Pages

2017/11/30

Abenduaren 1ean, bihar, "Hamaika orduko irakurraldia"


Irakurketan parte hartu gura baduzu, joan Gernikako liburutegira eta eskatu irakurri beharreko orrialdea. Ordua emango dizute eta izena hartu.

2017/11/29

Jai Alai frontoian astelehenean

Astelehenean, turismo bulegoko Mirarirekin bisita gidatua egin genuen Jai Alai frontoian. Azaldu zizkigun: nork egin zuen, noiz, nola, norentzat, aurreko frontoia non zegoen, noiz erre zuten, jokatzeko teknika, xisteren berezitasunak, ....
Astelehenetako taldeko batzuek euren abileziak erakutsi zituzten, gozatu egin zuten, ...
..., zuriz janztea baino ez zuten falta izan, xistera, pilota, frontisa, publikoa, ...
Jai Alai frontoiaren sarrera nagusia.
Kantxarako atea.

2017/11/27

Gernikako Berbalagun logoa txapetan

Gernikako Berbalagunen logoaz txapak atera ditugu. Hara zapatuko irteeran parte hartu zuten batzuk ze pozik dauden opariarekin!

Gora Berbalagun!!!

2017/11/23

Mendi-irteerarako 15. ibilbidea begiratu




Berbalagunek argitaratu duen ibilbideen karpetako 15. ibilbidea egingo dugu zapatuan. Begiratu karpetan fitxa hori, edo bestela hemendik jaso.
Wasap bidez be bialdu dugu taldeetara. 
ERDU! gurekin eta gozatu inguruaz, lagunez, euskaraz, eguraldiaz, ... 

OHARRA: Karpeta, oraindik, eskuratu ez baduzue, zapatuko irteeran jasoko duzue.

2017/11/21

Zapatuan, 25ean, mendi-irteera

Adi! ondo begiratu kartelean ordua eta elkartzeko lekua. Oraingoan, Bizkaibusen joango gara Astorkiganaraino, eta handik Gernikaraino oinez.