Pasa den larunbatean irteera egiteko eguraldia zoragarria izan genuen. Goizeko bederatzietan tren geltokian batu ginenok txartelak hartu eta han abiatu ginen txu..., txuku-txuku. Lurgorriko geralekuan trena geratu zenean, han batu zitzaizkigun beste lau-bost lagun eta aurrera egin genuen Muxikako geltokiraino, han ere jendea zain eduki genuen. Zugastietaraino heldu eta han ere, Jose izan genuen zain. Batu ginen 47 lagunok oinezko ibilaldiari ekin genion.
Goiza itzel pasatu genuen, hemen kontuak kontatu, han geldiunea egin, gerotxoago zeozertxo jan, baina oraingoan ere ez genuen Kukua entzun. Beharbada, ixilik egoten ez dakigunez eta Kukua entzuteko ixiltasun apur bat behar denez, halako irteeretan ez dugu entzuterik lortuko.
Irteerara etorri izan ez zinetenok ikus dezazuen nolako ibilaldi polita egin genuen eta joan zinetenok gogora dezazuen,
Hona hemen argazkilari bik ateratako argazki batzuk:
Zugastietatik Gorozikaraino igo egin behar da.Hasieran freskuratxua igartzen zen, ezta?
Gorozikan gelditu eta ibilaldiaren gaineko zehaztasunak eta gauza bitxiren bat idatzita zeukan triptikoa banatu genuen. Denontzat beste ez zen egon, uste baino jende gehiago batu ginen-eta.
Ea triptikoa irakurri duzuenok, non hil zuten Patakon gaizkile ona? eta bere gorpua non agertu omen zen?
Heldu gara Atxelirantz edo Txakalerantz egin daitekeen gurutzera, guk Txakalerantza egin behar dugu.
Hau talde osoaren argazkia. Dotore zaudete, bai horixe!
Neskak, galdu barik gero!
Orain artekoa polita eta erraza izan da, ezta?
Ongi etorria ematen etorri zaiguna, zer da idiskoa ala bisontea?
Hara Txakalen zelako hotel dotorea dagoen, Urune hotela.
Zer Maite eta Xabier, eskatu diozue Jaun Kruzi peskan egiteko baimena? Makila polibalentea du Maitek, ezta?
Gidari onak badauzkagu gero, bidea ondo markatzen dute eta gero pasatu ahala markak batzen joaten dira. Krisi garaian ere bagaude bai, eta hurrengorako ere behar dira plastiko eta kordel horiek.
Arraunean pasatu behar ote dugu errekatxo hori. Zein erreka da hori, nork daki?
Elgezabalganerantza goaz, Motxo ondora helduko gara.
Momentuz amaitu da aldatsa, pozik ezta?
Motxonetik bai bista ederrak!
Aldorirantza txiri-txiri.
Aldoriko Agroturismoaren jabea azalpenak ematen izan genuen.
Zabaletik San Romanerantza.
San Romaneko mahaietan aukera ezin hobea kopotxua egiteko.
Ea, ea, zer ekarri duzue jateko? Nik platanoa,.. , nik txokolate ekologikoa, ...., ba nik almendraduna, ....
Zuk laranja, eta Anak eta Marijek zer ekarri dute ba?
Crescenek eta Maitek zer ekarri dute ba?
Harrikoa egiten ez zineten hasiko, ezta?
Hau bai une atsegina, jan, edan, berba egin, jezarrita egon, ....
Zeozer gertatzen da, muxikarrak elkartzen hasi dira, zer ote da?
Ene badatxue, Jon zer pasatzen da ba? Neska guztien aurrean galtzerdiak eranzten? Zer dira ba, berriak?
Majo zaintzen ditu Goiok neska hauek!
Gaur gidari ofizialak huts egin digu, baina badaude errepuestoak ere, ezta Torre eta Alvarito?
San Romanetik Eleizalderantza. Miren zein arrazatakoak dira behi horiek?
Eleizaldera heldu gara.
Ene, gure artean Bretoi bat! Zer esan nahi du nikiak dioena?
Hara, hamabiak eta hamar markatzen du erlojuak; ondo goaz. Nora doa jendea ba, San Bizente eleizara?
Bai zera! eleiza albo batera utzi eta eskumatara hartu dute.
Ea muxikarrok, zein da Eleizaldetik pasatzen den erreka dotore hori?
Untxigoitirantz goazela dio kartelak. Laster une aldapatsua pasatu beharko dugu.
Kukua ez genuen entzun, baina Kuku-prakak bai ikusi geniuten.
Tramarantz kontu kontari, helmuga dugu laster.
Eguzkiak polito jotzen zuenez, itzala estimu handian izan genuen.
Hori da poz aurpegia duzuena, argi dago ibilaldia zuen gustukoa izan dena.
Mari Karmen, oraindik ez da nekatu, mendian ohituta dago-eta.
Oharra: Asko sentituta, hemendik beherako 15 argazki ere sartuta izan ditut, baina dena ordenatu beharraren beharraz eta teknologia ondo ez menperatzearen ondorioz, ezabatu egin dira bai eta honaino larunbateko irteeraren kontua.
Gustatu bazaizue, zein ezbazaizue egin hemen azpian komentarioren bat.
Beno, hurrengo irteera ere, erdi prestatuta dago; maiatzaren 29an izango da eta kartelen bidez eta prentsaren bidez iragarriko dugu. Ondo ibili.