Pages

2020/09/29

GERNIKA-LUMOKO BERBALAGUN

 

Hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera ezin hobea, eta DEBALDE!
 
Jende berria ezagutu, trago bat hartu, barre egin, kontuak kontatu...ERDU!

2020/09/21

GERNIKA-LUMOKO BERBALAGUN TALDEAK


 

Hona hemen Gernika-Lumoko berbalagun taldeek elkartzeko duten ordua eta lekua. 

Gustura, lagun berriak egiten, lotsaz ahazten eta euskara ikasten zein gogoratzen! Plan ezin hobea da euskaraz berba egiteko!


Anima zaitez, lagun, zure zain gaude!

Deitu: 600 48 20 10 edo AEKtik pasatu!

2020/09/15

BERBALAGUN MARTXAN

 

 

EUSKARAZ PRAKTIKATU NAHI? LAGUN BERRIAK EGIN GURA DITUZU?

 
2020-2021 ikasturte hasierarekin batera martxan da Gernika-Lumoko berbalagun ere.
Animatu zaitez eta zatoz gurekin!!

2020/07/07

"EGUNEAN BEHIN" LEHIAKETAKO 10.astea



Egunean Behinen, denboraldi honetan  zintzo-zintzo ibili gara taldean 10 astetan. Sailkapenean lehenengoak saria jasotzen izan du astelehenetan merkatu plazan, Onintza Enbeitaren eskutik (arrautzak, ilarrak, uhazak, ttipulatxoak, piperrak, ...). 🌱🍅

Orain, uda ostera arte, oporrak izango ditugu eta sasoi hau agurtzeko ERRIGORAk eskainita gaur elkartu garenok saritxoa jaso dugu (arroza, pikillo piperra, orburuak, ozpina, ardoa, zainzuriak, kardu zuritua, potxak, pasta, mahats-zukua, ...). 🍚

Arrazoi ezberdinak tarteko, eta asko sentiduta, taldeko askok ezin izan dute ekitaldira etorri, baina hurrengo denboraldian ere Berbalagun taldeko partaide izango direla ziurtatu digute.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi; eskerrik asko, Onintza, eskerrik asko, Pili, eskerrik asko, ERRIGORA, eskerrik asko sarean gure berri zabaldu duzuen guztioi.
Aurrera BERBALAGUN kideok eta aurrera euskara, gozatu euskara eta euskaraz Gehiago, Gehiagorekin eta Gehiagotan.

2020/07/01

"EGUNEAN BEHIN" LEHIAKETAKO 9.IRABAZLEA: EKAITZ





Denboraldiko azken aurreko astean "Eka" izan dugu sailkapenean taldeko lehena.
Onintza Enbaitak babestu du, oraingoan ere, ekimena eta irabazleari entsalada eder bat egiteko tomateak eta tipulatxoak eman dizkio.
Orain arte arrautzak, ilarrak, piperrak, uhazak, tipulatxoak, tomateak, arroza eta ori-baltzak jaso dituzte irabazleek.

Datorren astelehenean zer jasoko ote dute saritzat? Irabazle bakarra izango dugu? Nork nori emango dio-die-dizkio-dizkie saria? Adi egon igande gauean izango diren oharrei; parte hartu eta euskaraz gozatu gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan!





ZORIONAK, EKAITZ, ETA ESKERRIK ASKO, ONINTZA!

2020/06/22

"EGUNEAN BEHIN" LEHIAKETAKO 8.IRABAZLEA: ONINTZA




"Egunean Behin" Aurreko asteko puntuazioaren arabera, Onintza Enbeita izan dugu taldeko irabazlea. Azkeneko momentura arte lehia bizia izan zen partaide batzuren artean, baina gaueko 24:00etan argi geratu zen Onintzaren nagusitasuna, puntu biren aldea atera baitzion bigarrenari.




Piliren eskutik, ERRIGORAko kg bat arroz jaso du saritzat, Nafarroan hazi eta landutako arroza.
Zelan prestatuko ote du?



ESKERRIK ASKO, PILI, ETA ZORIONAK, ONINTZA!

Ea aste honetako irabazlea nor dugun! Saiatu eta ea zeu zaren hurrengo irabazlea!

2020/06/15

"EGUNEAN BEHIN" LEHIAKETAKO 7.IRABAZLEA: ARANTZA




Aste honetako saria Arantzarentzat izan da. Dozena bat piper eman dio Onintzak.
Martxa honetan, irabazleak udabarriko ortuko genero guztia dastatuko du, aurreko batean, uhaza eta kipuletak irabazi baitzituen.




