Pages

2013/01/29

Mendi irteeran ateratako argazkiak

Goizeko 9:00ak arte euri zaparradak egin arren, irteera joan ginen 29 lagunok, ondo pozik ibili ginen buelta guztia aterri dela egin genuen-eta.
Demiku auzoan atera genituen lehenengo argazkiak.
Berton banatu genituen Iratxek prestatutako triptikoak.
Demikutik Katillotxu aldera doan GR98tik ibili ginen.
Bermeoko Josuk eta Agurtzanek hurrengo domekan Bakiotik Bermeora egingo den ibilaldiaren informazioa eman ziguten.
Hogeita... km izango direla, ...
Betrokolo tontorrera igo eta haizeak gogor jo arren argazkia atera genuen.
Pottoka horren ileak ere haizeak gogor astindu zituen.
Hara zelako babeslekuak dauden Mundakan.
Santa Katalinan kopautxua egin genuen.
Txokolatea, mahaspasak, ogitartekoa, ...
Batzuk euren ipurdia inon kokatu ezinik ibili ziren.
Lamia hauek leku dotorea aukeratu zuten hamaiketakoa egiteko.
Jan-edanean denok pozik.
Torrek, Albaritok eta Orkonek txilibitoa jo eta martxan jartzeko ordua iragarri zuten.
Taldean zatiketak egon ziren, hor doaz bi euretariko baten etxea ondoan dagoela eta agur eginez utzi gintuzten.
Txatxarramendi irlari bisita egin eta argazkia atera genuen.
Antzina, hor egoten ginen "gasoliñoa" noiz etorriko zain Laidaraino joateko. Garai batean, hotel bat egon zen irlan eta diotenez behin Ava Garner izan zen Gandariastarren hotel horretan.
Eguraldi zoragarria! paraje ezin hobea! lagun apartak! euskera barra-barra! Zer gehiago behar dugu ba?
Sukarrietan beste bik agur egin eta Bermeorantz abiatu ziren. Agur!!!!
Sukarrietako Kolonia, momentuz, ...
Landazabal artean Axpe aldera joko dugu.
Paisaiaren edertasunak argazkiren bat edo beste merezi du
Madariaga dorretxearen azpian landazabala ondoen erakusten duen ingurua dugu.
San Kristobaleko hareatzatik ikuspegi ederra hau. Udazkeneko migrazioan Europako ipar eta erdialdetik datozen hegazti-espezie desberdinek bisitatzen gaituzte, hala nola, mokozabalak, arrano arrantzaleak, txirriak, bernagorriak, kurlintak, lertxun hauskarak, ubarroiak, antzarrak, ...
Tu,tu,tu, txuku-txuku. Trenbidetik trena doa Berbalagunekoekin ...
..., badator, badoa, Forura heldu gara. Nor bajatuko da? Torre?
Gorputzari astinaldi txiki bat eman ondorengo atsedenaldi gozoa!
"Las tres Marias"
Argazkirako beti prest!
Gernikara heldu da trena!
Ondo merezidutako tragoa!
Osasuna! Aberastasuna! Poztasuna! ...tasuna!
Horrelako kroketarik ez duzue jango gero Amagoiaren etxean.
Lehenengo tragoak honaino eman zuen. Hemendik aurrerakoa ez dugu agertuko.

Oharra: Argazkietan ez duzue "Txiki"ren falta igarri? 
Badakizue, datorren hilean ere irteera egingo duguna, ezta? Ez galdu aukera eta oraindixik hasi izena ematen eta motxila prestatzen.

2013/01/25

Mendi irteeran banatuko dugun triptikoa


Biharko mendi irteeran banatzeko prestatu digu Iratxe Uriguenek triptiko dotore eta mamitsu hau.
Dena delakoagatik bihar ezin bazarete etorri, bertotik jaso hurrengo baten zuen kontura egiteko txango interesgarri hau.

Ilargiaren kapritxoak!

Aupada handi bat berbalagunok!

Abenduko irteerarako ezin izan genuen egin gure eguraldi iragarpena, baina bagatoz barriro ere, bihar  mendi txangoan izango den eguraldiaren berri ematera.

Urtarrila bustitik doakigu, a ze euri jasak, euria erruz eta etengabekoak! Gernikaldean, 300 litrotik gora metro karratuko daramagu honezkero. Oka ibaia gainezka egiteko zorian izan genuen egun batez, urak zubia ere jo zuen uneren baten, baina eskerrak horretan geratu zena.

Lehen egunak oso  lasaiak izan dira urtarrilekoak, baina, 11n izan genuen ilberriak erabateko aldaketa ekarri zigun eta harrezkero euria baino ez dugu izan. Tenperaturak freskotik joan dira baina hotz gordinik ez dugu sentitu izan. Elur konturik ez dugu izan, eta ikusi dugun bakarra, Oiz mendian izan dugu 600mtrotik gora, 3-4 aldiz, baina neguaren bihotzean egoteko, ez da gauza handirik.

