Pages

2019/09/30

Zapatuan mendi-irteeran ateratako argazki batzuk

Ikasturteko lehenengo mendi-irteera egiteko, goizeko 9:00etan, 58 lagun eta txakur bi (Lur eta Gozo) elkartu ginen.
Oraingoan ez genuen triptikorik prestatu, baina Iratxe Uriguenen azalpenak bai izan genituen.
Hau bai inguru zoragarria! Paduraren inguruan ere izan ziren azalpen batzuk.
 Itsasadarraren eta itsasoaren ertzetik ibili ginen, ...
Aurrean Muruetako ontziola, Mundaka, ...
 Elkarrekin hitz egiteko aitzakia nonahi!
 Hariztiak itzala eta freskura apur bat eskaini zigun.
Arketarantza...

2019/09/20

Ikasturtea ondo hasteko mendi-irteera!





Irailaren 28an egingo dugu ikasturteko lehenengo mendi-irteera. Noiz? Noiz? Noiz? galdetu eta galdetu ibili zarete eta guk zeuon gurariak berehala bete! 
Aurrekoetan bezala, goizeko 9:00etan, udaletxe aurrean elkartuko gara oinez elkarrekin 15 km egiteko. Itzulera autobusez egingo dugunez, BARIK txartela aldean ekarri.

ERDU! euskaraz lagun artean eta inguruan ibiltzeko aukera bikaina da BERBALAGUNek eskaintzen dizuna.

2019/08/10

Lurgorri auzoan VII. irrintzi lehiaketa abuztuaren 11n

Bihar, abuztuak 11, Lurgorri auzoan VII. irrintzi lehiaketa izango da. 20:00etan izena ematea eta txoznetan irrintzi  trikipoteoa eta 21:00etan lehiaketaren hasiera.

Goiko kartelean iazko jaietan ateratako argazkia duzue; urtero bezala, sari on-onak izango dira: irabazlearentzat bi eguneko egonaldia bi lagunentzat, AUKA bidaiak emandakoa eta bigarren geratzen denarentzat bi pertsonarentzako bazkaria, ZALLO jatetxeak emandakoa.

BERBALAGUNekoak izango dira saioa epaitzen.

Animatu eta parte hartu!

2019/08/04

San Roman auzoan irrintzi lehiaketa


Lehenego aldiz egingo dute Muxikako San Roman auzoan  irrintzi lehiaketa, abuztuaren 9an izango da, 13:00ean. Hara zelako sariak izango diren irabazleentzat.
Animatu eta parte hartu! Gernikako Berbalagunkideak izango gara epaile.

2019/07/29

"Ezetz Jakin" lehiaketaren sariaz gozatzen

Horra hor Fatima Iturriarte ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketaren sariaz gozatzen. Zallo Barri jatetxean betekada ederra egin omen zuen bikoteak, eta bialdu diguten mezuan diote hurrengo ikasturtean ere eurek jarraituko dutela lehiaketa betetzen, badaezbada; prest daudela hurrengo baten ere horrelako bazkari ederra dohainik jateko.
 
Gora "Ezetz Jakin" lehiaketa eta gora BERBALAGUN!!!!!

2019/07/26

Berba-poteo taldekoek be ikasturteari agur egin diote

Berba-poteo taldekoek hitzordua jarrita zeukaten, baina eguraldiaren aurka ezer egiterik ez dugunez, ekaitzari eta beroari aurre egin behar izan zioten.

Etxarte kafetegian aire egokitua ere badagoenez, han babestu ziren. Eta gustura ibili omen ziren hiru ordu luzez honetaz eta hartaz hitz egiten, gaueko 11:00etan etxerantza mugitzeko gogo gutxi agertu zuten.

Hurrengo ikasturtean be elkartzeko asmoa agertu zuten.

Gora Berba-poteoa!!!!!!!