Etxera heldu orduko frijitu ditu piperrak irabazleak! 👏👏👏
Ea aste honetako irabazlea nor den, jarraitu parte hartzen eta euskararen alde egiten.



Zorionak, Arantza, eta eskerrik asko, Onintza!

2020/06/08

"EGUNEAN BEHIN" LEHIAKETAKO 6.IRABAZLEA: ONINTZA





Onintza Enbeitak lortu du aurreko asteko lehen postua. Orain arte astero astero berak eman dio saria irabazleari, baina oraingoan geuk eman diogu, Bidaguren gozotegiko OriBaltzak!
Egia esan, talde itzela daukagu, jendea prest egon da dirua jartzeko Onintzari oparia egiteko, eta  erostera joan garenean a zelako ustekabea, taldeko Anabelek berak erosi eta han utzi digu dozena bat OriBaltzak.  Eskerrik asko, Anabel, eta Zorionak, Onintza!!!! 🍬🍫






 Onintzak honako hitzak ekarri gura izan ditu zuentza: Eskerrik asko danori: astero jokoari ilusinoa jartzearren eta euskarari hauspoa emotearren. Baita nire bizitzan txokolate apur bat jarri dozuelako be!




Hurrengo asteko irabazlea zeu izan zaitezke, ea zortea duzun!

2020/06/01

Egunean Behin lehiaketako 5. irabazlea: Arantza




Egunean behin lehiaketako Gernika-Lumoko berbalagun taldeko aurreko asteko irabazlea Arantza  izan da. Berak ezin izan duenez Onintza Enbeitaren eskutik Merkatu Plazan saria jaso, etxera eraman diogu.





Oraingoan, tipulak eta uhaza "gorri kixkurra" eman dizkio irabazleari. 

Gure talde hau dinamiko hutsa da eta sari emaleak beti harritu egiten gaitu: hainbat errekurtso ditu (arrautzak, iderrak, piperrak, uhazak, tipulak...).
Momentua heldu arte ez dugu jakiten saria zer izango den!

Zorionak, Arantza, eta eskerrik asko, Onintza.

 

Ea aste honetan saria nork irabazten duen!

2020/05/25

Egunean Behin lehiaketa. 4. irabazleak: Maddi eta Ager

"EGUNEAN BEHIN"

Pasa den asteko "Egunean Behin" lehiaketan  irabazle bi izan ditugu, biak 486 punturekin. Atzo gaueko 22:00ak arte Maddik irabaziko zuela pentsa genezakeen, baina Agerrek jokatu zuenean, gure harridurarako biak puntu kopuru berekin geratu zirela ikusi genuen.
Oso gorabeheratsua izan da aste horretako sailkapena.
Baina, laburtuz, bi irabazle izan ditugu "Agezal" eta "Mayi". 

 

 


Eta oraingoan, irabazle bakoitzari dozena bat piper eman die Onintza Enbeitak.
Izan ere, iderren sasoia amaitzen doa eta daudenak estimu handian daude merkatu plazan. Horregatik, ortuak eskaintzen digun beste genero preziatuetako bat Gernikako piperra denez, hori ematea erabaki du oraingoan.


Zorionak irabazleoi!🌱

2020/05/20

Eneritzen errezeta gozoa.

Eneritzek Egunean Behin lehiaketa irabazi zuen aurreko astean. Saria: Onintza Enbeitaren kilo bai ilar. Eneritzek eskertzeko errezeta bidali digu: 🌱
ILARRAK URDAIAZPIKOAREKIN 4 PERTSONARENTZAT 
 
OSAGAIAK:
  • 800g ilar fresko
  • Urdaiazpiko xerra bat
  • Tipulin bi
  • Berakatz ale bi
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • Gatza
 
NOLA PRESTATU:
Hasteko, ilarrak garandu eta ontzi batean utzi.
Jarraian, lapiko batera litro bat ur bota, gatz pixka bat eta berotu. Berotzen denean ilarrak bota eta utzi egosten 8 minutuz. Ondoren, ilarrak uretatik atera eta xukatu.
 
Hori egin eta gero, tipula eta berakatza zati txikietan moztu, zartaginera olioa bota eta bertan
sueztitu. Ostean, urdaiazpiko xerra zati txikietan moztu eta zartaginera bota.
 
Bukatzeko, xukatutako ilarrak zartaginera bota eta dena nahastu.

