Pages

2020/09/29

GERNIKA-LUMOKO BERBALAGUN

 

Hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera ezin hobea, eta DEBALDE!
 
Jende berria ezagutu, trago bat hartu, barre egin, kontuak kontatu...ERDU!

2020/09/21

GERNIKA-LUMOKO BERBALAGUN TALDEAK


 

Hona hemen Gernika-Lumoko berbalagun taldeek elkartzeko duten ordua eta lekua. 

Gustura, lagun berriak egiten, lotsaz ahazten eta euskara ikasten zein gogoratzen! Plan ezin hobea da euskaraz berba egiteko!


Anima zaitez, lagun, zure zain gaude!

Deitu: 600 48 20 10 edo AEKtik pasatu!

2020/09/15

BERBALAGUN MARTXAN

 

 

EUSKARAZ PRAKTIKATU NAHI? LAGUN BERRIAK EGIN GURA DITUZU?

 
2020-2021 ikasturte hasierarekin batera martxan da Gernika-Lumoko berbalagun ere.
Animatu zaitez eta zatoz gurekin!!

2020/07/07

"EGUNEAN BEHIN" LEHIAKETAKO 10.astea



Egunean Behinen, denboraldi honetan  zintzo-zintzo ibili gara taldean 10 astetan. Sailkapenean lehenengoak saria jasotzen izan du astelehenetan merkatu plazan, Onintza Enbeitaren eskutik (arrautzak, ilarrak, uhazak, ttipulatxoak, piperrak, ...). 🌱🍅

Orain, uda ostera arte, oporrak izango ditugu eta sasoi hau agurtzeko ERRIGORAk eskainita gaur elkartu garenok saritxoa jaso dugu (arroza, pikillo piperra, orburuak, ozpina, ardoa, zainzuriak, kardu zuritua, potxak, pasta, mahats-zukua, ...). 🍚

Arrazoi ezberdinak tarteko, eta asko sentiduta, taldeko askok ezin izan dute ekitaldira etorri, baina hurrengo denboraldian ere Berbalagun taldeko partaide izango direla ziurtatu digute.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi; eskerrik asko, Onintza, eskerrik asko, Pili, eskerrik asko, ERRIGORA, eskerrik asko sarean gure berri zabaldu duzuen guztioi.
Aurrera BERBALAGUN kideok eta aurrera euskara, gozatu euskara eta euskaraz Gehiago, Gehiagorekin eta Gehiagotan.

2020/07/01

"EGUNEAN BEHIN" LEHIAKETAKO 9.IRABAZLEA: EKAITZ





Denboraldiko azken aurreko astean "Eka" izan dugu sailkapenean taldeko lehena.
Onintza Enbaitak babestu du, oraingoan ere, ekimena eta irabazleari entsalada eder bat egiteko tomateak eta tipulatxoak eman dizkio.
Orain arte arrautzak, ilarrak, piperrak, uhazak, tipulatxoak, tomateak, arroza eta ori-baltzak jaso dituzte irabazleek.

Datorren astelehenean zer jasoko ote dute saritzat? Irabazle bakarra izango dugu? Nork nori emango dio-die-dizkio-dizkie saria? Adi egon igande gauean izango diren oharrei; parte hartu eta euskaraz gozatu gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan!





ZORIONAK, EKAITZ, ETA ESKERRIK ASKO, ONINTZA!