KOLOREAK EUSKAL HERRIANKoloreen gainean ari ginen "kafe usaineko tertulian". Onintza Enbeitak ederto baten bideratu zuen saioa. Zenbat gauza esan daitezkeen koloreen gainean, baina! Zuria-Beltza eta Gorria oinarri harturik gaur eguneko koloreetarainoko hausnarketa egiteko aukera ezin hobea izan genuen ordu bi eta erdiko tartean.
Hainbat esakera eta abesti aipatu genituen, hona hemen denon artean abestu genituen batzuk:
HAIZE HEGOAHaize hegoa, gau epela; ilargiaren argi. Mutx
urdinak leihoetan, teilatuan katu bi; bide ertzean zenbait kanta gau erdiz arnoari, hargaineko sorgin zaharra, keinuka ilargiari.
BALTZA NAZELA DINEUREBaltza naizela dineure, ai, niri ez deust ardure! Ardaua
baltza da baia, aAi danek edaten deure.
AXURI BELTZAAxuri
beltza ona dun, baina,
zuria berriz hobea. Dantzan ikasi nahi duen horrek, nire oinetara begira.
BAUTISTA BASTERRETXE Bautista Basterretxe, mutiko pijua. Neri gurdi ardatza, ostuta dijua. Beltzak eta zuriak, izango dituzu. Nire gurdi ardatza, ematez baidazu.
AITTITTE DALA....Aittitte dala tuntulun berde; amuma dala masustre. Aittitte joan da Vitoriara (Bitturidxera), amuma lepoan hartute.
Biolontzeloa joten Segundo Olaeta Musika Eskolako ikaslea den
Mikel Elgezabal izan genuen eta Kirmen Uribek idatzitako "Haizearen koloreak" artikulua
Amaia Aldamizetxebarriak irakurri zigun. Irakurri ez baduzue irakurri, merezi du-eta.
Agindu genuen moduan, kafea eta mostatxoiak ez ziren falta izan.
ARGAZKI BATZUK:
Mikelek bere lekutxoa hartu eta ez zitzaigun hortik mugitu, jo behar zuenean jo eta bestela adi besteen esanetara.
Kolore beltza elegantea da, ezta Onintza? Egunotan, arrain berderik jan duzu ala?Nor da lanerako zuria? Negu gorria aurtengoa!
Amaiak aukeratutako testua denoi gustatu zitzaigun. Eskerrik asko Amaia.
Ahotsa ondo hezita dauka Amaiak, badaki noiz altxatu eta noiz ezti-ezti erabili.
Kantu-paperak eskuan azterketa egiten.
Oizmendi telebistako produktore nagusia ere hor harrapatu dugu; zer Itsaso saioa ondo doa?