Pages

2011/01/24

29an mendi irteera

Agindu genuen bezala, urtarrilean ere irteera egingo dugu. Larunbatean, urtarrilak 29, goizeko 9:00etan kultur etxearen aurretik irtengo gara eta oraingoan Morga dugu helmuga. Euri zein aterri gu bagoaz, bazatoz?
Hona hemen irteera iragartzeko atera dugun kartela:

2011/01/19

"Ezetz jakin" lehiaketak bost urte ! ! !

Arin doaz urteak gero! Orain dela bost urte jarri genuen martxan lehiaketa hau eta opor sasoia kenduta, bestelako hileetan kalean izan dugu denen ahoetan. Honi galdetu, besteari erantzun, hurrengoari galdera egin, telefonoz itaundu eta ihardetsi, lekuetara galderak egitera joan, Berbalagun taldeetan informazioa trukatu, .... Gernika-Lumoko kontuak, euskararen inguruko informazioa, txaskarriloak, bitxikeriak, .... zer ez dugu ikasi baina!
Bosgarren urtea ospatzeko irabazlearentzako sari berezia dugu oraingoan: Asteburu bat "Hotel & SPA Maria Manuelan" Cangas de Onisen. Sari hau AUKA BIDAIAKen oparia da.

  1. "Zazpi etxe Frantzian" liburuaren idazlea?
  2. Nor da Bizkaiko bertsolari txapelduna?
  3. Nongoa da Bizkaiko " " ?
  4. Nor da Bizkaiko bertsolari txapeldunordea?
  5. Zein izen dute Pirritxen eta Porrotxen umeek?
  6. Bernardo Atxaga idazlearen benetako izena?
  7. Zein herritakoa da Bernardo Atxaga?
  8. Zein da euskaraz zuzena: txakolia ala txakolina?
  9. Aurten norentzat izan da Marijesiek batutako dirua?
  10. Zein museotan dago ikusgai "Ballets Olaeta: Amets baten koreografia?
  11. Orain arte INEM izan diren bulegoek zein izen hartu dute?
  12. Tren geltokiaren aurreko plazaren izena?
  13. Zein kaletan dago AUKA BIDAIAK?
  14. Noiz esaten dugu, txakurra gitarra jotzen dabilela?
  15. Zergatik dago Europako Parkea itxita?
  16. "Gernika-Lumoko suhiltzaileen parkeak" zenbat urte bete ditu?
  17. Zer gertatzen zaio txoriari sugeak begiratzen dionean?
  18. Irakasleak begitan hartu nau. Zer esan nahi du esaldi horrek?
  19. Jertsea iruntzitara jantzi badut, nola jantzi dut?
  20. Zer ez da egiten? a) garia eho b) haragia iragazi c) arrautza irabiatu
  21. Zein hiletan amaituko da oilagorrak ehizatzeko sasoia?
  22. Kontinente Beltzera bidaia egin baduzu, nora joan zara?

2011/01/16

"Kerman, Mintzalagun bila" urtarrilaren 18an

Urtarrilaren 18an, "Kerman, Mintzalagun bila" programan, Itsaso Mendieta gure BERBALAGUNkidea agertuko da. Kremak saltzen dabilenaren paperean sartu dute, eta Kermani odoluzkien aurkako ukendua emango dio.

Ikusi nahi baduzue ordutegi hauetan izango duzue ikusgai:
ETB 1en: 12:15; 14:15; 19:00; 21:15
ETB 2n: 10:15; 13:30; 01:45

Ikusi eta gero egin gure blog honetan zure balorazioa, komentarioa, iradokizuna, ... Eskerrik asko.



2011/01/13

Euskal dantzak, ikastaroa

Dantza ikastaroa antolatu dugu, urtarrilaren 18tik aurrera. Eman izena lehenbailehen kopuru mugatua izango da-eta.