Pages

2014/03/31

GONBIDAPENA. Jasone Osororekin solasaldia apirilaren 3an

Hona hemen GRETA liburuaren gainean Jasone Osorok egingo duen solasaldirako gonbidapena.
Gura izanez gero ekarri liburua idazleak sinatzeko.

2014/03/28

Biharko mendi irteerarako triptikoa


Bihar, martxoak 29, egingo dugun mendi irteeran, Nabarniz-Nabarniz, banatuko dugun triptikoa duzue hau. Iratxe Uriguenek prestatu du, eta  labetik atera berria da.
Badakit normalean mendira gurekin joaten zareten batzuk Kanarietan, Benidormen eta Saharan zaudetena eta ezin zaretena gurekin etorri. Horregatik, triptikoan nondik nora ibiliko garen eta zer ikusiko dugun ondo azalduta dagoenez, kopiatu triptikoa eta hurrengo baten zeuon kontura egin zenezakete martxa hau.
Bihar goizeko 9:00etan autobus geltokian elkartuko gara. 

2014/03/25

Jasone Osororekin solasaldia apirilaren 3an

Ikasturte honetan GRETA liburua aukeratu dugu. Proposamena urtarrilean zabaldu genuen; bakoitzak bere kontura irakurri eta gero iruzkinak, galderak, zalantzak, gustuko gauzak, ... eta horrelakoak idazlearekin komentatuko ditugu.
Jasone Osorok bere liburuaren gainean hitz egingo digu apirilaren 3an, 19:30ean, kultur etxeko erakusketa gelan. Beraz, liburua irakurri eta solasaldi egunean eraman idazleak sinatzeko.
Aurreko urteetan Karmele Jaio, Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Eider Rodriguez eta Jon Maia izan ditugu gurekin. 
Jasone Osoro Idazleen Elkarteko arduradun izendatu berri dute.  ZORIONAK Jasone!

2014/03/21

Martxoko mendi irteera 29an

29an egingo dugu martxoko mendi irteera, Nabar
niz-Nabarniz. Goizeko 9:00etan Gernikako autobus geltokian elkartuko gara eta handik  Nabarnizeraino autobusez joango gara.
Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal euskaltegian.

2014/03/20

Magnolioa loran

Magnolio honi urtero egiten diogu behaketa, eta zeuok ere horretarako aukera izan dezazuen hemen jartzen dugu ikusgai.
Lorez janzten hasita dago; oraingo udaberrirako  jantzi dotorea aukeratu du, ezta?

Ea iragarrita dauden hotzek kalterik egiten ez dioten eta gai den bere edertasun zoragarri hori ez galtzeko.
In situ ikusi gura duzuela? ba, Gernikako Pasealekuko lorategian duzue. Hurreratu eta gozatu!

2014/03/14

Irrintzi ikastaro espressa Euskadi Irratian

Gaur, martxoaren 14an, Amaia Garcia gure Berbalagunkideak Euskadi Irratian "irrintzi ikastaro espressa" emango du.
Arratsaldeko 16:20an izango da. Bost minutuko tartea izango du eta denbora horretan azaldu beharko du irrintzi on batek zer behar duen, gorputza nola prestatu behar duen, ...

Gora Amaia!!!!!!!!! 

http://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/hirigorrian/1399278/2083008/hirigorrian-2014-03-14

2014/03/12

Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea

Otsaileko irabazlea Leire Gandarias Ispizua izan da. Bere izenean amak (Anabelek) jaso  du   Lagun Etxeako Fernandok emandako saria. Norekin joango ote da Leire afaltzera?
Oraingoan, 77 erantzun jaso ditugu, eta horietatik 45ek izan dituzte erantzun guztiak zuzen.
Talde eragilekoak: AEK-ko Iratxe, EHEko Nerea, Aita Villasante Udal Euskaltegiko Josu, Espe Euskera zinegotzia eta Pili Berbalagun dinamizatzailea.
Lagun Etxea tabernako Fernandok honelako ziurtagiria eman zion Leireri.

Oharra: Ikusi Oizmendiko Facebook-eko bideoa eta martxoaren 14ko Busturialdeko HITZA. Honen barri ematen dute-eta.

2014/03/10

Aratuste domekan irrintziak

Aratuste domekan, urtero bezala, irrintzi erakustaldia egin genuen. Oraingoan, kultur etxeko balkoian egin beharrean udaletxeko arkupeetan egin ziguten lekua, mikrofono inalanbrikorik ez dagoela eta behetik egin behar izan genuen gure jarduna. 
Krisia denera heldu da!
Txalapartaren soinua lagun!
Antolaketa lanetan ...
Argazkirako prest...
Oizmendi telebistako Iñigo eta "Txebi" argazkilari ospetsua ...
Marro janzteko eguna ...
Heldu da aktuaziorako ordua ...
Lehenengo banan banan irrintziak ....
...ikusleak plaza inguruan zain ...
indarraren arabera, sailean ...
Marro jantzita egon arren, badakigu nor den hori, ezta?
Jende artean ere, mozorroa nagusi ...
zantzo laburrak ..
ujubi luzeagoak ...
nor baino nor gehiago ...
Honek egin edo errementatu, ....
Gure irakaslea ez da atzean geratzen ...
Orain irrintzi "kanonak"
..., ...
...,...
Gure ostean Elai Alai dantza taldekoek "Marro jantzita" aurreskua egin zuten.
... jendea gustura ...
Hara zelako jantzi dotoreak! orain dela urte batzuk, dantza taldekoek errekuperatu zituzten. Beltz zuriak Lumokoak ei ziren, ...
... koloreetakoak, ostera, Gernikakoak.
Aurreskua eta atzeskua...
Aurtengo inauterietan Miel Otxin ....
Gure lan-saria, urtero, hamaiketakoa izaten da eta ostean, irrintzilari batzuek ziurtagiria jaso zuten, ikastaroan egon zirenak eta  ...
... Aratuste domekan marro jantzi eta inauterietako egitarauan parte hartu zutenek.
Aurten, ziurtagirian honela jaso dugu: ikastaro teoriko-praktikoa
Ziurtagiria jaso ahala irrintzia-zantzoa-ujubia !!!!!! poza!!!!
Batzuk, aurten, ez ziren ikastarora joan, eta ... ziurtagiririk ez.
Oilar jokoan, batez be, umeek hartu zuten parte. Begiak itxita, atabalariari jarraitu eta ezpatarekin zuloan sartutako plastikozko oilarra ikutu behar izaten dute. ...
... ikutzea lortuz gero, benetako oilarra askatu eta lehenengo  bakarrik edo lagunek lagunduta, oilarra harrapatuz gero etxerako jana lortzen da
Mutiltxo horrek lortu zuen!
Okelatan, horrek lau kilo inguru bai!