Urtero egiten dugun moduan, aurten ere erromeria egin genuen Pasialekuan. Iluntzeko 20:00etan, eguraldiari begira egon barik, dantzarako gogoa izan genuenok han batu ginen ordu eta erdian izerdi apur bat botatzeko, lagunekin egoteko, ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko, sagardoa edateko, dantzariei txaloak jotzeko, argazkiak ateratzeko, ...
Segundo Olaeta Musika eskolako irakasle eta ikasle batzuk izan genituen dantzei doinua jartzen. Eskerrik asko Maiteder, Ana, Andeka, Garazi, Xabier eta beste guztiok (denon izenak ez dakizkit, pasatu eta hemen jarriko ditut).
Datorren ikasturtean ere kontratua daukazue, kar, kar, kar, ...
Iraide ibili genuen argazkilari. Honek bai goitik, behetik, albotik, aurrez aurre, behetik gora, ... hainbat argazki atera zizkigun. Eskerrik asko Iraide, ia-ia argazki guztiak hemen jarri ditugu ikusgai.
Hiru zatitan banatu genuen erromeria: lehenengo zatian biribilketa, jota, ...
, ... arin-arina, ... 7 jauzi (1,3,5,7), ...
,... zapata dantza, biribilketa, ... Atsedenalditxoa eta sagardoa.
Bigarren zatian: Martxa, esku dantza, ...
, ... Txapelnoaz, Txulalai, ...
..., Alunelu, ...
, ... biribilketaren amaiera, ...
, ... Martxa, ...
, ... Hau zein dantza da ba?
Dotore ari zarete, ezta?
Irakasleek polito baten egin zuten dantza.
Baina besteok be txarto ez gero!
, ... hau esku dantza da...
, ... txaloa atzean,
, ... txaloa aurrean, ...
, ... buelta tokatzen da, ...
, ...topo, ...
Garazik eta Jon Mikelek bai ondo egin!
Ederto egin duzue!
Hirugarren atala: ...
... , Biribilketa, jota, ...
..., Marmutx, ...
... Ostalerra, ...
, ... Arin-arina, ...
, ... TB haurrak, ...
, ... oso ondo, ...
erritmo ona daukazue ...
, ... dantza korda, ...
, hau zein da? Txulalai?
ederto, ederto ...
..., ...
, ..., ...
hau Alunelu da, ezta?
ondo, hau dantza lasaia da, erritmoa eta kontzentrazioa besterik ez du behar.
Alunelu
ederto, ederto!
Hau Ostalerra da?
... eta buelta ...
... Martxa ...
Denok izerditan, baina pozik.
Gure musikariak ez dira nekatzen, hauek jo eta jo!
Biribilketa egiten ondo baino hobeto ikasi dugu.
Arin Arina ...
Batzuk erretiratu dira, zahartzaroa ala?
, ... Martxa, ...
, txaloa eta...
Ondo!
Hartu arnasa.
Jota, ederto!
Datorren ikasturtean gehiago eta ahal bada hobeto.