Pages

2014/04/22

Mendi irteera maiatzaren 3an

Ibarrangelutik Gernikara, 15 km egingo ditugu maiatzaren 3an. Goizeko 9:00etan autobus geltokian elkartuko gara Gernikatik Ibarrangelura autobusez joateko. Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.
Autobusa ordaintzeko 3 euro buruko.

2014/04/15

Dantza ikastaroa otsailaren 18tik apirilaren 8ra

Bi hilabeteko ikastaroa izan dugu Pasialekuko Elai-Alai dantzari taldearen egoitzan,astearteetan, 20:15etatik 21:15etara. Ordutegi horretan jarrita dendariak ere joateko aukera daukate. Leire eta Olaia izan ditugu aurten irakasle.
Irakatsi dizkiguten dantzak honako hauek:  biribilketa, dantza korda, Behe Nafarroako Martxa, txulalai, Marmutx, Lantzeko zortzikoa, ...
..., zazpi jauziak, Ostalerra, ....
..., Alunelu, ....
..., jota,...

..., esku dantza, ...
...., koordinazioa?
..., Polka II, ...
..., Ryan`s, ...
..., jota behin eta berriro, ...
..., buelta, ....!!!!

OHARRA: Gogoratu maiatzaren 27an euskal erromeria egingo dugula Pasialekuan. Segundo Olaeta musika eskolakoek jarriko dute musika. Atsedenaldietan sagardoa edukiko dugu zintzurra bustitzeko. Apuntatu egun hori zuon egutegian.

2014/04/09

Martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria

Bego Castro Ortiz izan da martxoko lehiaketaren irabazlea. Galdakaoztarra da eta Gernikako Institutuan irakasle dago. Lehenengoz bete omen du lehiaketa, eta saria eskuratu; honek bai sortea!
104 erantzun jaso ditugu oraingoan, baina horietatik galdera guztien erantzunak ondo izan dituztenak 55 izan dira.
GERNIKA  jatetxeak eman du saria: lagun birentzako afaria.

OHARRA: Hurrengo lehiaketa maiatzean  aterako dugu.

2014/04/07

Jasone Osororen GRETA 2014-04-03an

Kultur etxeko erakusketa gelaren epelean, GRETA liburuaren gaineko hausnarketa egin genuen Jasonerekin batera. Egindako galdera guztiei erantzun behar izan zien: zergatik aukeratu zuen manikia eta ez txakurra, zergatik eta noiz erabil daitezkeen horrenbeste esaldi labur, ... bere idazle ibilbidearen nondik norakoak, ...
Argi utzi zigun denok behar ditugula sustraiak eta hegoak.


Amaieran, liburuak sinatzeko tartea ere hartu zuen. Entzule bat harro baino harroago zegoen eta horrela aitortu zion Jasoneri: "euskeraz, nire lehen nobela izan da"
Ama-alabek be ez zuten aukerarik galdu, eurek ere Jasonerekin argazkia atera zuten.

2014/04/03

Nabarniz-Nabarniz mendi irteerako argazkiak

Eguraldia lagun, 43 lagun animatu ginen Nabarniz-Nabarniz mendi irteerako ibilaldia egitera.
Autobusak Nabarnizeko herri erdian utzi gintuen eta, hortik aurrera, oinez ibiltzeari ekin genion. 15 kmko ibilbidea geneukan aurretik.
Sarritan aurrean hasi bai, baina km batzuk egin eta gero aurreko lekuak beste batzuei utzi behar izaten zaizkie, mihia kanpoan izaten dugu-eta.

Iluntzarrerantz ingurua astiro begiratzeko tartea hartu genuen, lehenengo geldialdia izan zen hau.
Hemen banatu genituen Iratxek prestatutako triptikoak.
Seinaleak Iluntzarrerantz markatzen du.




Ahuntzak beti mendirantz...


Ingurua begiratu, arakatu, ikutu, ... egin behar da, ez da Arantza?
Iluntzarreko tontorrean argazkia atera genuen.



Busturitik etorritako beste autobuskadakoekin topo egin genuen Iluntzarren. Eurekin atera genuen argazkia. Hau ermosurie!!!






Galarregi tontorrean haizeak gogor jotzen zuen, inguruak, ileak, arropak, ... ederto astintzen zituen.















Gernikara heldu eta poteo itzela egin genuen. "Preparatuak" hartzera joan ginen; lehenengo Brasilera, ...
, ... beno, denok ez genituen "preparatuak" hartu, ...
, ... zuok bai, ezta?

, ... gero Boliña Zaharrera. Ikusten duzue "Mitxik" duen estiloa?
"non koment" ...


Honaino kontatuko dugu, hemendik aurrera nortzuk ibili ziren eta zer ordutara arte ez dugu kontatuko, ezta?

OHARRA: jakin apirilean ez dugula irteerarik egingo, baina maiatzean bi egingo ditugu. Bata lehenengo asteburuan eta beste bat azken asteburuan. Gorde egun horiek zeuon egutegian!