On egin! 🌱 👄

2020/05/19

Egunean Behin lehiaketa. 3. irabazlea: Eneritz

"EGUNEAN BEHIN"

 

"Ene"k (Eneritzek) irabazi du oraingoan eta  Onintza Enbeitak eman dio saria: kilo bat ider

 


 

Zelan prestatu dituen idatziz azalduko duela agindu digu.

 

 

Gaurtik igandera arte beste txanda bat daukagu.

Egunero bete Egunean Behin eta ea hurrengo saria zeuk irabazten duzun!

Zorionak Barrutiko irakaslea den Eneritzi!

 


2020/05/13

Mendi-ibilbide proposamena 💚 ⛰ 🌍 🌄





Badira urte batzuk honako ibilbidea egin genuenetik, baina talde handiak elkartu ezin gaitezkeen honetan, badaukazue aukera etxekoekin egiteko (moldatu dezakezue nahi izanez gero).
Anima zaitezte ibilbidea egitera eta bidal iezazkiguzue zuen argazkiak!!

 

2020/05/11

Egunean Behin lehiaktea. 2. irabazlea: Ager

"Egunean behin" jokoan, denboraldi honetako bigarren astean, gure taldean, Ager (Agezal) izan da puntu gehien lortu dituena.
Beraz, dozena bat arrautza irabazi du, ZORIONAK, AGER! 👏 🎁
Onintza Enbeita izan da babeslea eta Gernikako merkatu plazan eman dio saria irabazleari.


Gaurtik igandera beste saio bat izango dugu martxan; ekin gogor eta ea zeuk irabazten duzun hurrengo saria! 
Hurrengo astean berritasunak izango dira!

2020/05/06

EGUNEAN BEHIN Berbalagun taldea: astean behin dozena bat arrautza


Iazko ikasturtetik talde bat sortuta dugu "Egunean behin" jokoan (Gernikako berbalagunok gure talde propioa daukagu). Eguneko 10 galdera erantzun eta aste bukaeran puntu gehien lortu dituenak dozena bat arrautza irabaziko ditu Onintza Enbeitaren eskutik. Babeslea, Onintza bera da.


Aurreko igandeko irabazlea "Ispi" (Anabel) izan da, eta astelehenean  bertan jaso zuen bere saria Gernikako Plazan. ZORIONAK, ANABEL! 🎁

Berbalagun, ezagutzen duzu "Egunean behin" jolasa? Deskarga ezazu eta sar zaitez gure taldean (Bidali whatsappa eta eskatu kodea >> 600 482 010

Ekin lanari, lagun, igandeko irabazlea zu zeu izan zaitezke!

2020/05/04

👀👓🌍 Leihotik begira 👀👓🌍




 

Zer ikusten da zure leiho, bentana, balkoi, terrazatatik...?

Kontaiguzu!

 

Honakoa Inak bidali digu; bere esana: "Etxean zein kalean euskara edonon".


(Ea
Argazkia: I.Z.
Testua: I.Z.)

Bidali zuen leihotik ateratako argazkia eta mezutxo bat, ondoko helbidera:
💻 gernika_berba@aek.eus 📬
edo ondorengo zenbakira:
📞 600 48 20 10

Gernika-Lumoko 🌿 berbalagun 📙 blogean eta 🅵 facebookean argitaratuko ditugu.

2020/04/29






TXALOAK

Azalpenik behar ez duen ekintza.

Bidali zuen leihotik ateratako argazkia eta mezutxo bat, ondoko helbidera: 
 💻  gernika_berba@aek.eus  📬
edo ondorengo zenbakira:
 📞  600 48 20 10  ☎
(B.A.)

2020/04/27


👋  LAGUNTZA DEIA  👋


Iepa, berbalagun, zure laguntza behar dugu!
Bidali zuen leihotik ateratako argazkia eta mezutxo bat, ondoko helbidera: 

 💻  gernika_berba@aek.eus  📬

edo ondorengo zenbakira:

 📞  600 48 20 10  ☎



Gernika-Lumoko 🌿 berbalagun 📙 blogean eta 🅵 facebookean argitaratuko ditugu.



🌞🌊🌅⛵🐳🐠   Udara begira  🌞🌊🌅⛵🐳🐠


Zer egingo duzue udan? Nora joango zarete? Aldatuko da zuen pentsaera, jokatzeko modua...?

Kontaiguzu




(Laida, Ibarrangelu)
(Argazkia: A.O.)

2020/04/26




GURE MEMORIAN

Orain 83 urte, 1937ko apirilaren 26an... sirena hotsek asteleheneroko jaialdia zapuztu zuten.

