Pages

2013/04/30

Zapatuko irteeran ataratako argazki batzuk


Apirileko irteeran 38 lagun eta Adur txakurra batu ginen. Eguraldi txarrak ez gintuen kikildu, ohetik jaiki eta ondo gosaldu ondoren, jarritako hitzordura denok puntual heldu ginen, Bermeotik trenez etorri ziren bi lagunak ere. "Txiki" gure gidariari belarritik tirekada batzuk egin, "zorionak" abestu eta martxan jarri ginen.
Santa Ana auzoa gurutzatu eta ...
... Urberuagan egin genuen lehenengo geldialdia. Bidegurutzeko seinaleei kasu egin eta aurrera ...






Matsamatsarren egin genuen taldearen argazkia. Danok dotore, ezta?
Torre, zuk ez duzu argazki hau atera, hor zaude-eta.
Berton banatu genituen Iratxek prestatutako triptiko aberasgarriak. Oraingoan, bera ere gurekin etorri zenez, azalpenak triptikotik ez ezik beren ahotik ere entzun ahal izan genituen.
Klaseetan baino atentzio gehiago jarri genuen.


Hona heldu ginenean, 11ak aldera, batzuentzat anbulantziak etorri behar izan zuen bila (Migel, Adur, "Txiki", Juanita, Rosa Mari).


Hona hemen Gorka Arrienek irteeran egindako bideoa:
https://vimeo.com/65010292

2013/04/26

Biharko mendi irteeran banatuko dugun triptikoa


Biharko mendi irteeran Iratxe Uriguenek prestatutako triptiko hau banatuko dugu. Dena delakoagatik, bihar gurekin etorri ezina baduzue, hona hemen bihar egingo dugun ibilbidearen berri.

2013/04/19

Apirileko mendi irteera 27an

Hile honetako mendi irteera 27an egingo dugu. Gernika-Busturia-Gernika izango da ibilbidea. Guztira 17km. Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartuko gara. Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

2013/04/18

Apirileko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Apirileko lehiaketa oraindik jaso eta bete ez baduzu, hemen duzue inprimatzeko aukera. Bete orria eta kultur etxean dugun buzoian sartu 27rako. Oraingoan, Ai ene! jatetxeak emango du saria. Ea zortea duzun!

2013/04/15

Magnolioa, gure laguntxoa

Aspaldian ez dugu gure blogera ekarri magnolio dotore hau. Oraingoan, beheko aldetik atera dugu argazkia. Polita, ezta?
Urtero, birritan gutxienez, hemen  jartzen dizuegu ikusgai.

Gustuko baduzue, egin komentarioren bat: gustuko duzuen, inon politagorik ikusi duzuen, zuhaitzaren ingurua gustatzen zaizuen, erlojua bitxia den, hurrengo baten ere hemen agertzea nahi duzuen, bururatzen zaizuen guztia jarri. Eskertuko dugu.

2013/04/10

Martxoko "Ezetz jakin" lehiaketaren irabazlea


Martxoko "Ezetz jakin" lehiaketan 87 parte-hartzaile izan ditugu. Horietatik Joseba Oar Etxebarriak irabazi du Leihope jatetxeak emandako lagun birentzako afaria.
Dagoeneko kalean dugu apirileko lehiaketa eta oraingoan Ai Ene! jatetxeak emango du saria.
Animatu betetzera eta kultur etxean dugun buzoian utzi, ea zeu zaren hurrengo irabazlea!

2013/04/08

Berbalagun jatetxe ibiltaria

Hona hemen hemendik aurrera, astearteetan, zein jatetxetan egingo dugun bazkaria. Etorri gura dozuenok begiratu non eta zer ordutan izango garen eta etorri gurekin bazkaltzera edo potea hartzera. Badakizue bakoitzak berea ordaindu behar duena, ezta?

  
EGUTEGIA;

  • Apirilak 9: Sakone.                14:15ean potea bertan hartuko dugu.
  • Apirilak 16: Gernika               14:15ean potea Bake Ederren hartuko dugu.
  • Apirilak 23: Zallo Barri           14:15ean potea Zallo kafetegian hartuko dugu.
  • Apirilak 30: Alboka                 14:15ean potea bertan hartuko dugu.

  • Maiatzak 7: Ai Ene!                 14:15ean potea bertan hartuko dugu.
  • Maiatzak 14: Sakone               14:15ean potea bertan hartuko dugu.
  • Maiatzak 21: Gernika               14:15ean potea Bake Ederren hartuko dugu.
  • Maiatzak 28: Bizkaine (Laida) 14:00etan turismo bulegoan

  • Ekainak 4:   Ai Ene!                   14:15ean potea Bake Ederren hartuko dugu.
  • Ekainak 11: Pintxo ibilbidea     14:15ean Bake Ederren.
  • Ekainak 18: AZKEN EGUNA, BETIKO LEKUAN, GERNIKA.  14:15ean potea Bake Ederren.