Pages

2012/05/29

Mendi irteera, Gernika-Arrola (532 m)

Gernika-Lumo - Barrutia - San Lorentzo ermita - Basobarri - Zearretagoikoa - Zabortegi zaharra- Arrola ( 532 m) - Iluntzargoikoa - Loiola (Arratzu), 16 kmko ibilbidea egin genuen zapatuan. Berrogei lagun eta txakur bat batu ginen.




Bego, hori bai ogitartekoa!




Maiteren esaldia: "onenakkkkkk!"









Maierreko plantilla



Ezker aldean, Bermeoko Gabiota.

Arrolatik Oiz mendia





Gure akerra, orain ere, lekua topatu ezinik dabil.









Gastiburuko Santutegia. Herri sinesmenek santutegia dagoen lekuan sorginak biltzen zirela diote.
Ahuntzak, ahuntzumeak, akerra, ...
Loiola auzoan, tragoa eskuan, autobusaren zain.
Iratxek, orain arte, azalpen gutxi eman dituela eta hor daukagu Rakeli mapa eskuan hartu eta ibilbide berrien berri ematen.

2012/05/25

Bihar, maiatzaren 26an mendi irteera


Biharko irteeran banatuko dugun triptikoa duzue hau. Madrilera joan zaretelako irteerara joaterik ez baduzue, hemendik atera informazioa, bestela bihar goizean jasoko duzue Iratxe Uriguenek prestatutako triptikoa.

2012/05/23

Maiatzaren 26an, Mendi irteera

Maiatzaren 26an, zapatuan, mendi irteera egingo dugu. Gernikatik Arrolaraino joango gara, Gernika-Barruti-Omako basoa- Arrola gailurra-Maruelesako kastroa-Arratzu-Gernika egingo dugu. 15 km izango dira eta Arratzutik itzulera autobusez. Nahi duenak oinez itzuli ahal izango da.
Dena ez da izango Athletic, ezta? Barikuan ikusi lasai partidua eta zapatu goizean 9:00etan egon prest udaletxearen aurrean.

Eman izena AEKn edo Udal Euskaltegian.

Lip-dubaren grabaketa apirilaren 1ean

Berbalagunekoen lekua hau izan zen, hemen egon behar izan genuen itxaroten.
 Ume eta nagusi, denok urduri.
Batzuek magia egin zuten, euren motxilatik hainbat gauza atera zuten, ikurriña, banderolak,...
Ikurriña, banderolak eta kartelak eskegitzeko palurik ez eta ideoso batzuek mendiko makilak erabili zituzten.
Argazkietan argi ikusten da, batzuk menditik etorri eta etxera joan ziren, dutxatu eta pintxo-pintxo etorri zitzaizkigun, arropa garbi eta guzti.
 Hainbat entsaio egin ondoren, itxaronaldia luzea izan zen.
 Denok artega geunden.
Hor gure Maite Guernica kuadroaren zatia eskuan duela, guri oina tokatu zitzaigun.
 A!, hau entsaioa da.
 Eguneko lehenengo entsaioa izan zen hau.
 Menditik etorri eta pote bat hartzeko astia baino ez genuen izan.
Ea arin datozen eta amaitu ondoren beste hiru-lau trago har genezakeen.
 Mari Karmenek gure "estandartea" majo astindu zuen.
Ume dotoreak gero! Nortzuk dira? Haizea, Eñaut, Maddi, Peru, Beñat, ...
Txiki, altxatu ikurriña hori. Ez duzu ikusten nola duen Jabik Berbalagunen logoa?
 Maria Luisak ere ondo altu darama Berbalaguneko ikurra.
 Bego, badatoz?
 Denok adi-adi, badatoz antza.
Hara Xabier, emaztea atzean utzi eta neska gazteen ondora. Badaki norengana hurbildu.
 Badatoz, badatoz!
 Gure dantzaria lasai dago, ez du horrek urduritasunik agertzen.
 Nork hartu behar dio Guernica kuadroaren zatia eta nori?
 Dantzari bi horiek ez dute hanka batera altxatzen, ez dakit nor erratu den.
 Ederto, ederto!
 Heldu dira pieza guztiak dantzan oholtza gainera, ...
 Orain Ros dantza taldekoen txanda da.
 Ikusleak zer eskainiko adi.
 Dantzarien artean, Izaro umedun dantzan. Ume hori historiara pasatuko da.
 Dantzaren ostean mezua irakurri zuten.
 Itzel irten da!
 Hauek ez dira Berbalagun taldekoak, feminista taldekoak dira.
 Gure Mari Karmenek gozatu du ekitaldiaz.
 Hurrengoan gehiago eta hobeto.
Ekintza arrakastatsua izan zen. Gu pozik, gure zatitxoa jarri genion Lip-dubari-eta.
Eskerrik asko mendiko irteeran, bisita gidatuan eta Lip-duben parte hartu duzuen guztioi. Zuoi esker Bonbaketa egitarauari gure aportazioa egin ahal izan diogu-eta.