Larunbateko irteeran 45 lagun eta 3 txakur elkartu ginen. Eguraldi ederra lagun, 13 kmko ibilbidea egin genuen eta ordu bat eta erdirako denok Gernikan geunden. Txikik prestatutako irteera aparta izan zen; 11:00ak arte denok batera ibili ginen eta 11:00etatik 12:30etara talde bitan. 20 lagunentzako hitzaldia izan genuen Bird Centerren eta beste 25 lagunok oinez ibili ginen denbora horretan. Gero, denok elkartu ginen Kortezubiko txokoan informazioa trukatzeko eta txakolintxu batzuk elkarrekin hartzeko.
Bide ederra prestatu dute oinezkoentzat.Erreka hegaletik abiatu ginen Kortezubirantz.
Parean doanarekin berba egin, informazioa trukatu, ...
Denontzako izan genuen ura, geuretzat eta txakurrentzat ere.
Triptikoak banatu eta talde osoaren argazkia atera genuen.
Gozo txakurra beti jabearen ondoan.
Kortezubiko landazabala zeharkatu, ...
, ... baserriak aztertu, ...
, ... baserritarren lana estimatu, ...
, ... zokondoak arakatu, ...
, ... hurrengorako informazioa gorde, ...
, ... autopista berriez gozatu, ...
, ... inguruko mendiez konturatu, ...
, ... hemen bizitzearekin nolako zortea daukagun hausnartu, ...
, ... zenbat gindoazen zenbatu, ...
Kortezubiko eleizara heltzen.
Santiago eleizaren atzeko aldea.
Arteaga zen gure hurrengo helburua.
Bird Center, oraindik 10:40 baino ez ziren.
Hitzaldira sartu ez ginenok argazkia atera genuen sarreran.
Sarrera dotorea du Bird Centerrek.
Sartu zirenek 4 euroko sarrera ordaindu behar izan zuten.
Ametsek ongi etorria egin zigun.
Komunera joateko aukera izan genuen.
Txorien informazioa, ...
Guk behatokitik ikusi behar izan genituen txoriak.
Paduraz gozatzeko aukera izan genuen.
Inguru aparta!
Oilotokian ala?
Inguru hau izanda, nora joango gara naturaz gozatzera?
Mokozabalak, arrano arrantzaleak, zezen txoriak, zingira mirotzak eta beste ehunka hegaztik osatzen dute Orubeko hezegune honek eskaintzen digun altxor naturala.
Landazabala, ..., ...,
Ozolloko marea errota, eskualdean mantentzen den bakarrenetakoa.
Informazio panela.
Isla Bekoa auzoan, San Lorentzo ermita, XVI. mendeko baseliza.
Kopautxua egiteko paraje zoragarria.
San Lorentzo ermita eta bere leiho bitxia. 1000 urtetik gorako altxor ezezaguna.
Baselizak kanpoko aldean duen harrizko aldareak, garai batean baselizek izan zuten garrantzia (herritarrak biltzeko edo jaiak ospatzeko) erakusten digu.
Julen Madariagak ere, bere sekretutxuak dauzka, ..., ..., hara zelako koba zoragarria erakutsi zigun.
Kortezubiko txokoan denok berriro batzeko aukera izan genuen. Txiki gure gidaria hor be lanean, ...
Zein da koba honen izena?
Eskerrak Karmeni txokoa zabaltzeagatik eta Txikiri ere gure zerbitzura egoteagatik.
Zer gura eta horixe izan genuen Kortezubiko txokoan, sagardoa, txakolina, ...
Gure kultura hau da, mahaiaren ingurua jarri eta komertzio eta bebertzio egitea.
Batzuek barra inguruan, eseri barik, egin zuten euren jarduna.
Erlojuak erakusten duen moduan, ordu bata eta bost dira.
Hemen gure "San Jose" lorak! Bazkari ederra egingo dute horretariko baten etxean, Goizean Berbalagunekoekin kirol pixka bat egin eta gero jaia!
OHARRA: Hurrengo irteera apirilaren 27an izango da, 16 km ingurukoa. Adi egon karteleei.