Pages

2009/12/31

"Agur, agur Urte Zaharra"

Muxika inguruan Urte Zaharrari agur egiteko abesti hau erabiltzen dute:

"Agur, agur Urte Zaharra"

Agur, agur urte zaharra
joan zaitez lotara.
Sasoia dozu ta zoaz
atsedendutera.

Zatoz, zatoz urte barri
urte barri ongi etorri
Egizko zorun osoa
guretzat ekarri.


Animatu, eta zeuok ere horrela agurtu gura baduzue urtea, hor duzue abestia. URTE BERRI ON ! ! !

2009/12/30

"Ezetz jakin" lehiaketa

Azarotik martxan dugu, berriro ere, hileroko lehiaketa. Badakizue nola funtzionatzen duen, ezta? Ateratzen ditugun hogeita bi galdera erantzun ondoren, Kultur Etxean dugun buzoian sartu behar da lehiaketa orria, eta denak ondo erantzun dutenen artean zozketa egiten da erabakitzeko nork irabazi duen hile horretako saria, lagun birentzako afaria herriko jatetxe baten.

Oraingoan Larraitz Agirre izan da irabazlea eta Picasso jatetexeko Aliziak eman zion saria. Argazkian AEK-ko Igone, Aita Villasante Udal Euskaltegiko Joana, Picasso jatetxeko Alizia, Larraitz Agirre, Kultura zinegotzia den Ekain, Busturialdean Euskeraz Bizi taldeko Kepa eta Berbalaguneko Pili.

TALDEEN ORDUTEGIA eta ELKARTZEKO LEKUAK

MARTXAN DAUZKAGUN TALDEAK:

Astelehenetan: Hamarretan Kultur Etxearen aurrean
Zazpietan Bidaguren gozotegian

Astearteetan: Bost eta erdietan Kultur Etxearen aurrean

Asteazkenetan: Ordu bietan Bakederren
Ordu bi eta erdietan Gernika jatetxean
Hiru eta erdietan Auzokoan
Zortziak laurden gutxiagotan Faisanen
Zortzietan Kultur Etxearen aurrean

Ostegunetan: Hamaika eta erdietan Faisanen

Ostiraletan: Hamabietan Faisanen

Larunbatetan: Hamaiketan Faisanen
Hamabietan Faisanen

2009-2010 ikasturtea

BAGATOZ, BAGATOZ, BAGATOZ ! ! ! !

Zer moduz? zelan? ondo? artez gabiltza ba? eta euskara zelan daukagu? lotan? ESNATU ! ! !

BAGATOZ, BAGATOZ, BAGATOZ ! ! ! !