Pages

2020/06/22

"EGUNEAN BEHIN" LEHIAKETAKO 8.IRABAZLEA: ONINTZA




"Egunean Behin" Aurreko asteko puntuazioaren arabera, Onintza Enbeita izan dugu taldeko irabazlea. Azkeneko momentura arte lehia bizia izan zen partaide batzuren artean, baina gaueko 24:00etan argi geratu zen Onintzaren nagusitasuna, puntu biren aldea atera baitzion bigarrenari.




Piliren eskutik, ERRIGORAko kg bat arroz jaso du saritzat, Nafarroan hazi eta landutako arroza.
Zelan prestatuko ote du?



ESKERRIK ASKO, PILI, ETA ZORIONAK, ONINTZA!

Ea aste honetako irabazlea nor dugun! Saiatu eta ea zeu zaren hurrengo irabazlea!

2020/06/15

"EGUNEAN BEHIN" LEHIAKETAKO 7.IRABAZLEA: ARANTZA




Aste honetako saria Arantzarentzat izan da. Dozena bat piper eman dio Onintzak.
Martxa honetan, irabazleak udabarriko ortuko genero guztia dastatuko du, aurreko batean, uhaza eta kipuletak irabazi baitzituen.




Etxera heldu orduko frijitu ditu piperrak irabazleak! 馃憦馃憦馃憦
Ea aste honetako irabazlea nor den, jarraitu parte hartzen eta euskararen alde egiten.



Zorionak, Arantza, eta eskerrik asko, Onintza!

2020/06/08

"EGUNEAN BEHIN" LEHIAKETAKO 6.IRABAZLEA: ONINTZA





Onintza Enbeitak lortu du aurreko asteko lehen postua. Orain arte astero astero berak eman dio saria irabazleari, baina oraingoan geuk eman diogu, Bidaguren gozotegiko OriBaltzak!
Egia esan, talde itzela daukagu, jendea prest egon da dirua jartzeko Onintzari oparia egiteko, eta  erostera joan garenean a zelako ustekabea, taldeko Anabelek berak erosi eta han utzi digu dozena bat OriBaltzak.  Eskerrik asko, Anabel, eta Zorionak, Onintza!!!! 馃崿馃崼






 Onintzak honako hitzak ekarri gura izan ditu zuentza: Eskerrik asko danori: astero jokoari ilusinoa jartzearren eta euskarari hauspoa emotearren. Baita nire bizitzan txokolate apur bat jarri dozuelako be!




Hurrengo asteko irabazlea zeu izan zaitezke, ea zortea duzun!

2020/06/01

Egunean Behin lehiaketako 5. irabazlea: Arantza




Egunean behin lehiaketako Gernika-Lumoko berbalagun taldeko aurreko asteko irabazlea Arantza  izan da. Berak ezin izan duenez Onintza Enbeitaren eskutik Merkatu Plazan saria jaso, etxera eraman diogu.





Oraingoan, tipulak eta uhaza "gorri kixkurra" eman dizkio irabazleari. 

Gure talde hau dinamiko hutsa da eta sari emaleak beti harritu egiten gaitu: hainbat errekurtso ditu (arrautzak, iderrak, piperrak, uhazak, tipulak...).
Momentua heldu arte ez dugu jakiten saria zer izango den!

Zorionak, Arantza, eta eskerrik asko, Onintza.

 

Ea aste honetan saria nork irabazten duen!