2019/06/12

Marta gure Berbalagunkidea piano-jole aparta

Ikasturtearen amaieran piano kontzertua eskainiko zigula aginduta eduki zuen Martak, eta, berbako emakumea denez, atzo bazkal ostean gure belarriak gozatzen aritu zen. 

Talde erdia baino ez ginen elkartu atzo, baina Martak hitza bete zuen, eta "Wish-Piano", "Perfect ed Sheeran" eta "Cyty of Stars" piezak jo zituen, jantokian bertan.
 Bazkaria bapo jan ondoren, ...
 , ... barazkiz betetako krepak, ...
 , ... onddo enpanadillak, ...
 , ... entsalada SASOIE, ..., eta, eta, eta ... ondo jan eta gero, ikuskizuna eskaini zigun Martak.
Gure inguruan bazkaltzen egon ziren batzuk galdetu ziguten "ea Atxukarroren alaba den piano-jolea?".   :) :)

Marta, artista hutsa zara!!!! Eskerrik asko.

2019/06/06

Maiatzeko irabazlea Aitor Beaskoetxea Erezuma!

Gaur eman dugu maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketaren saria. 98 erantzun jaso ditugu oraingoan, eta erantzun guztiak zuzen eman dituztenak 89 lehiakide izan dira. 
Irabazlea Aitor Beaskoetxea Erezuma (Barrutia ikastetxeko irakaslea) izan da; ondo pozik jaso du saria: Zimela jatetxean lagun birentzako afaria.

Ekainekoa martxan dugu. Beraz, Zallo Barri jatetxeak emango duen saria jaso gura baduzue, badakizue zer egin behar duzuen!

2019/06/05

Karmen Mintegiak jaso du PRAKTIKATUk eman dituen sarietako bat

Parte-hartzaileen gogobetetze-inkesta erantzun dutenen artetik, Karmen Mintegia (Bidelaguna) izan da saria jaso dutenetako bat.
Saria: PRAKTIKATU produktu batzuekin batera 50 euroko opari-txartela ELKAR liburu-dendetan erabiltzeko.

Gozatu saria, eta segitu Berbalagun proiektuan Bidelariei euskara eta euskaraz gozarazten!


2019/05/29

Maitzeko "Ezetz jakin" lehiaketa


Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa betetzeko azken egunak dituzue. Oraindik bete ez baduzue, jaso galderak lehenbailehen eta sartu zeuon erantzunak kultur etxean dugun postontzian.

Saria bi lagunentzako afaria Zimela jatetxean!

2019/05/28

zapatuko mendi-irteerako argazki batzuk

Zapatuko mendi-irteerako argazki aurrerapena. Argazkilari ofizialaren azgazkiak eskuratu arte, hemen dituzue Silviak, Mari Karmenek eta Iratxek pasatu dizkiguten batzuk.
Euria iragarrita bazegoen be, aterri egin zigun 13:30ak arte. Ibiltzeko eguraldi egokia izan genuen.
34 lagun ausart batu ginen 14 kmak elkarrekin egiteko, inguruaz gozatzeko, bide berriak aztertzeko, Iratxeren azalpenak entzuteko, euskara ikasten dabiltzanekin euskara praktikatzeko, ...
Matxitxakon haizeak gogor jotzen zuen. "Matxitxako en Bizkaia, Ajo en Santander, Peñas en Asturias, ..." ; horrela ikasi genituen eskolan faroak, buruz.
 Matxitxakotik gora, itsasoaren ertzetik, ...
..., Gaztelugatxe gure aurrean, ...
 Gaztelugatxera joan ahal izateko "paseak" atera behar dira.
Gure ibilbidearen helmuga aurrean, Bakio. Ordu bi eta erdietarako, Gernikara itzultzeko, autobusa zain izan genuen.