Pages

2016/05/30

Bihar, euskal erromeria Pasialekuan

Bihar, 20:00etan erromeria Pasialekuan. Segundo Olaeta musika eskolako ikasle-irakasleak izango ditugu doinua jartzen eta Elai-Alai dantza taldekoak dantzak bideratzen.
Erdu jaietako laukidun zapia lepoan jarrita!
Oharra: atsedenaldietan, zintzurra bustitzeko, sagardoa Berbalagunen kontura.

2016/05/29

Atzoko mendi-irteerako hiru-lau argazki

Atzo, 45 lagunek Laida-Gametxo-Atxarre-Garteiz-Armendu-Tremoi-Ibarrangelu egin genuen.
Eguraldi ederra izan genuen.
Bizkaibusek atzo, guri esker, kaja ederra egin zuen.

Oharra: "Torrek" hauez gain ataratako argazkiak beste momentu baten jarriko ditugu hemen ikusgai. Bien bitartean, gozatu goiko horiekin.

2016/05/18

Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa


!
Jaso, bete eta maiatzaren 28rako kultur etxean dugun buzoian sartu. Ea BOLIÑA jatetxean afaria dohainik jateko aukera duzuen.
Maiatzeko galderak Gernikaren bonbaketaren gainekoak dira: Ezetz jakin erantzunak.

2016/05/13

Ezetz Jakineko irabazlea, HITZAn albiste

Goiko hori duzue HITZAko albistea. 

Oizmendi telebistan ere, eman dute berria (vimeon ....). Eta El Correok ere eskatu zuen argazkia eta informazioa.

2016/05/12

Apirileko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea

Rebeka Garitaonaindiak irabazi du apirileko "Ezetz jakin" lehiaketa. Hiru Sakuren izenean, Edurnek eman dio txartela Rebekaren senarrari.
Oraingoan, 86 erantzun izan ditugu buzoian.

Maiatzeko lehiaketa martxan dugu. Beraz, jaso, bete eta buzoian sartu 28rako; ea zeuk irabazten duzun Boliña Hotelak emango duen saria.

2016/05/10

Euskal erromeria 31n

Ikasitako dantzak praktikatzeko aukera aparta. Erdu 31n Pasilekura!!!!!
Atsedenaldietan, zintzurra bustitzeko sagardoa izango dugu.

2016/05/09

Sestaoko Berbalagunak bisitan Gernikan

Pasa den zapatuan, Sestaoko Berbalagunak bisita egitera etorri zitzaizkigun Faisanera. Eurak 8, eta gu 5; pena izan zen argazkiaren unean Ani eta Edurne alde eginda egotea.
Zarrakastelukoa, Santutxukoa, Gernikakoak, Sestaokoa, Portugaletekoa, Algortakoa, Muxikakoa, Karrantzakoa, Arangoitikoa... Hau aberastasuna! 
Eskerrik asko bisitan etortzearren, zeuokin oso gustura egon ginen.

2016/05/05

Gernikako "Babeslekuen ibilbidea", bisita gidatua

Mendi irteeraren ostean, "Babeslekuen ibilbidea" egin genuen, Turismo bulegoko Mirarirekin. Mendira 53 lagun joan ginen, baina beste 22 lagun inguru batu ziren gure taldera babeslekuak ikusteko.
Jende larregi ginen batera sartzeko errefugioetan; horregatik talde bi egin behar izan genituen. Lan itzela eman genion Mirariri, birritan azaldu behar izan baitzituen gauzak. Eskerrik asko Mirari.
 Lehenengo, Andra Mari kalekoa ikusi genuen, ...
, ... denok azalpenei adi: "babeslekurik handiena zen hemengoa, baina bonbardaketa egunerako amaitu barik izan zuten, ..."
"...450 lagunentzako lekua zuen, ..."
 "...hiru lagun atera ziren bizirik,..."
 Etxekoei entzundako batzuk ere kontatu zituzten zenbaitek.
 Bigarren babeslekua, Pasialekuan. Batzuk lehenengo txandan sartu ziren eta besteok itxaron egin behar izan genuen.
 1937/04/26ko hartan babeslekuan gordetakoek zelan biziko zuten egoerara hurbiltzeko, sirena hotsa ere entzun ahal izan genuen.
Babeslekua hutsik.
 Hezetasuna nagusi babeslekuetan.
 Pasialekuko babeslekuen maketa. Guk errefugio bi ikusi genituen, baina beste bi ere omen daude.
 Astraren aurrean argazkia atera genuen.
errepikatuta?
hau ere errepikatuta?
 Bunkerren barrura denok batera sartu ginen, leku handia du. Ate batetik sartu eta bestetik irten ginen.
Gaur egun, argia ere badauka. Nolako uneak pasatuko ote zituzten gure arbasoek-asabek?

2016/05/02

Apirilaren 30ean mendi-irteera

Gernika-Lumo - Olesko- Burgoa - Ajangiz - Kanpantxu - Lurgorri - Amillaga - Lumo - Gernika, 12 km. Goizeko 9:00etan Foru plazan elkartu, eta, programatuta zegoen moduan, 12:30ean Gernikara heldu ginen bisita gidatua egiteko.
"Txiki"ren aginduetara, 53 lagunek egin genuen ibilbidea.
Irten baino lehen, gure dinamizatzaileak azalpenak eman zizkigun: "Ez utzi inor bakarrik; saiatu denokin hitz egiten; lasai ibili, inor ez da galduko..."
Oleskotik gora, berotzeko asti barik , lehenengo aldapari aurre egin behar izan genion.
Txakur bi ere gurekin, Ipar eta ?
Aurretik gidaria-k, eta atzetik, artaldea batzen, beste bi-hiru lagun ...
Isilik igo behar omen da, baina batzuk isiltzerik ez dago!
Igo dugu Burgoa mendia!
Bonbardaketa egunean, nola ikusiko zuten hemendik Gernika sutan?
Argazkilariak denon gustua egiten lanak izan zituen...
Ajangizetik Gernika!
1937tik hona Gernika hazi egin da.
Ajangizetik Kanpantxura...
Bidegorri ederra egin du Ajangizek.
Laino baltzek euria dakarte, baina gu ez gaituzte ikaratuko...

Baserritarrek badute lana, soloak goldatu ostean, erein egin behar.
Bide erdia eginda!
Kanpantxuko plazara heldu, eta euria!
Frontoian babestu ginen; han kopautxua egin, indarrak hartu, triptikoa banatu eta, atertu zuenean, berriro bideari ekin genion.
Kanpantxutik Gernikarantza...
..., inguruaz gozatu, parajeak ezagutu, eta ...
Lurgorrira heldu ginen. "Torre"ren etxea bistan.
Lurgorritik Amillagarantza...
Kosnoaga mendia eskumatara...
Azgazkilaria atzetik doazenekin doanez, aurrekoei argazkirik ez!


Harribaltza paretik gora egin orduko, atsedenalditxo bat.
San Martin baselizaren ondoko iturrian egarria asetu, eta aurrera.
Dena ez zen izan igotea, aldats-beherak ere izan genituen.




Lumoko plazara 12:00etan; bertan, eleizpera sartu behar izan ginen inetazia egin baitzuen.
Kaltzada erromanikotik behera...
..., askorentzat ezezaguna zen kaltzada hori...
Gernika aurrean...
Andra Mari eleizaren aurretik 12:25ean pasatu ginen. Ondo neurtuta izan zuen "Txiki"k ibilbidea.