Pages

2008/08/27

EUSKAL JAIA

Arrakastatsua izan zen uztailaren 19an ospatu zen 1. Euskal Jaia. San Juan Ibarra plaza umeentzat egokitu zuten, eta Pasealekua nagusientzat.

Goizeko hamarretan hasi eta gaueko hamarrak arte luzatu zen jaia. Ekitaldirik jendetsuena iluntzeko kantaldia izan zen, bertan 1.000 lagun baino gehiago elkartu zen Niko Etxart, Erramun Martikorena, Mikel Markez eta Gorka Knor entzuteko.

Egun horretarako 2.900 zapi atera zituen Udalak, eta horietatik 2.000 saldu ziren. Beraz, jendearen gustukoa izan zela pentsa genezake.

Egunak eskatzen zuen moduan jantzita irten ginen kalera; ikastaroan josi genituen gona, amental zein zapi erakusteko aukera ezin hobea izan genuen.

Egun horretan atera genituen argazki batzuk dituzue hauek:

Eiderrek eta Naiarak buruko zapia ipintzen badakite, ezta?
Izeko-lobak dotore gero!
Hau geure lanaren benetako erakusketa da. Bainika ondo eginda dago?
Lurdes, zuk inorentzat egin zenituen amental eta gonak ala?
Argazki hau postal bihur genezake, ezta?
Lore, tximurtu egingo duzu gona dotore hori!
Peioren jantzi hau amaitu gabe zegoen erakusketa jarri genuenean, baina Maite fin ibili da...Belarra batzera zoaz ala, Peio?
Printzesatxu hau nor da ba? Jantzi hori ere ikastaroko bateren batek egin zuen ezta?
Bikote dotoreagorik bai...?
Maite, datorren urterako zeuretzat ere egin beharko duzu, ezta?
Igone, poltsikorik gabeko amentala? alfertxu ibili zara ezta?
Hara Miren ere zein dotore dagoen!
Mari Karmen eta Mari Luz gurdiaren gainean Gernikan zehar.
Gernika jatetxeko Ramonen idi parea jairako prestatuta.
Inork jaia ondo ikustekotan geure talogileek ikusiko zuten!
Hauek ez zuten egarririk pasatuko behintzat...!

Zestilak ere neurrikoak topatu zituzten gure lagunek.

Amental dotoreak ikusi genituen. Dena ez zen izan bainika, punto de kruz ere ikusi genuen.
Honaino geure erreportajea, zein da gehien gustatu zaizuen jantzia eta zergatik?

2008/08/12

Lanen erakusketa

Iaz egin genuen moduan, 2007-08 ikasturtean egindako lanak ekainean ikusgai jarri genituen Kultur Etxean. Gakorratza (gantxilloa), talla eta euskal jantziak egiten edo lantzen ibili gara aurton.

Hona hemen ateratako argazki batzuk:
Loreak, lepokoak, belarritakoak, tapaukak, adur-zapia, txalak, txanoak, tapeteak,...

Pontxoa, lepokoak, adur-zapia, txanoa,...

Tapeteak, loreak, belarritakoak,....

Lauburuak, erlojua, giltzaria,...
Giltzaria, lauburuak,...
Ordularia, giltzaria, lauburuak,...
Parafernalia dendako Leirek goiko maniki bi horiek utzi zizkigun geuk egindako jantziak hobeto erakusteko.
Jantzi dotoreak, ezta?
Gona, amental, buruko zapiak,...
Irakasle onak izan genituen halako gona eta amental eleganteak egiteko!!!

Irudimena baino ez da behar nahasketa egiteko. Gustatzen zaizue?

Horko brusa eta prakak amaitu barik zeuden.
Amental zuri hori ere amaitzeko zegoen.
Hauek guztiak egin genituenetako batzuk baino ez dira. Zer, zuon gustukoa izan da erakusketa?

2008/08/05

Euskal Jantziak egiteko ikastaroa

BERBALAGUNek hirugarrenez antolatu du josten ikasteko ikastaroa, baina oraingo honetan "Euskal Jantziak" egitea pentsatu genuen. Pentsatu eta egiten hasi; nahiz eta hogeita bostek izena eman, larregi zela-eta hogeita bat baino ez genituen onartu. Maiatzean hasi eta uztailaren erdira arte luzatu genuen jostaldia.

IKASTAROKO ARGAZKI BATZUK:
Lehenengo egunean muestrarako beste batzuen gonak eraman genituen eta bakoitzaren gustuaren arabera aukeratu genuen modeloa.

Behin itxura eta oihala aukeratuta Josunek neurriak hartu eta ebaki zituen.
Ezquibel-ek gurekin negozioa egin zuen, bertan hainbat oihal erosi baikenituen. Tela onak bai, baina garestiak ere bai gero! Baten egingo eta ez gara diruari begira egongo, ezta neskak?

Josunek oihalak ebaki eta Maitek, nola josi irakatsi zigun .
Zer egin erabaki ondoren bakoitzak bereari oratu zion. Maimuna ere hor agertzen da ikasten amumaren altzoan.
Hara, jendea lanerako prest agertzen da argazkian.
Hor batzuek ez daukate lanik oraindik antza, besoak gurutzatuta daude eta.
Jostun onak kartaboia erabiltzen omen du.
Hara, hara, badoaz telak gona antza hartzen, ezta Miren?
Horra hor Amaia ere zentimetroa eskuan hartu eta neurriak hartzen.
Josunerentzat eta Maiterentzat ez zegoen atsedenik, esplotatu egin genituen.
Eskuz, zein makinaz, profesionalizatu egin ginen. Horra hor Andere eta Garbiñe zein baino zein finago.
Andere titera eta guzti agertzen zaigu hor, halan, halan izan behar du.
Miren, Lore eta Rakel ere ondo fin dabiltza lanean.
Batzuek, antza, lorik ere ez dute egiten, hara han Bego gona amaituta. Noiz egin duzu ba?
Agatek semearentzat prakak eta brusa egin zituen.
Iratxek lobari gona egin behar omen dio.
Hor batzuek ez gonarik, ez orratzik, ezta Rosa Mari?
Garbiñek josteko makina erabiltzeko karneta atera zuen, eta hor dabil orain jo eta ke lanean.
Rakelek lobari gona egin behar omen dio.