Pages

2017/03/27

KORRIKA guztien erakusketa ASTRAN

 ASTRAN izan dugu ikusgai KORRIKA guztietako historia.
 Makinatxo bat lagun ibili da panelok ikusten eta hausnarketa egiten.
Astrako paretak be KORRIKAz blai egon dira aste betean.
 Erakusketa ibiltari hau gaur bertan beste herri batera eraman dute.
20. KORRIKAri Busturialdean ongi etorria egingo diogu apirilaren 5ean.

Mendi irteera apirilaren 1ean

20. KORRIKAri ongi etorria egiteko mendi irteera antolatu dugu. Eraman soinean petoak, nikiak, bufak, biserak, txapak, .... KORRIKArekin bat egiten dugula agertu gura dugu.
ERDU gurekin!!!!

2017/03/20

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Jai Alai frontoian

 Jai Alai frontoian Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek saio bi egin zituzten. Guk itzel pasatu genuen euren paillasakeriekaz!
 KORRIKA Gernika-Lumora heldu zen!!!!
 AEK-k Errigoitin euki zuen barnetegian hasi zen Marimotots euskara ikasten, orain dela 25 urte.
AEKn hainbat urte aritu diren irakasle beteranoei omenaldi txikitxo bat egin genien. Argazkian Karmen falta da, non sartu ote zen.
Bigarren saioan ere, jende andana igo genuen oholtza gainera.

2017/03/17

Bertso-KORRIKA mundiala atzokoa!

 Punta puntako bertsolariak izan genituen atzo Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan.
 Astegun buruzuria izan arren, ehun eta hamar lagun inguru batu ginen bertso-egarriz.
 Igor Elortza eta Amets Arzalluzen jarduna mundiala izan zen!
 Labur egin zitzaigun saioa; beste ordu erdi bat gehiago ere, pozik egingo genuen.
 Unai gernikarra bereak eta bi egiten...
 Gai jartzaile lanetan Leire Garetxana izan genuen.
 Lilibertsokoei gure eskerrik beroenak!
 Ostean, hainbat lagun batu ginen luntxerako; jan, edan, kontuak kontatu, berriketan, ...
Ez zen ezer soberan geratu, dena garbitu genuen!

2017/03/15

Bertso KORRIKA Gernikan 16an

Bertso KORRIKA martxoaren 16an, ostegunean, 19:30ean Elai-Alai aretoan. Ostean, luntxa izango dugu.

ERDU eta gozatu euskaraz!

2017/03/09

BERBALAGUN Santimamiñeko atean

Hara "Txikik" zelako montajea egin duen! Gure BERBALAGUN logoa Santimamiñeko atean ikusgai jarri du. Artista hutsa da!
Otsaileko mendi-irteeran ateratako argazkia.

OHARRA: Jakin ezazue martxoan ez dugula irteerarik egingo. Apirilean, ostera, bi egingo ditugu; bata apirilaren 1ean, KORRIKAri ongi etorria egiteko, soinean petoak, bufak, nikiak, pegatinak, banderatxoak, ... eta horrelakoak eramatea eskatzen dugu. Eta bigarrena, apirilaren azken zapatuan izango da; Gernikako Bonbaketaren 80. urteurrenarekin lotuko dugu.
ADI karteleei!

2017/03/07

Aratuste domekan irrintziak kultur etxeko balkoitik

Urteroko moduan, Aratuste domeka eguerdian aktuazioa eduki genuen; Elai Alai dantzari taldearen saioaren aurretik, irrintzi erakustaldia egin genuen.  Txalaparta jotzen lagun izan genituen Joseba eta Ekain.
 Betiko batzuk falta izan genituen (Luchi, Amaia, Oihana, Garbiñe, Gotzone, Nerea, Ana, Cristina, ...), baina kimu berriak ere baditugu eta eurei esker, saioari antza eman genion.

 Lan-sari moduan, Faisanen pintxo eta txakolin batzuk izan genituen.
 Aratuste domekan "Marro" janzteko ohitura dago Gernikan.
Etxean batzen diren trapu, bata, praka, txapel, zapi, ... soinean jarri, eta umore apur batekin lagun artean ondo pasatzea du helburu egun horrek.

2017/03/02

Otsaileko saria Mari Karmen Espinosarentzat

Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria Mari Karmen Espinosak irabazi du, lagun birentzako afaria SAKONE jatetxean.
Laurogeita hamar orri jaso ditugu, eta horietatik den-denak ondo hogeita zazpi izan dira.

Martxokoa ere kaleratu dugu eta saria HIRU SAKU jatetxeak emango du.
Bete orria eta kultur etxean dugun postontzian sartu; ea saria zeuok irabazten duzuen!