Pages

2017/07/06

Ekaineko "Ezetz Jakin" Carmen Sanchorentzat

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketak badu irabazlea, Carmen Sanchok irabazi du. 55 lagunek hartu dute parte ikasturteko azken lehiaketan.
Saria Zallo Barri jatetxeko Gorkak eman du, lagun birentzako afaria.
Carmenen izenean, Idoiak jaso du afarirako txartela.

Eskerrak eman gura dizkizugu, modu batera edo bestera, parte hartu duzuen guztioi.

Jakin opor ostean, ikasturte berrian, azaroan hasiko dugula berriro lehiaketa. Bien bitartean gozatu oporrak, baina euskaraz!!!!!!!!!

2017/07/05

Ardo-dastaketa, Ramon Bilbao

Ikasturteari amaiera egokia emateko, ekainero-ekainero, Ramon Bilbao ardoak izaten ditugu dastatzeko. Oraingoan, Faisan tabernan izan genuen dastaketa. Ramon Bilbao zuria eta erreserba, eta "21gorri 21 urdin" ardoak ekarri zituen Bastek dastatzeko.
Mendi-irteeraren ostean izan zen dastaketa.
Basteren azalpenekin danok gustura.
Azalpenetik azalpenera kopautxua ahora.
"Txiki" be pozik!
Barruari gustua eman eta gero, beren-beregi Moisesek prestatutako bertsoak abestu genituen:
"Hilean behin daukagu, mendi-irteera, naturaz gozatu ta ahoan euskera. Gu euskaldun egiten, gaituen hizkera. Berbalagunek doan... ai,ai,ai, damoskun aukera."
"Trenak eroan gaitu, Sukarrietara, eta hankak ekarri, bueltan Gernikara. Aldapak gora, behera, hona eta hara. Une hau noz helduko... ai,ai,ai, larri egon gara."
"Errioxako baltza, gorria naparra; Bizkaiko txakolina, benetan edarra. Laster kentzen dauskue, samako lakarra, baina pasau ezkero... ai,ai,ai, atzetik sastarra."
"Zuri, baltz edo gorri, ardoa ardoa, mahatsan orpotik dator, gozamen mordoa. Baina kontsejutxo bat, aurretik hor doa: ez larregi garbitu... aia,ai,ai, basoen orpoa."
"Aurten ere heldu da, barriz, Ramon Bilbau, urtez-urte, musutruk, Bastek ekarten dau. Jendeak hala diño: "edarra dago hau"!, Laster entzungo dogu... aia,ai,ai, ez al dago gehiau".
"Usain gozoa eta, saporez ze legun, ahosabaian ondo, dastatu dagigun. Edari sanoaurik ez da sortu inun. Ardoak jartzen gaitu... ai,ai,ai, danok Berbalagun."
"Merezi dozu Baste, mila esker zuri. Gaur be ase gaituzu, ardo baltz zein zuri. Mendian pasau arren, egarri ordu bi, honek indar barriak... ai,ai,ai, emon dauskuz guri."
"Osasuna danontzat, zer hobarik opa? Ardoa osasunez, primeran dago-ta. Gora jasota danok, eskuetan kopa, ehun urte honelaxe... ai,ai,ai, egin daigun topa."
Umore ederrean...
... sintonia onean...
... giro epelean...
"Osasuna danontzat, zer hobarik opa? Ardoa osasunez, primeran dago-ta. Gora jasota danok, eskuetan kopa, ehun urte honelaxe... ai,ai,ai, egin daigun topa."
... lagun-arte aparta...
Denon goraldu genituen: taldeko zaharrena (erreserba ardoa)...
...taldeko gazteena (berdejo ardoa)...
... Baste (ardo guztien entsalada)...
... zelan ez? muki-zapiarekin loreak ere egin genituen...
...denetarako balio dute: paparrean jartzeko, baten bati oparitzeko, ...
... burua dotoretzeko...
... mahaia apaintzeko...
... bakoitzak gura izan zuen lekuan ...
... Jan, edan, ikastaroa jaso, ... Denetarako eman zuen ado-dastaketak.
Ardo apur bat be soberan geratu zitzaigun, eta batek baino gehiagok etxera eraman zuen.
Gure lorekin egindako erramoilletea oparitu genion Euskara zinegotziari, boligrafoa eta guzti.

Abesti, zantzo-irrintzi eta... nahiko eginda gero, hirurak aldera amaitutzat eman genuen gure bilkura. 
Datorren ekainerako ere agindu zigun Bastek ardoa; ea zer gauza barri dakarren!