Pages

2013/07/22

Ardo dastaketa, Ramon Bilbao ardoak

Mendi irteeraren ostean, Betikoak txoko dotorean ardo dastaketa egin genuen, Ramon Bilbao ardoak. Hogeita hamar lagun elkartu ginen Igor Bastek oparitutako ardoak dastatzeko. Azalpenak ematen Ana Larrañaga enologoa izan genuen.
Anak azaldu zuenez, boteilan azalpenen artean borobila jartzen duenean lau zaporeak ondo orekatuta daudela esan gura du.
Zer da kapa edukitzea? koparen ipurdia ikusten bada, kapa gutxi duela esan nahi du.
Zer da Mildota? kopa ardoztea. Kopan zenbat eta malko gehiago utzi, alkohol gehiago duela esan gura du.
"Urteko ardoa urte berean edan behar da". "Kriantzak urte bete kupelean eta beste urte bete boteilan egiten du".
Mar de Frades, albariñoa, dastatu genuen. Freskotasun puntu egokia duela adierazteko boteilan daukan itsasontzia urdin jartzen da.
Gozoa mihi puntan nabaritzen dugu, mingotsa atzean, ...
 ..., gazia mihiaren gainean eta garratza mihiaren alboetan.  ???
Merlot ardoa ere edan genuen, ona gero!
Tortillak ondo gozo egin zituen Moisesek. Txistorra ere bere puntuan egon zen.
Amaieran zozketa egin genuen, Mar de Frades boteilla hutsak, adornutzat.
Nori tokatu zitzaien? Ba, Josuri eta ....
... Gaizkari...
Moisesek, beren beregi, bertsoak ere egin zizkigun: "Kultur etxe aurrean, beti lez batute, "cuatro bankoserantza" arnasa hartute. Batzuek gazte denporak, gaur gogoratute... Ai ene! banku zaharrok, berba eingo balute".

"Berbea Lagun" dala zenbat barriketa, ondino danok fresko, indarrez beteta. Arineketa batzuk eginaz tarteka, igarri barik pasau, dogu Bastegieta.

Elorreta, Madalen, Marbe eta Obar, beherantza nahiko errez, gorantza katamar. Amillaga atzean, Arribaltzan zehar, eztarri egarri, eta hankak dar-dar.
Denboraldiko azken, mendi irteera, hamahiru kilometro, gitxi gora-behera. Baten batek amaitu, badau egarbera, untze dau mendekua, hartzeko aukera.

Urtero lez hemen da, ardau dastaketa, Ramon Bilbau ardauak, zaporez beteta. Iaztik euki ei dauz, geuretzat gordeta. Edan, laster kadukau, eingo dira eta.
Holako ekimenak// nahi doguz sarrixau, kideak egiteko// aproposa berau. Berbalagunentzako// abisua da hau ... Ardauak mutua be// berbetan jartzen dau!

Honekin ekitaldiari amaiera eman genion txokoan, baina entzun dugunez batzuk arratsaldeko 5ak arte ibili ziren. Nortzuk izan ote ziren?
Datorren ikasturtean ere, Ramon Bilbao ardoa ba omen daukagu.

2013/07/11

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria




Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea Olatz Onaindia Astarloa izan da. 82 parte-hartzaileetatik, berari egokitu zaio ZIMELA jatetxeak eman duen saria, lagun birentzako afaria edo bazkaria.

Olatzek bai zortea, baten bete du lehiaketa eta berean saria! Uztailekoa noiz irtengo den galdezka eduki dugu. Gustatu egin zaio eta hurrengoa be berak irabaziko duelakoan dago. Ez ote daki bada "Jokoa ez da errenta" dioela esaera zaharrak?

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki hau aurrera ateratzea posible egin duzuen guztioi, saria eman duzuen jatetxeetakooi.

Oharra: Hurrengo lehiaketa urrian edo azaroan izango dugu. Ordura arte euskeraz bizi!!!!!!!!!!!!!!!!


Hemen dituzue ekaineko galderak eta erantzunak. Horrela erantzun zenituzten?

2013/07/10

29an ikasturteko azken irteera

Hona hemen "Torre"k ateratako argazkiak, txanda honetan bera dugu argazkilari.
Indarra hartzen ibili ginen Bastegietarako aldatsari ekin baino lehen.
Aldapan gora berba gutxi.
Beno, batzuk aldatsean gora ere gai dira irrintziak egiteko, ezta Maite?
Paraje zoragarriak! "Txiki"k badaki inguruan dugun aberastasuna erakusten!
Gerizpea ere aproposa gure ibilbiderako.
Idie be dotorea!
Zelan da batueraz idie?
Lehenengo kopautxue hemen egin genuen,
Madalen auzoan.
Hara, Lumoko eleiza ere! San Pedro eguna eta bertako jaiak!
Berba egiteko moduan gaude.
Madalen auzoko agroturismo aurrean sartu ginen Elenari eta Amaiari agur egiteko eta hortik Santa Luzia auzoa ikusteko.
Errepidean ezkerretik ibili beharra dago.
Mikiene errekarantza ...
Donejakue bidearen kontrako noranzkoa ...
Bagoaz, txiri-txiri Santa Luziarantza ...
Paraje berde dotorea dugu gero!
Arribaltzara heltzen.
Laster amaituko dugu martxa.
Santa Luzia auzoan Ana Zabala zoriondu genuen, abestu, mosutxu batzuk eman eta hurrengo urtean data berean zorionduko dugula esan genion.

Oharra: Datorren urrira arte ez dugu beste irteerarik egingo. Zeuon kontura egin orain "Txiki"k erakutsita ikasi ditugun ibilbidetxoak. Eskerrik asko "Txiki"