Pages
2014/02/28
2014/02/27
Irrintzi ikastaroa gaur, 19:30ean, kultur etxean
Gaur, 19:30ean, kultur etxean "Irrintzi ikastaroa". Irakaslea: Amaia Garcia.
Ikusi atzo Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAn atera zuten albistea.
2014/02/24
Mendi irteerako argazkiak, 2014-02-22
Eguraldi onak jendea etxetik ateratzen du, hara pasa den larunbatean 52 lagunek, eguzki gosez, nola erantzun zioten BERBALAGUNek egindako deiari.
Hemen dituzuen argazkiak "Torrek" ataratakoak dira. Jon Mikelek ateratakoak heltzen zaizkigunean, beste sarrera baten jarriko ditugu zeuok baloratzeko zein den argazkilari hobea.
Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartu, taldearen argazkia egin eta 15km elkarrekin egiteko prest.
Santana auzotik San Kristobalerantz ....... Baserri Maitearantz ....
"Mendian gora haritz, ..."
Migel, Adur abandonatu egin duzu?
Altamira auzoan lehenengo atsedena; indarrak hartu eta aurrera egiteko ...
Aurreko hileko irteeran, euria zela-eta, kanpoan barik eleizpean egon ginen.
Busturiko mahats-parrak, ...
, ..., ondo zainduta daude, gero!
Bigarren argazkilaria argazkian harrapatuta.
PAKOTENE trikuharriaren inguruan.
Katillotxu mendiaren tontorrean.
Tontor horretan egon ez denak ez daki nolako ikuspegi dotorea dagoen!
Laida aurrez-aurre.
Gure helmuga aurrean dugu, Mundaka.
Antzora eta Ogoño lur-muturra aurrean dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)