2019/07/23

Auzolanean jositako ohazala kultur etxean ikusgai

Urtero bezala, ikasturtean kultur etxean egindako lanak ikusgai izan ditugu. Guk egindako ohazalaren glamourra bistan, ezta? Oheko-tapakiaren ondoan, Bego Uriartek kustomizatutako jake dotorea jarri genuen.
 Gure lanaren ondoan egur-tallan ibilitakoek egindako artelanak, zein baino zein politagoak!
 Esku-lanetako ikastarokoek egindakoa!
 Bitxigintzan ibilitakoek egindako lepokoak, eskumuturrekoak, belarritakoak, paparreko-orratzak, ...
 ..., zilarra da nagusi, ...
 Erakusketa aretoa arte-lanez gainezka!
Bolillo ikastaroan ibilitakoek ere gauza dotoreak egin zituzten.

2019/07/20

Mundua konpontzeko tertuliakekoak be uztailean tragorik trago

"Mundua konpontzeko tertuliak"ekoek, oraingoan, BERRIA egunkaria albo batera utzi eta ostegun iluntzerako hitzordua jarrita zuten ikasturteari amaiera berezia emateko.

Pintxo, trago, kontuak, barreak, txaskarrilloak, berriak, hitzordu bereziak (urriaren 23rako Balmasedara "putxera egunera"), mundua konpontzeko asmo gutxi, ... denetariko egon zen. Baina hurrengo ikasturtean  ere tertuliekin jarraitzeko proposamena mahai gainean utzi zuten.

Taldeko batzuk falta izan ziren, Tourmaletean edo itsasontziz ikastaroren bat egiten edo Benidormen ondoko herritxo baten euren etxean, ... egon-ibili zirelako. Horiei hurrengo baten kontatuko dizkiegu gure ametsak!

Gozatu uda!!!

2019/07/19

Astearte iluntzetako taldea pintxo-potea egiten

Oporretan bagaude ere, Corinnen bisita aprobetxatu zuen astearte iluntzetako talde honek pintxo-potea egiteko.

BERBALAGUN taldeetan egindako lagun onak zaindu egin behar dira, bai horixe!!!

2019/07/18

Urtebetetzeak ospatzen jarraitzen dugu

Atzo Itsasoren eta Martaren urtebetetzeak ospatu genituen. Ikasturtea ekainean amaitu arren, urtero uztailean elkartzen gara ospakizun berezia egiteko, edateko, jateko, dantzan egiteko, zantzoak-irrintziak botatzeko, opariak egiteko, kontuak kontatzeko, barre egiteko, eta, eta, eta ...

Taldeko Macri, Olga eta Andrea falta izan genituen; ea hurrengo baten haiek ere gurekin egoterik duten.

Gora gure BERBALAGUN taldea!!!!!!!

2019/07/12

Mendia bai, baina itsasoa ere bai

Fernandok, gure praktikoak, agindutakoa bete du; eskurzio ederra antolatu zigun Gernikatik Portugaletera. Bizkaiko Zubira lehenengo bisita, ...
Portugaletetik Petronor pareraino, 15 km inguru itsasoz. 

Hainbat informazio jaso genuen: containerrak, itsasontziak, itsasoaren sakonera, noraino sar daitezkeen itsasontziak, praktikoen lana zein den, garabiak, ...
 Batzuek aurreko eserlekuak hartu zituzten, ...
 Hori izan zen gure itsasontzia, ...
Alde Zaharraren gaineko hainbat kontu kontatu zizkigun Portugaleten bizi den Estherrek, ...
 Itsasontzitik jaitsi orduko argazkia atera ziguten, ...
Eta itsasoaren gainean, Nautikoan, bazkari ederra egin genuen. Fernandok ondo baino hobeto lotu zituen punta guztiak.
Joaquinen urtebetetzea ospatzeko txanpaina franku!!!!!!

Ikasturteari amaiera ederra eman zion talde honek.

2019/07/10

Askariak ez eze hamaiketakoak ere izan dira

Dena ez da izango askaria, hamaiketakoak ere izan dira ikasturteari amaiera ona emateko. Hara hauek antxoak "salazon" erara prestatu dituela Txusmak eta jan edanean ari dira.

Hurrengo ikasturtean aurten gatzetan jarritako antxoak probatuko ditugu!

Pena izan zen Matilde, Antonio, Alfonso, Beatriz eta Nora etorri ezin izana!

