Pages

2012/04/20

Biharko irteerarako triptikoa


Biharko irteeran, apirilak 21, beste paper batzuen artean triptiko hau banatuko dugu.
Dena delakoagatik irteerara joan ezin zaretenok hemen duzue informazioa.
Gogoratu bihar, larunbata, 13:30ean Lib-duba grabatuko dela Gernikan, Picassoren Guernica koadroaren atalak erabiliko dira horretarako. Hainbat taldek eta elkartek parte hartuko dugu horretan. Guri, BERBALAGUNkideoi Andra Mari kaleko "La Botica de la abuela" dendaren parean egotea tokatu zaigu. Beraz, hurbildu denok leku horretara.
Lehendik daukazuenok ekarri soinean Txoria duen kamiseta.

2012/04/13

Mendi irteera 2012-04-21ean

Euskal dantza ikastaroa amaitu da

Hona hemen apirilaren 3an ikastaroan ibili direnenatik formalenak, oporretan joan ez zirenak, azken egunera arte klasean. Gora zeuok!
Aurten ibili zaretenok, datorren ikasturtean berriro egin beharko duzue ikastaroa, ez duzue ziurtagiririk jaso eta horrek esa gura du ez duzuela lehen maila gainditu. Koordinatzaileari, oraingoan, egitea ahaztu zitzaion eta bat ere barik geratu zarete.
Txulalai.
Telebistaren haurrak? Ea irakasleok azaldu zeintzuk diren dantza hauek.
Marmutx? ala ....?
Ondo zabiltzate, ederto baten.
Marmutx ala Polka, zer da hau?
Esku dantza
Erritmoa ondo daramazue, ederto.
Zelan da Leire? topo, eskuma, ezkerra, txalo, ...
Ondo zabiltza Silvia, horrela, horrela.
Zein dantza da hau? Ostalerra? ala Martxa?
Hau Martxa da, ezta?
Hau zein da, Polka Pik?, nork daki?
Karmen, hori bai estiloa!
Bueltak emakeran eskuak behean eduki behar dira, ezta?
Arin Arin (polita) ala (astiro), zein da?
Hara irakaslearen eskuak, besteok non dauzkazue bada?
Hau jota (ezaguna) izango da, ezta?