldi eta lauburuz pirograbatuta...
Xabierrek bere obra gehienak liburuxka baten bilduta erakutsi dizkigu.

Uztailean oporretan egongo garenez, Marikarmenek bere urtebetetze eguna ospatu gura izan du eta pastak ekarri dizkigu.
Hau izan da Xabierrek prestatu digun beste ustekabe bat: Cava eta entsaladilla berezia. Hau bai egunari hasiera emateko modu berezia!
"Brut Nature" Cavarekin egin dugu topa!
Hurrengo ikasturtean ere elkartzeko asmoarekin, ...
, ... elkarri opor zoriontsuak opa dizkiogu.
Gogoan izan ditugu gaur gurekin egoterik izan ez dituztenak: Gregorio, Ana, Marije, ...
Hara zelako mahai-zapi dotorea jarri digun Xabierrek hamaiketakoa egiteko! Glamourra nagusi!
Perkusio kaxoia jotzen ere badakiela erakutsi digu Xabierrek.

Eskerrik asko ikasturteari amaiera berezia ematearren!

2019/06/12

Marta gure Berbalagunkidea piano-jole aparta

Ikasturtearen amaieran piano kontzertua eskainiko zigula aginduta eduki zuen Martak, eta, berbako emakumea denez, atzo bazkal ostean gure belarriak gozatzen aritu zen. 

Talde erdia baino ez ginen elkartu atzo, baina Martak hitza bete zuen, eta "Wish-Piano", "Perfect ed Sheeran" eta "Cyty of Stars" piezak jo zituen, jantokian bertan.
 Bazkaria bapo jan ondoren, ...
 , ... barazkiz betetako krepak, ...
 , ... onddo enpanadillak, ...
 , ... entsalada SASOIE, ..., eta, eta, eta ... ondo jan eta gero, ikuskizuna eskaini zigun Martak.
Gure inguruan bazkaltzen egon ziren batzuek galdetu ziguten "ea Atxukarroren alaba den piano-jolea?".   :) :)

Marta, artista hutsa zara!!!! Eskerrik asko.

2019/06/06

Maiatzeko irabazlea Aitor Beaskoetxea Erezuma!

Gaur eman dugu maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketaren saria. 98 erantzun jaso ditugu oraingoan, eta erantzun guztiak zuzen eman dituztenak 89 lehiakide izan dira. 
Irabazlea Aitor Beaskoetxea Erezuma (Barrutia ikastetxeko irakaslea) izan da; ondo pozik jaso du saria: Zimela jatetxean lagun birentzako afaria.

Ekainekoa martxan dugu. Beraz, Zallo Barri jatetxeak emango duen saria jaso gura baduzue, badakizue zer egin behar duzuen!

2019/06/05

Karmen Mintegiak jaso du PRAKTIKATUk eman dituen sarietako bat

Parte-hartzaileen gogobetetze-inkesta erantzun dutenen artetik, Karmen Mintegia (Bidelaguna) izan da saria jaso dutenetako bat.
Saria: PRAKTIKATU produktu batzuekin batera 50 euroko opari-txartela ELKAR liburu-dendetan erabiltzeko.

Gozatu saria, eta segitu Berbalagun proiektuan Bidelariei euskara eta euskaraz gozarazten!