38 mihi luze elkarren arteko lehian, guztira 19 bikotek parte hartu zuten.
Telebista platorik ez; horren ordez, Elai-Alai aretoa. Baina probak telebistan egiten dituztenak: erantzuna emanda, eroglifikoak, tribuaren berbak, imintzioka, marrazkiak, esamesak, apustua... Eta bi bikote azken proban sari nagusiaren bila: zer da zer?
Gernika-Lumoko Josu Lamikizek eta Arratzuko Beñat Ramosek irabazi zuten txapelketa eta Ecuador bidaiak emanda, Lekeitioko Enperatriz Zita hotelean asteburu pasa joango dira, gastu guztiak ordainduta.
Kepa Urionabarrenetxearen eta Johana Olabarriaren aurka lehiatu ziren irabazleak, eskualdeko toponimoak herriak diren, lehen auzo eta orain herri diren edota beti auzo izan diren asmatzeko lanean. Zimela jatetxeak emandako bi otzara eder irabazi zituzten.
Hirugarren saria Ana Larruzeak eta Ainhoa Malaxetxebarriak hartu zuten. Euskadiko Biodibertsitate Zentroaren eskutik, zetazeoak ikustera joateko bidaia egingo du bikote horrek, itsasontzian.
Oharra: Oizmendi Telebistak egun hauetan emitituko du saioa hiru zatitan: uztailaren 18an, 19an eta 20an iluntzeko 8,30etan eta egun horietako errepikapena 19an, 20an eta 21ean eguerdiko ordu bietan.
Uztailaren 23an eta 24an ere emango dute saioa oso-osorik. Ordua zehazteko oraindik.
Ekainaren 18an ateratako argazki batzuk hemen:































Eta antolatzaileak ere ez dira argazkian agertzen. Hau despistea!
ADI!!!!: Datorren ikasturtean ere izango da, baina martxo aldera, II. Mihiluze txapelketa Gernika-Lumon.
Eskerrik asko, modu betera edo bestera, parte hartu duzuen guztioi.