Zapatuan egingo dugun mendi irteeran banatuko dugun triptikoa, labetik atera berria. Dena delakoagatik gurekin etortzerik ez baduzue, jaso hemendik eta hurrengo baten zeuon lagunekin egin ahal izango duzue.
Pages
2015/12/24
2015/12/19
Mendi irteera abenduaren 26an
Urtea ondo amaitzeko, 26an kirol apur bat egingo dugu. Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartuko gara, 14km egiteko.
Erdu gurekin!!!!
2015/11/30
"Hamaika orduko irakurraldia" abenduaren 3an
Abenduaren 3an, "Hamaika orduko irakurraldia" egingo dugu. Aurten, Hamaika pauso liburua irakurriko dugu. Goizeko 9:00etan hasi eta 20:00ak arte; azken hamar minutuak Ramon Saizarbitoria idazlearentzat gorde ditugu.
Amaieran, irakurleon argazki erraldoia eta kopautxua.
2015/11/27
Bihar banatuko dugun triptikoa
Bihar, mendi irteeran banatuko dugun triptikoa duzue hau. Dena delakoagatik gurekin etortzerik ez baduzue, jaso hemengo informazioa, eta hurrengo baten zeuon lagunekin egin ahal izango duzue.
2015/11/23
2015/11/18
"Ezetz Jakin" lehiaketa
Ikasturteko lehenengo "Ezetz Jakin" lehiaketa martxan. Oraingoan, Allende Salazar ikastetxekoek prestatu dituzte galderak.
Aurreko ikasturteetan erabili dugun prozedura bera erabiliko dugu: jaso, bete eta kultur etxean dugun buzoian sartu jarritako epea baino lehen, azaroaren 27rako.
Lagun birentzako afaria emango du SAKONE jatetxeak. Ea zorterik duzun eta zeuri egokitzen zaizun.
2015/10/30
Mendi irteeran ateratako argazki batzuk
Larunbat goizean, Ziortza Gernika egin genuen, Done Jakue bidearen zatitxoa (18,5km). Majo engainatu gintuzten "Txikik" eta Iratxek; Pinotxoren moduko sudurra hasiko zaie.
35 lagun batu ginen elkarrekin goiza emateko. Bateren bat berandutxu heldu omen zen autobus geltokira eta autobusak alde egin omen zion. Nor izan ote zen?
Artzubi zubiaren gainean ateratako argazkia.
Munitibarren, Leireren baserrian hartu genuen ostatu.Jon Mikelek eta Arantzak salda beroa, ogia eta pastela eskaini ziguten. Hurrengoan be, gu joateko prest.
Etarte dotorea gero!
Gure umea, atsedenaldian.
Oharra: Argazki gehiago ere, baditugu; beraz, astia dugunean jarriko ditugu hemen ikusgai.
2015/10/23
Bihar, mendian banatuko dugun triptikoa
Biharko irteeran banatuko dugun triptikoa duzue hau. Dena delakoagatik, etortzerik ez baduzue, hurrengo baten zeuon ingurukoekin egin dezakezue. Jaso hemendik eta bertako jarraibideei kasu egin, eta Done Jakue bide zati hori egingo duzue, Ziortzatik Gernika-Lumoraino.
2015/10/21
Mendi irteera 24an
Hasi gara, hasi gara. Larunbatean egingo dugu ikasturteko lehenengo irteera. Goizeko 9:00etan autobus geltokian elkartuko gara Ziortzaraino joateko. Handik Gernikaraino etorriko gara. Oraingoan 16km. izango dira.
Eman izena lehenbailehen, autobusean kopuru mugatua baino ez da sartuko-eta.
2015/10/15
2015-2016 ikasturtea hasi dugu
Gaur aurkeztu dugu 2015-2016 ikasturtea. Berrikuntzaz beterik daukagu. Eman izena lehenbailehen, eta hasi euskera sozializatzen! Erabili euskera lotsarikgabe.
