Pages

2019/05/29

Maitzeko "Ezetz jakin" lehiaketa


Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa betetzeko azken egunak dituzue. Oraindik bete ez baduzue, jaso galderak lehenbailehen eta sartu zeuon erantzunak kultur etxean dugun postontzian.

Saria bi lagunentzako afaria Zimela jatetxean!

2019/05/28

zapatuko mendi-irteerako argazki batzuk

Zapatuko mendi-irteerako argazki aurrerapena. Argazkilari ofizialaren azgazkiak eskuratu arte, hemen dituzue Silviak, Mari Karmenek eta Iratxek pasatu dizkiguten batzuk.
Euria iragarrita bazegoen be, aterri egin zigun 13:30ak arte. Ibiltzeko eguraldi egokia izan genuen.
34 lagun ausart batu ginen 14 kmak elkarrekin egiteko, inguruaz gozatzeko, bide berriak aztertzeko, Iratxeren azalpenak entzuteko, euskara ikasten dabiltzanekin euskara praktikatzeko, ...
Matxitxakon haizeak gogor jotzen zuen. "Matxitxako en Bizkaia, Ajo en Santander, Peñas en Asturias, ..." ; horrela ikasi genituen eskolan faroak, buruz.
 Matxitxakotik gora, itsasoaren ertzetik, ...
..., Gaztelugatxe gure aurrean, ...
 Gaztelugatxera joan ahal izateko "paseak" atera behar dira.
Gure ibilbidearen helmuga aurrean, Bakio. Ordu bi eta erdietarako, Gernikara itzultzeko, autobusa zain izan genuen.

2019/05/23

Zapatuko mendi-irteerarako triptikoa


Hona hemen zapatuko mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa. Dena delakoagatik gurekin etortzerik ez baduzue, jaso hemendik eta hurrengo baten zeuon etxekoekin edo lagunekin egin ahal izango duzue ibilbide interesgarri hau. Hala ere, etorri ezik Iratxe Uriguenek emango dituen azalpenak galdu egingo dituzue.

2019/05/18

Uztailean ere BERBALAGUN taldeak nahi izanez gero

Uztailean ere, nahi izanez gero, parte hartu ahal duzue BERBALAGUN talderen baten. Interesa baduzue, deitu edo mezua bidali eta ahaleginduko gara zeuon nahia betetzen.

2019/05/16

Bakearen Doinuak ikuskizunean parte hartu genuen

Segundo Olaeta musika eskolak, urtero, Bakearen Doinuak ikuskizuna antolatzen du Jai Alai pilotalekuan eta herriko hainbat talde gonbidatzen ditu emanaldian parte-hartzeko. BERBALAGUNeko irrintzilariok ere han izaten gara gure ekarpentxoa egiten.

Aurtengoa MUNDIALA izan da!

Zorionak Artur Sustatxa zuzendariari!!!!

2019/05/14

Maiatzeko mendi-irteera 25ean

Maiatzeko mendi-irteera 25ean egingo dugu. Oraingoan, goizeko 9:10ean tren geltokian elkartuko gara Bermeoraino joateko; Bermeo-Bakio egingo dogu oinez eta alokatutako autobusean itzuliko gara.

Gorde eguna zeuon agendan, eta ERDU gurekin!

2019/05/12

Apirileko mendi-irteerako argazki batzuk

Gernikako Bonbardaketaren harira, 1937an izan zen haurren erbesteratzearen gainean hitzalditxoa izan genuen irteeraren aurretik. 

39 lagun eta txakur bat elkartu ginen goizeko 9:00etan Foru plazan.
 Gernikako mugetatik ibili ginen.
 Guztira 11,25 kmko irteera.
 Goizeko 9:00etan Foru Plazan, Iratxe Uriguenek hainbat azalpen eman zizkigun.
 Argazkiez lagunduta, hitzaldi interesgarria eskaini zigun Iratxek.
 Andra Mari eleizaren aurretik, ...
 Europa Parkearen ondotik eta Txillidaren "Gure aitaren etxea"ren albotik, ...
 ... Zallo Kanposantuaren aurretik, ...
 , ... Fray Martin de Murua kalerantz, ...
 , ... Zallobieta baserrirantza, ...
 , ... auzo barrirantz, ...
... Lurgorritik Tramarantza, ...
 ..., Traman zehar, ...
 ..., Lurgorri inguruaz gozatzen, ...
 , ... neguko hotza albo batera utzita, udaberrian dena lehertzen zaigu begi bistan, gure gozamenerako, mendi eta zelai, zuhaitz eta landare, ...
, ... errekatxoaren hegaletik, ...
, ... Arane auzorantza, ...
, ... industria gunetik, ...
, ... Txaportarantza, ...
, ... Kanpantxurako kurtzean , ...
, ... berriro Gernikarantza, herri-soroen alboetatik, ...
, ... Beheko Ibarretik , ...
, ... Oka erreka gurutzatu, ...
, ... azkenek argazkia atara, ...
, ... Saihesbidearen paretik, ...
, ... elkarri kontuak kondatu, ...
, ... Oleskorantza, ...
, ... denok pozik, aurrean taberna dugula-eta.
 Baina, aho bete hortz geratu ginen, itxita baitzegoen.
, ... poltsak ireki, eta kopautxua taberna aurrean.
Oleskotik Barrutialderantza, oilotoki ikusgarria topatu genuen!
... Antzarak, txerri beltzak, katu bereziak, pabo-realak, oilo bereziak, ...
..., Barrutialdetik erreka hegalera jaitsi ginen, ...
, ... leku lasaia, atsegina, zoragarria, ...
, ... Errenteri partetik, ...
, ... Errenteritik  Landaberderantza, ...
, ... Santana auzorantza, ...
, ... astoak gure zain.
Eta 12:15etarako berriz Foru Plazan!
12:30etan SAREk antolatuta, "Memoriaren ibilbidea" egin genuen.
Tren geltokiaren aurrean hasi, .... hitzaldiak, ...
, ... bertsoak, ...
, ... hausnarketa, ...
, ... gogoeta, ...
1937-2019 Gernika Ihesean liburuxka banatu ziguten.
Gernikak jasandako bonbardaketaren hurrengo egunetik aurrera zenbat pertsona izan ziren ihes egitera behartuak?
Eta urte hauetan guztietan zenbat izan dira? Zein egoeratan egon dira?
Zeintzuk dira haien izenak? eta izanak?
Industria kaleko Mankomunitatearen bulegoaren aurrean ere egin genuen geldiunea; gurera etortzen diren etorkinek horra joan behar baitute paperak egitera, laguntza eskatzera, ...
Zer da iheslaria izatea?
Ihesean ibili behar izan zuten batzuek ere euren esperientzia kontatu ziguten.
Gernika bonbardatu eta gero, gutxi -edo ezer ez- ikusi eta entzun den errealitate batek badu izena: ebakuatua, erbesteratuta, konfinatua, deportatua, iheslaria. Gaurdaino.
Euskal esaera batek izena duen edozein gauza benetan existitzen dela dio: "izena duena bada".
Entzun, sentitu, sufritu, hausnartu, ...
, ... komentatu, jakin, azaldu, ...
, ... bizi, estimatu, maitatu, eskertu, ... Historia egin.
HABANA itsasontzian erbestera eramandako ume askoren familiakoak, senitartekoak, lagunak, ezagunak, etxekonekoak, auzokideak, ... Gogoan zaituztegu!



OHARRA: Gogoratu maiatzeko mendi-irteera 25ean egingo dugula.