 

 

 5.000 herritar zeuden egun horretan Gernikako kaleetan –egungo konparazioan gutxi, baina garai haretan 5.000 pertsona Gernika herriko ohiko biztanleen bikoitza zen–: "Gernikako astelehenetan izugarri gozatzen genuen. Azoka egunak baino gehiago ziren. Plazako dantzaldia seiak edo zazpiak aldera hasten zen, pilota partidaren ondoren".

 

 

"Goiz horretan, elizako kanpaiak etengabe joz aritu zirem, baina nik ez nien kasu gehiegirik egin. Beti errepikatuz aritzen ziren, bereziki eguraldi ona egiten zuenean (...) Une zehatz batean, kanpaiak entzutean, zerura begiratu genuen eta Ajangiztik hurbil hegazkin batzuk ikusi genituen, gainbehera bizian jaisten".

 

 

Hegazkin alemanek eta italiarrek 30 tona bonba inguru bota zituzten gure herrian: 250kg-ko bonba apurtzaileak eta 1,5kg-ko bonba su-eragileak.

 

Orduan jendea ihesean hasi zen: babeslekuetara, inguruko herrietara...

 

 

Frankistek ahalegin berezia egin zuten prentsan bere bertsioa zabaltzeko. Gezur horrek 70.hamarkadara arte iraun zuen.








2020/04/22



OSTARKU, OSTADAR, UZTARGI, ORTZADAR, ERROMAKO ZUBI, JAUNGOIKOAREN GERRIKO

 

🌈🌈 Zer pizten dizu? 🌈🌈

🌞🌀 Nola sentiarazten zaitu? 🌞🌀









(Gernika-Lumo)
(Argazkia: A.O.)

2020/04/20




🌳🍁🌻🌸🌲 KOLOREAK 🌳🍁🌻🌸🌲

 

Koloreek bizitasuna ematen digute; bizitasun hori du naturak, eta naturak bizia ere ematen digu: naturari guztia zor diogu. Baina, hala egin beharrean, suntsitu egiten dugu.

Zer sentiarazten dizu zuri irudiak?



(Europa Parkea, Gernika-Lumo)
Argazkia: A.O.
Testua: A.E.

2020/04/08





🍃🍃 Mugimendua 🍃🍃


Egungo itxialdiarekin kanpora begiratzea baino ez dugu; horrenbestez, natura miresteko tartetxo bat har dezakegu. Beti aintzakotzat hartzen ditugun gauzei arreta eman diezaiekegu: usaindu, dastatu, entzun... zentzumena garatzeko aprobetxatu dezakegu, gizartearen abiadurarekin lokartuta baitaukagu.

 

Landareen mugimendua –naturala, behintzat– haizeak eragiten du: hostoak handik eta hemendik firin-faran eramaten ditu. Gure mugimenduak mugatuta dauden honetan, ohiko gauzak gehiago baloratzen ikasiko dugu, detaile txikiei begiratzen eta gure Ama Lurra gehiago baloratzen.



(Europa Parkea, Gernika-Lumo)
Argazkia: A.O.
Testua: A.E.

2020/04/06




KUKU-PRAKAK


🍇Ohikoa bezain berezia.🍇 

(Ez duzue uste?)

Nork entzun du aurton kukua? Hala bada, non?

Nork ikusi ditu kuku-prakak aurrez aurre? Non?

Inork badaki zergatik deitzen zaien horrela? Nondik datorkie izena?

Ezagutu dezagun bere istorioa zein historia guztion artean.

Ondorengo irudiak zein gogoeta, zer transmititzen dizu? 

(Parteka ezazu guztiokin)




(Dima, Bizkaia)
Argazkia: I.I.

2020/04/01



SAREAN HARRAPATUTA

 

Bolo-bolo dabil birus barrabas hori. 

 

Sareak askotan babestu egiten gaitu, elkartu, bat garela gogorarazi. Galduta gaudenean, norbaitengana joaten gara haria berriz hartzera; gure bizitza hontan, galtzea baino gauza larriagorik ez baitago: galerak heriotzera garamatza.

Bestalde, sarean harrapatuta egoteak askatasuna ukatzen digu: ezin askatu, ezin desegin, ezin bizi libre. Gure mugetatik at amestu baino gehiago ezin dezakegu egin; amestu irudimenak laguntzen badigu, lagundu edo horretarako ahalmena badugu.

