Pages

2009/01/27

Euskal dantza ikastaroaren hasiera eguna

BERBALAGUNek antolatuta, urtarrilaren 20an eman genion hasiera ikastaroari. Irakasle bik bideratuko dute jarduna, Ziratsek eta Leirek. Izena eman duten guztiak ezin izan ditugu hartu, 5o laguneko taldea utzi dugu.

Hona hemen lehenengo egunean ateratako hainbat argazki:

Takatan-tan, takatan-tan nola egin behar den ikasten.
Ezkerrarekin ala eskumarekin egin behar izan da? Eskilarak arrapaladan jaistealakoa omen da takatan-tan ondo egitea.

Hara, irakasleak erdi-erdian jarri eta klasea ematen ari dira.

"Esku dantza" ikasten. Txalo, eskuma, txalo, ezkerra,... Marianek eta Zeliak badakite hori egiten aurretiaz ere praktikatzen dute-eta, non?

Irakasleen aginduetara zain!

Txalo atzean. Hori, hori Oihana!

Hauek benetan dabiltza, ezta horrela? Kontxi ikasi ondo gero umeei klasean irakasteko!

Maria Luisa txaloa aurrean ala atzean tokatzen izan da bada?

Manuri igartzen zaio soltura ezta? Korrika egitea ona dela frogatzen du horrek.

Zein ederto egiten duten Dolok eta Inesek, gero!


Bego eta Anabel ere ez dira atzean gelditzen! Asko dakizue zuek, ezta?

Hara, Maierreko langileak be ondo moldatzen dira dantzan, ezta?
Gogor ekin ondoren atsedenaldia ere tokatzen da, jakina! Hor daukagu Lutxi gure patinatzaile profezionala ere.

Hara, ama-alabak dantzan! Hori dok eta Mari Karmen!
Nor erratu da, Josune ala Mari Luz?
Sevillanak dantzatzen ala Arantza eta Crescen?

Maitek eta Esterrek be polito baten egiten dute dantzan, non ikasi duzue?

Maite eta Txaro inork ez ikusteko lekuan jo eta ke dabiltza dantzan.
Hori da hanka altxatzea, hori!

Hiru hilabeteko ikastaroa izango da, bainaTxulalai be lehenengo egunean ikasi dute hauek eta, ez dakit ba nola ibiliko zareten Zirats eta Leire gero!
Nortzuk dabiltza hobeto barrukoak ala kanpokoak?


Ea eskuak gora

Beno, zer gustatu zaizue lehenengo eguneko erreportajea? Zein da argazkirik dotoreena, politena, originalena, kuriosoena, deigarriena, txarrena, ....? Egin zuen komentarioa eta baloratu.

2009/01/15

KAFE USAINEKO TERTULIAK

Ikasturte honetan izenburu honekin lauzpabost tertulia egitea aurreikusi dugu. Lehenengoa urtarrilaren 22an izango da, Gernikako Kultur Etxean. "Koloreak Euskal Herrian"

Datorrenarentzat kafea eta mostatxoiak egongo dira. Erdu!!!

Kartelean agertzen diren koplak gustukoak dituzu?

Euskal Dantza ikastaroa

Euskal Dantzak ikasteko edo praktikatzeko eman izena lehenbailehen. Hemen duzue ikastaroa iragartzeko atera dugun kartela:


Ondo eginda dago kartela? Ezer aldatuko zenukete?

2008-2009 ikasturtea martxan

Opor luzeak hartu ondoren, hemen gaude berriro blog-aren erakusleihoan.

Zer moduz? Eguneko ordu gehienak euskeraz bizi dituzue? Gehienok baduzue asteroko zuen taldetxoa, ezta? Zuk ez daukazu? Bada, nahi izanez gero eman izena eta talderen baten sartuko zaitugu. Zer ordutan dauden taldeak ez dakizula?


Ikasturte honetan honako talde hauek antolatu ditugu:


Astelehen goizetan: 10:00etan
" arratsaldeetan: 19:ooetan
Astearte arratsaldeetan: 17:30etan
Asteazkenetan: 14:00etan; 14:30ean; 15:30ean; 20:00etan
Ostegunetan: 11:30ean; 18:30ean
Ostiraletan: 12:00etan
Larunbatetan: 11:00etan; 12:00etan


Erdu gurekin!! lagunak egingo dituzu, euskeraz egingo duzu, ondo pasatuko duzu, beste batzuei euskeraz egiten lagunduko diezu, proposamenak egin ditzakezu, herrian euskera zabaltzeko aukera izango duzu, ...

Eman izena AEKn, Aita Villasante Udal Euskaltegian, Busturialdean Bizi Euskeraz taldean, Udaleko Euskera sailean edo 647814965 telefono zenbakian.