Otsaileko lehiaketa Munitibarko Alasne Basterretxea Malleak irabazi du. Alboka jatetxean bi lagunentzako afaria izan da saria.
Hilabete honetan 83 lagunek erantzun dute eta horietatik ondo 67 egon dira.
Alboka jatetxeko Karmele Arrasate eta Jennifer Zarandona, Alasne(irabazlea), Kultura zinegotzia, AEK-ko zuzendaria eta Berbalaguneko teknikaria.
Pages
2008/02/28
2008/02/23
Bazkaria martitzenetan
Martitzenero, ordu biak eta laurdenetan, Bakeder kafetegian dugu hitzordua. Txakolin bana hartu eta eguneko menua elkarrekin jango dugu. Bakoitzak bere bazkaria ordaindu eta hurrengo astera arte elkarri agur egingo diogu.
Lagunak egiteko, euskeraz egiteko,.... aukera ezin hobea.
Etorri!!!!!!
Lagunak egiteko, euskeraz egiteko,.... aukera ezin hobea.
Etorri!!!!!!
"Amaren eskuak" liburua
Karnabal martitzena
Euskal dantza ikastarokook marro jantzi eta egunari antza eman genion. Elai Alai aretoko eszenario gainean dantza apur bat egin eta ostean merienda ederra jan genuen.
Egun horretan ateratako argazki batzuk:
Dotore gero!
Hara horiek, dantzarako prest.
Egun horretan ateratako argazki batzuk:
Dotore gero!
Hara horiek, dantzarako prest.
2008/02/21
Irrintzilariak
Aratuste domekan, irrintziak balkoitik balkoira Berbalagun taldearen eskutik. Horrela agertu da Kultur Etxeak atera duen otsaileko egitarauan. Egunak eskatzen zuen moduan hor izan ginen marro jantzita
Eskuratu ditugun argazki batzuk:
Batzuk falta izan ziren, ea hurrengoan izena emandako guztiok agertzen garen!
Eskuratu ditugun argazki batzuk:
Batzuk falta izan ziren, ea hurrengoan izena emandako guztiok agertzen garen!
Basatoste
2008/02/20
Euskal dantza ikastaroa
Urtarrilean hasita, asteartero hor gabiltza jotaren pausuak (takatan-tan, takatan-tan), esku dantza (ezkerra, eskuma, txalo, topo,...), zazpi jauzi (kanpo, barru, zapaldu eta zarratu,..) eta halakoak ikasten Zirats Atxikallenderen eta Leire Martiarturen aginduetara. Ordu betean izerdia polito botarazten digute, hala ere, gu pozik gaude jaietan herriz herri ibiliko baikara dantzan. Hogeita bederatzi lagunek eman zuten izena, horietatik ezetz jakin zenbat gizonezko dauden! Bakarra.
Hemen bertan ateratako argazki batzuk:
Deskordinazioa ikusten da hor. Zer Rosa Mari eta Rosa, zertan zabiltzate bada?Zer Leire, ez ditugu gauzak ondo egiten ezta? Azalpenak eman eta eman zabiltza ez dizugu ulertu ea, berriro azaldu. Zelan?
Hemen bertan ateratako argazki batzuk:
Deskordinazioa ikusten da hor. Zer Rosa Mari eta Rosa, zertan zabiltzate bada?Zer Leire, ez ditugu gauzak ondo egiten ezta? Azalpenak eman eta eman zabiltza ez dizugu ulertu ea, berriro azaldu. Zelan?
"taila", egurra lantzen
Urtarrilean hasita, taila ikastaroa antolatu genuen; asmoa zen bost ostiraletan egitea, baina irakaslea konbentzitu dugu eta Aste Santura arte luzatu dugu, ez da horrela Edu?. Bai Edu Gordo da gure irakaslea, beno hobeto esanda gure artista. Hamabi lagun ari dira ikastaroan, beste batzuek ere izena eman zuten baina ez dago denontzako lekurik.
Hona hemen ikastaroko argazki batzuk:
Irakaslea azalpenak ematen.
Hona hemen ikastaroko argazki batzuk:
Irakaslea azalpenak ematen.
2008/02/17
Gernika-Ajangiz-Arratzu-Gernika
Urtarrilaren hirugarren larunbatean irteera antolatu genuen, gidari eraman genituen hiru mendizale arituak Xabier Onaindia, "Txiki" Elgezabal eta "Orko". Gernikan irten goizeko bederatzietan eta ordu bat eta erdiak aldera itzuli ginen. Ibilaldia: Gernika, Ajangiz (Burgoa menditik), Arratzura eta Belendizetik Gernikara. Eguraldi ederra egin zuen. 25 lagun hor ibili ginen parajeak ikusten eta kontu kontari, urrun ez dela joan behar inguru zoragarriak ikusteko-eta.
Hemen dituzue egun horretan ateratako argazki batzuk:
Arratzuko herria.
Hemen dituzue egun horretan ateratako argazki batzuk:
Arratzuko herria.
Artzubi zubia duzue horko hori. Beheko hori galduta ote dago bada?
Argazkilari hori ubideari argazkia ateratzen harrapatu dugu. Lehen burdinola martxan zegoenean hortik jaisten zen ura.
Argazkilari hori ubideari argazkia ateratzen harrapatu dugu. Lehen burdinola martxan zegoenean hortik jaisten zen ura.
Golako errekaren gainean Artzubi zubia. Polita ezta?
Gaur egun huntzorriz beteta badago ere, sasoi baten lan asko egindako burdinola dugu Arratzuko hori.
Burdinolaren aurrean panel informatiboak daude.
Denetariko astia izan genuen, hitz egiteko, inguruak aztertzeko,...
Lehengo argazkilari hori orain ere hor ari da argazkiak atera eta atera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)