Pages

2017/04/28

Bihar mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa prest


Bihar mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa prest!!! Iratxe bart fin ibili da, eta labetik atera berria duzue informazioa.

Dena delakoagatik, gurekin etortzerik ez baduzue, jaso informazioa eta hurrengo baten zeuon lagunekin edo etxekoekin egin zenezakete ibilbide garrantzitsu hau.

2017/04/21

Mendi-irteera eta bisita gidatua 29an


29an mendi-irteera erraza eta laburra egingo dugu; ostean Bonbaketaren 80. urteurrenarekin bat egiteko, bisita gidatua izango dugu Gernikan. 

12:30ean tren geltokiaren aurretik hasita Pasialekuko babeslekua, Picassoren Guernica, .... eta ingurukoak azalduko dizkigu Karmelo Landak, Bonbaketa Komisioko kideak.
 
Erdu gurekin!

2017/04/19

Oheko-tapakia jasotzeko azken eguna gaur

Berbalagunok jositako oheko-tapakiaren zozketan 2.937 zenbakia izan da saria jasotzeko aukeratua. 

Zenbaki hori duenak gaur arteko epea du sobrekama eskatzeko. 

Bihartik aurrera ordezko zenbakiak eramango du saria, hau da, 0136 zenbakia duenak.
Begiratu ea zeuok daukazuen lehenengo zenbaki hori.

Horrela bada, deitu 647814965 telefono zenbakira.

2017/04/11

KORRIKA Busturialdean


Bedaronan hartu genuen KORRIKA, Lea-Artibaitik Busturialdera hemendik sartu zen.
 Tren geltokiaren aurrean izan zuen BERBALAGUNek bere zatitxua.

 KORRIKAren aurretik auto iragarle-konprobatzailea: lekuko-eramaleak euren lekuan dauden ikusi, itxaroten daudenak lasaitu, lekukoaren aldaketa lekua zehaztu, beroketak egin, bolanderak banatu, ...
Busturialdekoak KORRIKA amaieran!

2017/04/07

Mendi irteera 2017-04-01 KORRIKAri ongi etorria!

20.KORRIKA martxoaren 30ean hasi zenez, ongi etorria modu berezi baten egin gura izan genion: martxoko irteera apirilaren 1era atzeratu eta horretan gorazarre egin genion.
28 lagun ausartu ginen eta euritakoak eskuan, eguraldi kaskarrari aurre egin genion.
Pasealekutik....
... Santa Luzia auzotik...
... aurrera eta aurrera....
... Errigoitirantz...
.... Tramatik ...
Iladan, bata bestearen atzetik...
Jesus Mari Lazkanok margotutako ur-depositoren ondotik ...
... Done Jakue bidean...
Leku honetan bat egiten dute Muxikak, Gernikak eta Errigoitik.
... euripean...
... lainopean...
... laino beltzak gainean...
.... Errigoitiko Eleizaldera heldu ginen.
Berton banatu genituen Iratxe Uriguenek prestatutako triptikoak.
Azalpenak ere jaso genituen, eta QR zelan erabili behar den ere ikasi genuen. KORRIKAren abestia eta bideoklipa bertan ikusi ahal izan genuen.
Iratxe azalpenak ematen...
Madalen auzoan...
... sabaipe baten babespean...
... kopautxua egin genuen...
... kontu kontari...
... indarrak berreskuratzeko zeozertxo jan...
... eta bidean jarri ginen.
... euripean, baina pozik...
...ira...
... Maiaga tontorra...
... familia argazkia atera...
... euritakoak "amateu"...
... eta aurrera...
... gu euria baino terkoagoak...
...
...
... San Martin baselizara heldu ginen.
Bertako ura edan...
... kontu batzuk konteu...
... eta jarraitu...
Lumo gure aurrean...
helmuga hurbil...
...
... Lumon eraikitzen ari diren txaleten obrak...
... ortuariak bistan ...
Lumoko plazan...
Oooo, hau bai ikuspegia...
... Gernika azpian...
Lumotik Gernikarantz...
Baten bat, laban egin eta hankaz gora jausi zen...
...
Gure Txiki bide barrien bila beti.
...
...Eskilaren gora...
... eta behera, "Agua Korrientera" heldu ginen
...

Oharra: Hurrengo mendi-irteera apirilaren 29an izango da, eta 80. Bonbaketarekin lotuko dugu. Adi karteleei!