Gaur ostirala behelainopean esnatu gara, 3 gradurekin. Gaur egun polita izango dugu aspaldiko partez, tenperaturak 12 bat gradutara igongo dira eguerdi partean , eguraldi sanoa eta goxoa, baina eguna amaitu orduko, beste frente baten bisita izango dugu. Frente ahula izango da eta bihar goizaldean igarriko dugu bere eragina, ez dirudi gauza handirik botako duenik baina bai narrasteko lain. Bihar goizean lehenengo sasoian, baliteke tantaren bat edo beste izatea, baina orduak aurrera joan ahala mendebaldetik ostarteak zabaltzen joango dira eta arratsalde polita geratuko zaigu.

Iganderako, berriro beste frente bat izango dugu eguerdirako eta arratsalde euritsua izango dugu, barruan egoteko giroa. Euri dezente dakar eta tenperaturek berriro behera egingo dute, haizea ere kostaldean harro ibiliko da. Igandean ilbete da  eta datorren astean, antizikloia gure gainean  izango dugu barriro. 4-5 egunetan eguraldi bikainaz gozatzeko aukera izango dugu astelehen arratsaldetik aurrera, hego haizearen laguntzaz. Ilargiak honelako aldaketetan zerikusia ote dauka? 
Eutsi goiari!


2013/01/23

RIOMUNDO liburua

Jon Maiaren RIOMUNDO liburuaren gaineko hitzaldi-solasa izango dugu otsailaren 21ean, arratsaldeko 19:30ean, kultur etxean.
Ordurako liburua irakurri eta sortzen zaizkizun galderak, jakin-nahia, harridurak, kezkak, ulertu ezinak, ... idazleari galdetu edo iradoki egin ahal izango dizkiozu.

Oharra: "Ezetz jakin" lehiaketaren galderaren erantzuna bete ezinik ibili zaretenok hemen duzue irakurriko dugun liburuaren berri.

2013/01/18

Urtarrileko mendi irteera 26an

Urtarrileko mendi irteera 26an egingo dugu. Guztira 15km, eta 350mko desnibela izango da. Tren geltokian elkartuko gara goizeko 9:00etan trenez joango baikara Bermeoraino.
Ibilbidea honako hau izango da: Bermeo-Demiku-Betrokolo tontorra-Mundaka-Portuondo-Sukarrieta-Txatxarramendi-Axpe-San Kristobal.
Itzulera: 13:30ean trenez Gernikaraino.

Oharra: Katalejoak eramatea gomendatzen dugu.

2013/01/15

Uholdeen arriskua Gernikan

Gaur, urtarrilaren 15ean, arratsaldeko 4:00retan Okako ibaiak zubia jotzeko 30cm. inguru falta ditu. 12:00etatik 4:00retara 1,5m igo omen da.
Txarrena da marea gora 19:00etan izango dela. Ea inongo hondamendirik gabe eguna pasatzen dugun.

2013/01/10

Euskal dantzak, ikastaroa

Dantzan egiteko sasoia heldu zaigu! Urtarrilaren 15ean hasita, astearteetan, iluntzeko 20:30etatik 21:30etara dantza ikastaroa izango dugu Pasealekuan. Zirats eta Leire izango ditugu irakasle.
Parte hartu gura duzuenok eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

2013/01/08

"Ezetz jakin" lehiaketa kalean


Urte berriarekin batera, hemen dugu urtarrileko "Ezetz jakin" lehiaketa. Bete 22 galderen erantzuna eta kultur etxean dugun buzoian sartu urtarrilaren 26rako. Irabazleak AUZUNE jatetxean lagun birentzako afaria irabaziko du.
Non har dezakezuen lehiaketa? euskaltegietan, kiroldegian, liburutegian, kultur etxean, EPAn, eskola-ikastoletan, institutuetan, hainbat tabernatan, museoetan, Segundo Olaeta musika eskolan, udaletxean, ..., edo inprimitu orri hauek eta kito!



2013/01/05

Berbalagunekoak ASTRAN lanean

Astran lan apur bat egiteko eskatu ziguten, tabernan txanda bat. Guk ezetz esaten ez dakigunez han ibili ginen, zazpi lagun, edalontziak eskuan hartuta.
Hasieran ez zen lan handirik egon, bederatziak aldera Lilibertsok antolatutako afarira 120 lagun agertu zirenean izan zen mugimendua, baina ondo eutsi genion geureari.
Batzuk barra barruan pozik.
Batzuek eskarmentu handia dute horrelako lanetan, Urriko Azkeneko Astelehenetan txoznetan ibiltzen dira-eta.
Beste batzuentzat lehenengo aldia izan zen, baina ederto moldatu ziren.
Tabernari profezionalen moduan aritu ginen, bezeroei tragoa ez ezik konbertsaziñoa ere eman genien.
Sagardoa zelan atera behar den ondo ikasi zuen Pedrok.
Horrenbeste ateratzen baduzue negozio handirik ez duzue egingo. Kontuz!
Jose Mariak, zuritoak, garagardoak, sagardoak, mostoak, ardoak, salda, .... zenbat gauza eskatzen duen jendeak, ezta?
Batzuetan edaria barrura barik kanpora joaten da. Eskerrak "todo terrenoa" garena!
Ze dotore dagoen Astra baina!
Ia-ia hamarrak dira, laster txanda beteta izango dugu.
Guk "kaja" polita egin genuen. Ez ginen geldi egon, txandaka batzuk barra barruan eta besteok kanpoan.

Hurrengoan ere gu halakoetarako prest!