Ikusi Busturialdeko Hitzan Gernikako Berbalagunen gainean idatzitakoa:
https://busturialdea.hitza.eus/20 15/10/15/eskaintza-indartuz-dator-berbalagun-gernika-lumora/
Ikusi Busturialdeko Hitzan Gernikako Berbalagunen gainean idatzitakoa:
https://busturialdea.hitza.eus/20 15/10/15/eskaintza-indartuz-dator-berbalagun-gernika-lumora/
2015/07/28
Ardo dastaketa Atxelipe txokoan, Ariatzan
Ekainaren 27an, Atxelipe txokoan, Ramon Bilbao ardoen dastaketa egin genuen. "Baste" izan genuen azalpenak ematen: Mar de Fradesen boteilletan itsasontzia agertzen dela hotz dagoela adierazteko..., Ramon Bilbaoren ardo zuriaren berezitasunak..., ..., beltzaren kualitateak ..., prezioak..., "Marapilo" bere enpresaren helbidea eta txartela... Gu adi adi entzun, eta hurrengo tragoa noiz joko zain.
Mendi osteko egarria kentzeko ura eman ziguten, ardo gutxiago edateko-edo.
Ardoaren inguruan, gure jakin-gura handia zen ...Patata frijitu batzuk jan ondoren, ardo dantza hasi zen ...
..., adituak mahai bietarako izan genituen...
..., denok gure kopa noiz beteko zuten zain ...
..., azalpenak eman ahala, ahoan dastatu eta zintzurra busti ...
Batzuei izugarri gustatu zitzaien inoiz probatu bako Mar de Frades albariño hori. Entzun dugunez, erosi dizkiote "Baste"ri boteilla batzuk.
Andrea, gure uruguaiarra be pozik zegoen......, edan ahala, denok, gero eta pozago...
..., ardo beltza be izan genuen ...
Sukaldariak prestatutako tortillak apartak izan ziren!
, ..., tortillak, urdia, patatak, ... ardo aparta eta jatekoa berezia. Hiru izarretako jatetxe baten ez genuen hobeto jango, ziur.
Barrua berdindu ostean, denok pozik, barrezka, alai, umoretsu, ...
Moisesek, beren beregi, prestatutako bertsoak kantatzeari ekin genion:
Gernikan hasi eta, Muxikan helburu, bitartean Bizkargi, bidean Arburu. Gero Atxelimendi, ikuskatu dugu. Balendinen bertsoek histori eredu.
Portau jaku bai eki, madarikatua, izerditan urtzeko egun galdatua. Berbalagunekoek berau hautatua. Baten bat legoke gaur, ondo damutua.
Bukatu da bukatu, gaurko irteera, Atxelipera gatoz, atseden hartzera.
Txurrutagaz ibili, patxada antzera, zutunik itzultzeko, gaur danok etxera.Ramon Bilbau dastatu, edarra dago ta,
aurten ere musutruk, egin dausku opa.
Jaso eskuetako, baso edo kopa, ta geure onerako, egin daigun topa.
Berbalagunerako, abisua da hau, holako irteerak urtean hirulau.
Euskeraz mintzatzeko aproposa berau, ardauak mutua be, berbetan jartzen dau.
Hara zelako oparia jaso zuten amaieran ardo dastaketan parte hartu zuten guztiek: Hiruzpalauen artean ikastaroan ikasi genuena praktikan jarri eta haritzaren hostoetan irudiak egin genituen, lauburuak, Athleticen harmarria, Gernikako Arbolaren irudia, ...
Berrogeita bi hosto inguru banatu genituen. Orain bakoitzak jarri beharko dio markoa edo dena delakoa.
Hirurak aldera jendea etxera bidali eta txokoa batzeari ekin genion-zioten ...Eskerrik asko modu batera edo bestera parte hartu zenuten guztioi.