2019/07/09

Ikasturteko azken afaria talde honentzat

Ikasturteari amaiera emateko, talde honek ohitura du Arketako kanpineko jatetxean afaria egiteko.
Hamalau urte inguru elkarrekin, hau bai amodioa!!!!! Gora BERBALAGUN!!!!

2019/07/05

Urtebetetzeak ospatzen jarraitzen dugu

Astero elkarrekin bazkaltzera joaten da talde hau, eta beti dute ospakizunen bat, urtebetetzeak ez direnean, jaiotzak, edo Suitzatik txokolatea ekarri duela baten batek, edo lasterketaren bat irabazi duela taldeko duatloilariak, edo, edo ...

Oraingoan ere, Olgaren urtebetetzea ospatu behar zela eta txanpaina, kandelak, pastela... zer ez zen egon mahaian baina! 

Pena izan zen denok ezin elkartzea, Macri eta Andrea falta izan ziren egun horretan. Hurrengoan izan beharko du zeuontzat! 

Zorionak Olga!!!!

2019/07/04

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria

Gaur eman dugu ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria. Fatima Iturriarte Asín izan da ikasturteko azken lehiaketaren irabazlea. Eneko Ordorika sukaldariaren eskutik jaso du saria, lagun birentzako afaria Zallo Barri jatetxean.
Guztira 71 lagunek sartu dituzte erantzunak kultur etxean dugun postontzian, eta horietatik erantzun guztiak zuzen eman dituztenak 65 izan dira.
Kultur etxearen lehenengo solairuan, gure postontziaren ondoan, izango da irailera arte jarrita kartela. Bertan azaltzen du irabazlea nor izan den eta nork eman duen saria.

Gozatu afariaz Fatima!!!!

2019/07/01

Ekaineko mendi-irteerako triptikoa



Mendi-irteeran banatu genuen triptikoa duzue hau, Iratxe Uriguenek prestatutakoa. 
Eskerrik asko!!!!!!!!!!!!!!



2019/06/26

Mundua konpontzeko tertuliak, BERRIA


Ikasturteari amaiera aurreko ostegunean eman genion, baina uztailean pintxo-potea egiteko kontua daukagu. 

Hurrengo ikasturtean ere, ostegunero BERRIA tertuliak egingo ditugu; Onintza Enbeita izango dugu gidari.

2019/06/21

Ekaineko mendi-irteera 29an izango da

Animatu ikasturteko azken mendi-irteera egitera! Eman izena AEK euskaltegian edo Aita Villasante Udal euskaltegian. 

Urtero ekainean egiten dugun moduan, ibilbidearen ostean Ramon Bilbao ardo dastaketa izango dugu, oraingoan Picasso tabernan.

ERDU gurekin!!!

2019/06/20

Martitzen iluntzean ere urtebetetzea ospatzen

Natiren urtebetetzea igandean izan zen, eta oposaketen zama larunbatean albo batera utzi zuenez, asteartean ospatuko genuela agindu zigun. Eta denok elkartu ez arren, ospatu egin genuen; tragoak eta pintxoak Natiren kontura, hau zortea!!!!
Tere, Josune eta Corinne falta izan ziren bilkura horretan. Ea denok elkartzerik dugun hurrengo baten! Josune, Maialen ere e! gure loba-ordeari mosutxuak eman nahi gizkiogu.

2019/06/19

Astearteetako taldea urtebetetzeak ospatzen

Talde hau ibiltzera joateko elkartzen da, normalean, baina atzo Bego eta Albertoren urtebetetzeak ospatu behar zirela eta tren geltokian topatu zuten itzalpea.
Batzuk itsasoari begira jartzen dira, baina gu trenei begira jarri ginen tragoari emateko eta pernila eta txorizoa jateko. Txoko berezi-berezia topatu genuen.

Zorionak Bego eta Alberto!!!! 

Terek huts egin zuen atzo, eta gonbite barik geratu zen :) 

Orain arte Berbalagunkide izan ditugun Javier eta Pedro ere, ziur, goitik begira izango genituela eta ekin baten ibiliko zirela! Zeuon falta izaten dugu taldean, benetan; mosu bana.