Pages

2008/09/24

Ardoa eta arrainaren ibilbidea

Iaz Mendatatik Gernikara egin genuen aurton, ostera, Mundakatik Gernikara. Mundakaraino trenez joan ginen eta handik hona oinez.
Hiru ordu eta erdiko ibilbidetxoan paraje zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen.
Egun horretako argazki batzuk:

Laidako hondartza Portuondoko ikuspegitik aterata. Haretariko etxe baten gure berbalagunkide bat bizi da ezta?
Han barrenean, Arketako kanpina agertzen da. Uda honetan, zenbat trago, oilasko, txitxarro, atun,... edo antzekorik hartu duzue horko tabernan?
Badoaz gure lagunak tipi-tapa kanpinerantza.
Portuondon agertzen den kartel honetan Unescok noiz izendatu zuen Urdaibai Biosfera Erreserba irakurri ahal izan genuen. Badakizue noiz izan zen? 1984an

Lehen japoniarrak ziren argazkiak atera eta atera ibiltzen zirenak; eta orain? Ani, Larri, Pili,....
Kanalapeko hondartza agertzen zaigu hor. Dotorea, ezta?
Ez dugu urrun joan behar bungaloen bila, Portuondon dauzkagu!


Piszina ere badauka kanpin honek.
Bigarren atsedenaldia tokatzen da ala?
Hara zeri begira egon diren gure lagunak, Sukarrietako kanposantuaren aurrean ageri den trafiko seinaleari. Honela dio: debekatuta hortik pasatzea elbarrituak, udal zerbitzuak eta zamalanak izan ezik. Ulertu nahi duzuena.

Nori edo zeri begira zaudete? Sabino Aranaren hilobiari?
Non galdu duzue gidaria, bada?

Itsasbegiko geltokia atzean utzi eta aurrera doaz gure lagunak.
Nora heldu gara? Zer entzun duzue paraje honen gainean? Zer egin behar dutela hemen?
Sukarrietako Koloniaren aurrean gaude, hau hirugarren geldialdia da gero!

Nork jakin, beharbada, Guggenheim Txiki berri horretan geure argazki hau ere jarriko dute.
Eraikin zoragarri hori ere botako dute? Aurrerapenaren izenean dena ezin da zilegi izan.

Nekatuta nago!!!!!!
Sukarrietatik Busturirantz.

Goiko laino horiek zer iragartzen dute bada?
Etxe hau zein da, Etxebarriatze? Arantzak argitu beharko digu gure zalantza.
Dotore jantzita dago Arantzaren etxe hau gero! Zein da lore horren izena?
Txakolin mahats parretan ez zara lanean ibiliko ezta Maite?
Kartelak dioen moduan Galtzagorri taldeak berreskuratu zituen, edo berreskuratzen ari da Busturin txakolin mahats parrak.

Busturiko Madariagako Interpretazio Zentro berria dugu hau. Kanpotik baino ez genuen ikusi, barrua hurrengo baterako utzi genuen ez baikenuen programatuta.
Ez dugu gidaria galdu, gu noiz helduko zain dago Txiki.

Inguru ederraz gozatzeko ez da zertan urruti joan, berton dauzkagu-eta.
Batzuek motxila bete gauza daramate, horra hor Marije kafe eta guzti. Hurrengoan ere guk pozik hartuko dugu, ekarri.

Laugarren geldialdia egin ondoren, Muruetarantz abiatu ginen.
Zeinen ondo zainduta dagoen Muruetako parke hau. Zuhaitz eta landare bakoitzaren ondoan izena eta ezaugarriak jarrita dauzkate.

Hau lasaitasuna!!!!

Muruetako Ontziola eta Telleria.

Itsasadarraren ondoan, Muruetako puntan, azken geldialdia egiten.

Non galdu dituzue mutilak neskak? Zuek trankil, ardo dastaketara sasoiz helduko zarete-eta. Hor aurrean duzue Gernika eta hartu arnasa sakon.