Hor bateren bat erratza pasatzen ikusten dugu.
2015/07/09
Ekaineko saria jaso du Asier Alzibarrek
Asier Alzibarrek jaso du ikasturteko azken lehiaketaren saria. Zimela jatetxean, lagun birentzako afaria lortu du.
Oraingoan, 57 erantzun jaso ditugu eta horietatik 35 erantzun izan dira zuzenak. Segundo Olaeta Musika Eskolak prestatutako galderak izan dira.
Eskerrak eman behar dizkiegu babesle izan ditugun Hiru Saku jatetxeari, Gernika jatetxeari, Lezama jatetxeari, Arrien jatetxeari, Bengoetxe jatetxeari, Zimela jatetxeari eta ? Baita parte hartu duzuen guztioi ere.
2015/07/02
Mendi irteerako argazkiak
Ikasturteko azken irteera egiteko 45 lagun animatu ginen. Gernika-Arburu-Atxeli-Ariatza egin genuen, 15 km. "Txiki" ezin izan zen etorri, baina gidari onak bidali zituen (Dioni, Alvarito, Orkon, Torre).
Lehenengo argazkia Foru Plazan, Gernikan, atera genuen.
Argazki hau derrigorrezkoa zen; "Torre"ren etxe aurrean atera behar izan genuen. Gora "Torre"!
Arane auzoan gora...... Muxikara heldu ginen, Urretxindorra eskolaren ondora.
... San Roman auzora...
Urkietan, babestuta dagoen "arte berezia" ...
.... artearen azpian atsedena hartu genuen.
.... artalde itzela sar daitekeela honen azpian...,
..., gauzak gordetzeko be bateren batek erabiltzen du.
Urkieta atzean utzi eta gora eta gora ...
..., 400mko desnibela...
..., eskerrak une batzuetan gerizpean joatea tokatu zitzaigula ...
..., errebañua batzeko geldiunea.
Aurretik zebiltzanak atseden luzeagoa, jakina!
Aldatsan gora berriro...
... batzuk horrelakoetan be, kapazak dira berbetan joateko...
70 urtetik gora izan arren, aurre aurrean dugu Maria Luisa!
Zu makilla birekin? Dekonak ez dekonari...,
Arburu gainean ....
Gurekin zegoen Andrea uruguaiarrak ere, goraino! Nolako indarra duen Mintzanetek baina...
Dotorea da Arburu, dena da haitza, harria; indartsua, garbia, tontorra, ikusgarria, ... Merezi du.
Ahuntzak beti mendirantz...
Lehenengo helburua lortu eta gero, bigarrenaren bila...
Inguru zoragarria, Berbalagun piloa, ....
Danok be, beherantza hobeto moldatzen gara....
gure korrikalariak ere, inguruaz gozatzen...
... triptiko egilea...
Ani Andreari azalpenak ematen.... Uruguaien ba ote dago honelako ingururik?
Atxeli mendian triptikoak banatu eta, beren beregi, bertara etorri zitzaigun Onintza gure diputatuak Balentin Enbeitak idatzitako bertsoen doinua zein den azaldu ostean, kantatzeari ekin genion.
Gurutzearen aurrean talde argazkia...Basauritik etorritako lagunek ere bidaiaz gozatu zuten.
Ariatza dugu aurrean.
Aldapak amaituta, danok pozik...
Atzerantza ez neskak, aurrerantza egin behar dugu.
Eguzkia eta berbea lagun, goiz ederra eman genuen.
Kereiza lapurretan...
... baserritarrak harrapatzen bazaitue!
Usparitxara heldu ginen. Hemen jaio zen Balentin Enbeita.
Aitorrek, Imanolek eta Aitzolek euren txakolina eskaini ziguten.
Mahastien artetik Ariatza auzorantz egin genuen.
Bukatu da, bukatu da. Bukatu da, akabo!
Ostean, ardo-dastaketari ekingo dautsagu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)