Pages
2010/05/26
2010/05/24
Mendi irteera
Maiatzeko irteera 29an egingo dugu, larunbatean. Joan nahi duzuen guztiok tren geltokian egon beharko duzue goizeko 9:00etan, Mundakaraino trenez joango gara-eta. Mundakatik Gernikara oinez etorriko gara, 14 km. izango dira.
"Txiki" gure gidariak ibilbide hau pasatu digu: Mundaka-Sukarrieta (Kolonia ondotik)-Axpe- San Kristobal-Murueta-Foru (Baserri Maitearen ondotik)- erreka hegalera eta hortik Gernikara.
Hemen duzue irteera iragartzeko atera dugun kartela:
2010/05/20
"Euskal Erromeria"
2010/05/16
Gaztai dastaketan lehenengo pausuak
Iñigo Ordorikari esker, ordu bete eta erdian, geu ere gaztai kontuan epaile bihurtzeko aukera izan genuen.
Hogeita zazpi lagun batu ginen Lizeo Antzokiko sarreran eta gaztaiaren itxuraren gainean, barruko zuloen gainean usainaren kontuan eta zaporearen kontuan ere geure iritzia eman ahal izan genuen horretarako izan genuen fitxan. Gehienon iritziz, dastatu genituen gaztaietatik onena Muxikako Maumakoa izan zen.
Hona hemen saioko argazki batzuk:
Iñigo azalpenak ematen, kanpoko itxura, ...
Geure txanda heldu zen, usaina hartu, dastatu, ...
Fitxa bete, ... Ana zer dio fitxan? usain sarkorra duen? "Sarkorra" hitz polita ezta?
Jan-edanean denok pozik. Hurrengoan gehiago.
"Kafe usaineko tertuliak"
Iazko ikasturtean hasiera eman genion "Kafe usaineko tertuliak" saioari jarraipena emateko Euskal Tarot Mitikoa izango dugu maiatzaren 20an Kultur Etxean.
Horren gaineko interesa duzuen guztiok ekitaldian parte hartzera gonbidatuta zaudete; geure alderditik bideratzailea, kafea eta mostatxoiak jarriko ditugu.
2010/05/13
Euskal Erromeria 2010-04-27
Ikasturte honetako lehenengo "Euskal erromeria" aurrera eraman ahal izan genuen Segundo Olaeta Musika Eskolari esker.
Astegun buruzuri baten hainbat lagun elkartu ginen Pasealekuan hankak dantzan ipintzeko gogoz. Dantzariekin batera musikariak eta makina bat argazkilari ere izan genituen, momentuz berrehun argazkitik gora jaso ditugu. Eskerrik asko Julene, Txebi, Manu, ...
Egun horretako oroigarria izan dezazuen, hona hemen hogeita hamabi argazki:
Ikasle eta irakasle, beren beregi, geuretzat musika tresnak jotzen.
Adituen atzean talde osoa dantzan.
Argi ikusten da nortzuk diren dantzan diplomatuak eta nortzuk lizentziatuak.
Ea Maite, erratu barik!
Hauek elkar ondo ulertzen dute.
Zuek dantzan arituak izango zarete, ezta?
Kontuz, hezurrak apurtu barik!
Inma, zer da zailagoa maratoiak irabaztea ala dantzan ondo egitea?
Beso horiek gehitxoago altxatu behar dira gero!
Ederto baten egiten duzue dantzan!
Errementatu barik gero!
Karmen, zu irakasle partikular eta guzti, ederto!
Hau edertasuna!
Gaztetxetik ere Julene fin ibili zen, geure kontura barre zantzoak egin eta ...
argazki ederrak atera.
Maiteder eta Ana irakasleak fin-fin aritu ziren.
Hori, hori, besoak gora!
Begira daudenak ea hurrengo erromerian dantzan ikusten ditugun.
Bikain, bikain, bikain!
Oharra: Gogoratu maiatzaren 25ean berriro egingo dugula erromeria, 20:00etan Pasialekuan. Erdu gurekin!!!!
2010/05/08
Gaztai dastaketan lehenengo pausuak
Dena ez da dantza eta irteera izango, oraingoan jateko kontuak dakartzagu.
Maiatzaren 13an, arratsaldeko 19:30ean, gaztai dastaketan eman beharreko pausuak zeintzuk diren azalduko dizkigu Zallo Barri jatetxeko Iñigo Ordorikak.
Parte hartu nahi duzuenok eman izena lehenbailehen kopuru mugatua izango da-eta.
2010/05/06
"Ezetz jakin" lehiaketa
Martxan dugu maiatzeko lehiaketa. Jaso diptikoa lehenbailehen betiko tokietan:
AEKn, Aita Villasante Udal Euskaltegian, liburutegian, kultur etxean, eskoletan, institutuetan, EPAn, hilabete honetako sari emalearen jatetxean (Zallo Barri jatetxean), kiroldegian, Segundo Olaeta Musika Eskolan, hainbat tabernetan, ... Jasotzeko azken eguna maiatzaren 28an izango da.
GALDERAK AEKn, Aita Villasante Udal Euskaltegian, liburutegian, kultur etxean, eskoletan, institutuetan, EPAn, hilabete honetako sari emalearen jatetxean (Zallo Barri jatetxean), kiroldegian, Segundo Olaeta Musika Eskolan, hainbat tabernetan, ... Jasotzeko azken eguna maiatzaren 28an izango da.
1.- Don Tellok Gernika sortu zueneko zenbatgarren urtea bete da apirilaren 30ean?
2.- Gernika bonbardatu zutenetik zenbat urte bete dira?
3.-“Oteizaren Gernika” erakusketa noiz arte egongo da ikusgai Euskal Herria Museoan?
4.- Asteko zein egunetan du sarrera dohainik Euskal Herria Museoak?
5.- Gure eskualdeko zein herritan egingo da aurton Ibilaldia?
6.- Zein da aurtongo Ibilaldiaren leloa?
7.- Non egin da maiatzaren 2an Euskal Herriko Dantzari Eguna?
8.- Gure eskualdean, non du AEK-k barnetegia?
9.- Non du gaur egun ALDABAk egoitza?
10.-Zenbatero egiten du BERBALAGUNek mendi irteera?
11.-Zein ordutegi du Kultur Etxeak?
12.-Zein herritan egingo dute Busturialdeko Eskola Txikien VI. Jaia?
13.-Gatzatua edo mamia egiteko osagaiak?
14.-Gernikako Bakearen Museoan ekainaren seira arte ikusgai dagoen erakusketa: “Hiroshima eta ---------“
15.-Maiatzean zein egunetan egingo du Berbalagunek Euskal Erromeria?
16.-Garbiguneak, eguneko eta pertsonako, zenbat kilo onartzen ditu?
17.-Non egingo da ekainaren 6ean Euskal Herriko Mintza Eguna?
18.-Zer da SLOW FOOD mugimendua?
19.-Eskualdeko zein idazlek sinatzen du Omar Nabarro izengoitiaz?
20.-Gernikan, zein jatetxetan antolatzen da hilero “Poesia Txupito bat”?
21.-Udalak non jarri ditu erabilitako tonerrak batzeko ontziak?
22.-“Nik buruan ez daukat bekokirik, ez daukat betilerik, baina hagin zuriak bai”, nor edo zer naiz?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)