Egun hauetan, gau eta egun lau hormez inguratuta gaude; egunak joan, egunak etorri, berton gaude. Bai, XXI. mendeko komodidade guztiekin, baina etxe barruan sartuta. Badago, hala ere, horrenbesteko zorterik ez duenik, eta  egunak izan beharrean, urteak daramatzanak giltzaperaturik. Urteak edo ia bizitza osoa ere, zenbaitetan.

 

Birusak akabatuko gaitu edo guk birusa, ez dago besterik.





(Arane auzoa, Gernika-Lumo)

 Argazkia: A.O.

Testua: A.E.



Zuen iritzia gustura irakurriko genuke, mesedez.

Zer uste duzue? Idatzi lasai asko!

2020/03/30

Guztion ahotan dabilen gaiaren inguruko bertso txikitxo bat dakargu gaur.

Ea nor animatzen den falta diren bi oin horiek betetzera

🙇

Gaurko hotz izugarriari aurre egiteko eman diezaiogun bero apur bat. 🔥

 

Birus honen sintomak,
eztula, sukarrea,
ebazpena daukagu
geugandu beharra.
Itzali behar baita
hauspeko _ _ _ _ _ _ _ _ _,
berpiztu ez dakigun
berriro su _ _ _ _ _ .

EURIA: batzuen negarra, besteen beharra.

Zeinen tristea den euria dela ikustea, eta ezin hobeto egituratutako planak pikutara doazela sinestea.

Hala ere, badira euria ezinbestean behar dutenak ere. Hori barik, ezin daitezke bizi; are  gehiago, elikagai printzipal hori barik, ez genituzke ikusi ere egingo hain ederrak diren loreak.

Beraz, beti begiratu behar zaie bi aldeei; begiratu bakarrik ez, ulertu eta errespetatu ere. Batzuetan, gure burua baino ez dugu ikusten, itsutu egiten gara; eta horrek gorrotoa pizten digu gure baitan. Bestalde, bi aldeei erreparatu ostean, baliteke enpatia eratzea.

 

 

(Kanpantxu, Ajangiz.)

Argazkia: A.E.

Testua: A.E.


2020/03/27

 

Gai zarete bertsoaren oinak zeintzuk diren asmatzeko?📝💥

Sudurraren gainean
dogu bekokixe,
sinistu nahi dauanak,
baina da _ _ _ _ _.
Horren lekuko dira
Peru ta _ _ _ _ _ _
eta emon dautsuet
errima _ _ _ _ _ _.

2020/03/18

ETXEAN ASPERTUTA ZAUDE? EZ DAKIZU ZER EGIN? ANIMA ZAITEZ ETA ERANTZUN "EZETZ-JAKIN" MARTXOKO LEHIAKETAKO ERANTZUNEI.





LAGUNEKIN, FAMILIARTEAN, BAKARRIK, TELEFONOZ, BIDEO-DEIAREN BITARTEZ...

EA ZENBAT BETETZEKO GAI ZARETEN!







ONDO BEGIRA EZAZUE NON JATEKO AUKERA DUZUEN! EZIN DUZUE HOLAKO AUKERARIK GALDU! 🍄🍅🍗🍠🍰🍮




2020/03/06

OTSAILEKO BERBALAGUNEKO "EZETZ JAKIN"

OTSAILEKO BERBALAGUNEKO "EZETZ JAKIN" LEHIAKETAREN IRABAZLEA:

  MAIALEN BASTERRA FERNANDEZ izan da. 

Edonor izan daiteke irabazlea.

Zer egin behar da? Bete lehiaketako 22 galderak eta sartu Gazteleku atearen ondoan dagoen kutxara.

Zorionak, Maialen! 

 

 

 

GERNIKA-LUMO ETA INGURUAK EZAGUTZEKO IBILBIDEAK 💚👬👭👫

 

Otsailaren 29an egindako irteerako argazkiak dituzue ondorengoak: 

zerua gris, baina bihotza gorri (eta zenbaiten aurpegiak ere 😂 🙆)








BETI EUSKARAZ

 

Nondik nora gabiltza? 🌲🌳🌻🍃🐾

 


 

BIZKARGI INGURUAN IBILKERAN, BERTAKO AZALPENAK ERE EZ ZIREN FALTA IZAN.





DANAK ZUR ETA LUR ADITUARI ENTZUTEN


 ARBURURA HELTZEN

Hor bai haizea nahiz hotza!


 

Hamaiketakoa jateko tartetxoa...

 

 

🌄🌿Taldetxo bikaina🌿🌄

 ATXELI


 

 

Eskerrik asko eta hurrengora arte!