Pages

2016/03/29

Mendi irteera apirilaren 2an

Apirilaren 2an mendi irteera. Goizeko 9:00etan tren geltokian elkartuko gara, eta Mundakaraino trenez joango gara. Handik honantz 15 kmko ibilbidea: Mundaka-Santa Katalina-Lamiaran-Goitiz-Katillotxu-San Bartolome-Altamira-Forua-Gernika.

Erdu, eta gozatu inguruaz, baina euskeraz!

2016/03/22

Dantza ikastaroko argazki batzuk

Hona hemen,  dantza ikastaroko argazki batzuk. Reyesek bideoak ere atera zituen, baina pisu gehiegi dituzte hemen jartzeko. Beraz, baten batek gura baditu, eskatu.
 Polka, ....
 ..., esku-dantza, ...
 ...., txulalai, ...
 ,..., zazpi jauziak,
..., Ostalerra, ...
,..., Lantz ,...
..., Alunelu, ...
,..., dantza korda, ...
, ..., esku-dantza.

OHARRA: Aurten, erromeria maiatzean egingo dugu. Egon adi kartelei.

2016/03/17

Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria

 Ander Soler Omagogeaskoak irabazi du IPAR Taberniek eman duen saria, lagun birentzako afaria.
Guztira, hirurogeita sei erantzun jaso ditugu, eta horietatik 33k eduki dituzte erantzun guztiak zuzen. Mertzede ikastetxeak prestatutako galderak erantzun behar izan dira.
OHARRA: Apirilaren 4an kalean izango dugu hurrengo lehiaketa.

2016/03/03

Larrialdietan nola jokatu, lehen sorospenak

Gurutze Gorriak Gernikan dituen  laguntzaileetako batzuk  (Peio, Alex, Joseba (Tote) eta Jabi) gurekin izan genituen larrialdietan zer egin azaltzen.
Apunteak zertan hartu be ez genuen izan, pendriven kopiatu, eta kitto.
Goiko argazkian ikusten denez, praktikak egiteko aukera ere eman ziguten.

Eskerrik asko.