Pages

2017/02/27

Zapatuko mendi-irteerako azkazkiak

Aratusteak izan arren, 37 lagun batu ginen goiza elkarrekin emateko. Inongo oztoporik gabe egin genuen "Txikik" prestatutako ibilbidea, 13,50 Km.
 Uharkatik Belendizerantz
 Bidegorritik lehenengo...
 Belendiz auzora heldu ginen...
 ... auzo dotorea!
 ... aldapatxo batzuk igo...
 ... ingurua ezagutu...
 ... eta San Lorentzo ermitara heldu ginen...
 ... bertan Iratxek prestatutako triptikoak banatu...
 ... eta Iratxek nondik norakoak azaldu ostean...
 ... berriro martxan jarri ginen...
 ... inguruaz gozatu, argazkiren bat edo beste atera...
 ... aldamenekoarekin berba egin ...
 ... bidegurutzera heldu...
 argazkiak atera...
 ... eta konturaku orduko....
 Omako baso margotuan agertu ginen...
 ... batean marrak...
 ... bestean kolorea...
 ... galderak... Zer dela-eta margotu zituen Ibarrolak bereak ez ziren ipnuak?
 ... zenbat iraungo ote dute?
 ... zenbat begi guri begira!
 Oma auzoan....
 Ola zaharra ikustera...
 ... mundutik aparte...
 ... begien gozamenerako izkutuko lekuak!
 ... batzuek tentazioari ezin eutsi!
 ... ipuinetako lekuan bisitariak, geu...
 ... postal hoberik bai ala?
 Anaisek eta Julenek beti gogoan izango dute paraje eder hori!
 Ola zaharrak berba egingo balu!
 Gure arazkilaria argazkian harrapatuta!
 gulu-gulu-gulu, errekasto kantari...
 Santimamiñen...
 Kobaren sarreran argazkia atera eta gure helmugarantz...
 Bidezidor zoragarri honetatik...


 ... Recalde baserriaren ondotik...
 ... txiri-txiri...
... Arteagara heldu ginen. Ardautxu bana edan eta 13:30ean Bizkaibusean abiapuntura.

2017/02/24

Biharko mendi-irteerarako triptikoa


Biharko mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa prest! Dena delakoagatik gurekin ezin bazarete etorri, jaso hemendik eta hurrengo baten zeuon etxekoekin edo lagunekin egin ahal izango duzue irteera erakargarri hau.

2017/02/09

Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketa duzue hau. SAKONE jatetxean lagun birentzako afaria irabazi gura baduzue, jaso, bete eta kultur etxean dugun postontzian sartu 24rako. Ea zeu zaren irabazlea!

Oharra: Oraingoan, Seber Altube ikastolak eta Iñaki Gonzalo erlezainak prestatu dituzte galderak.

2017/02/02

Urtarrileko lehiaketaren irabazlea Ander Orbañanos Agirre


Ander Orbañanos Agirre izan da urtarrileko lehiaketaren irabazlea. Oraingoan, 110 erantzun jaso ditugu eta ondo-ondo erantzun dituztenak 90 izan dira. GERNIKA jatetxean lagun birentzako afaria lortu duela-eta, pozarren dago Ander.
Otsaileko galderen erantzunak gaurtik 24ra bitartean sartu beharko dira horretarako kultur etxean dugun buzoian; SAKONE jatetxeak emango du saria.

Oharra: Hil honetako galderak Seber Altube ikastolak eta Iñaki Gonzalo erlezainak prestatu dituzte.

2017/02/01

Bilboko Cristina Lavish diseinatzailea gurekin

 Atzo aukera aparta izan genuen Bilboko Cristina Lavish diseinatzailearen arropa ikusteko, janzteko, ehunekin gozatzeko, erosteko, desfilatzeko, eta Cristina bera ezagutzeko. Ederto baten pasatu genuen.
 Hiru-lau berbalagunkide prest izan ziren arropa guztia probatzeko...
 ... denen aurrean desfilatzeko....

... oihal bereziak, onak erabiltzen ditu Cristinak bere lanean.

 Ordu bitan, aspertzeko astirik ez genuen izan.
 Hara zeinen ondo geratzen zaion soinekoa Amaiari!
 Eta Itsasori prakak?
prakak, gona,... dena ondo;  horretarako baleta  ere egin behar da.
 Gure farmazeutikak ere itxura polita, ezta? Praka dotoreak!
 Jaka hori amitu gabe dago oraindik, baina hori ere probatu egin behar!
 Prakak, gonak, soinekoak, lepokoak, zapiak, nezeserrak, txanoak...
Itzel pasatu genuen. Cristina ere saldutakoarekin pozik! eta gurekin euskeraz egiteko egin zuen ahalegina eskertzekoa da.


Oharra: Hurrengo desfilea ekaina aldera izango da.