Larunbat goizean hainbat lagun animatu ginen Berbalagunek prestatutako mendi-irteeran parte hartzera, 50. Gehienok Gernikan hasi ginen, baina autobusa balitz moduan, geltoki batzuetan jendea batzen batzen joan ginen: bi Kanpantxu auzoan eta beste bi San Romanen. Jendeak zer gura eta huraxe daukagu guk.
Lehengo Idurgo eta Dalia arteko zubian talde argazkia atera genuen.
Gernika utzi eta Ajangizerantza egin genuen.
Solo artetik aurrera...
... basorik baso...
... Kanpantxurantza...
... bide berriak ezagutzen ...
... baten batzuk euren gpsan nondik nora gabiltzan sartu ezinik ibili ziren...
Inguruan idie (iratxe) nagusi. Ganaduari azpiak egiteko edo txerria erretzeko erabiltzen zuten lehen, baina sasoiak aldatu egiten dira...
Bidegorritik Kanpantxu auzora heldu gara.
Frontoian eta frontoi inguruan arnasa sakon hartu, komun librean txiza egin...
... argazkia atera...
... lagunekin hitz egin...
... ura edan...
... jendea agurtu eta aurrera egin genuen.
Lumo eta Kosnoaga mendia guri begira.
Mentzeta parean zaldiak trostan.
Soloak ondo zainduta.
Bagoaz Amonarantza.
Amonatik Muxikako tren geltokirantza.
San Romanen Onintzaren zain.
Muxikako Dorrearen informazio zehatza eman zigun Onintzak. Harek dauka etorria!
Nork eta noiz eraki zuen, noiz erre zen, berriro noiz eta nork altxatu zuen...
Tresnak.
Nor norekin ezkondu zen-zuten, harmarria non dagoen, ... Eskerrik asko Onintza, iaz bertsotan jarri zintuztegun, aurton azalpenak ematen; datorren urterako ere preparatu zeozer egin beharko duzu-eta.
Iratxek, Jabik eta Torrek ez zuten bakerik izan gorengo hormetara igo arte.
Hara, goitik atera ziguten argazkia.
San Roman atzean utzi, Eleizalde gurutzatu eta Untzigoitirantza...
... danok pozik...
Eskerrak ibilbidean dena ez dena aldats-gora!
... landak zeharkatu...
... rapel apur bat egin...
... bata bestearen atzean, derrigor...
Txanogorritxuren moduan gu basoan zehar...
zuhaitzen bat be jausita aurkitu genuen eta komeriak izan genituen azpitik pasatzeko.
... gerria makurtu egin behar...
Traman behera, helmugara heltzeko kilometro gutxi falta ditugula.
Lurgorri aurrean...
12:30ak, buelta osoa eginda.
Ajangiz aurrean, dotore!!!
OHARRA: Urrira arte hau izan da azkeneko mendi-irteera. Ikasturte honetan ikasitako ibilbideak egin bien bitartean.
Ondo pasatu uda eta euskara askooooo egin.