Urtarrilaren 28an, zapatua, Gernika-Lumo - Barrutia - Elorriaga - Zabala - San Lorentzo ermita - Omako Baso margotua - Oma - Gabika - Ereñozar - Errekalde - Zelaieta - Kortezubi - Enderika - Barrutiabaso - Barrutia - Gernika-Lumo egin genuen. Goizeko 9:00etan 43 lagun ausart elkartu eta bideari ekin genion.
Zer ikusi genuen?
Barrutia dorretxea eta San Lorentzo ermita. Omako harana eta Baso margotua. Ereñozarren ermita, gaztelua, nekropolia eta bertatik ikuspegi panoramikoa. Gautegiz-Arteagako errotak eta Urdaibaiko mendi ibilbide eta bidegorri sarea.
Gure asmoa Arteagatik autobusez itzultzea zen, baina berandu heldu ginen eta itzulera ere, oinez egin behar izan genuen, 21 km guztira. Mela-mela eginda, baina pozik eguraldiak gehiago ez zigun egin-eta.
Taldearen argazkia San Migelen atara genuen, talde osoarena-edo, Arantza eta Pili non daude, bada? Ereñozarrek 447m ditu. Ermitaren azpian badira mende askotako asentamenduen aztarnak. Gaztelua, ermita zaharra eta nekropolia dira, besteak beste, tontorrak gorderik dituen aztarnak.Barrutia Dorretxea da hau, ala Elorriaga? Hitzordura berandutxuago agertu ziren Ameli eta Melani? itxaroten egon ginen eta orain hor goaz aurrekoak harrapatu ezinik.
San Lorentzo ermitan lehenengo geldialdia egin genuen. Bertan, triptikoak banatu eta Iratxek irteeraren gaineko azalpenak eman zizkigun.
Aterri zegoen eta gu pozarren geunden.
Iratxek ez ezik beste guztiok ere, bageneukan zeozer esateko. Hara Juan Kruzen, Aniren eta Goioren azalpenak eman beharra!
Arantzak, Soniak, Marisak, Silviak eta Mari Karmenek ere euren solasalditxoa egin zuten.
Ezetz jakin non gauden!
Hemen, argazkiak ateratzen geundela euria hasi eta berbalagunokin bat egin zuen.
Langileak, umeak, sorgina, basoko animaliak, muxua, begiak, ortzadarra, tximista, ... basoan aurkituko ditugun irudiak.
Aterri zegoen eta gu pozarren geunden.
Iratxek ez ezik beste guztiok ere, bageneukan zeozer esateko. Hara Juan Kruzen, Aniren eta Goioren azalpenak eman beharra!
Arantzak, Soniak, Marisak, Silviak eta Mari Karmenek ere euren solasalditxoa egin zuten.
Ezetz jakin non gauden!
Hemen, argazkiak ateratzen geundela euria hasi eta berbalagunokin bat egin zuen.
Zuria, gorria eta beltza dira lehen artelanen koloreak. Beranduago kolore eta forma anitzak erabili zituen Ibarrolak.
Langileak, umeak, sorgina, basoko animaliak, muxua, begiak, ortzadarra, tximista, ... basoan aurkituko ditugun irudiak.
1982an hasi zen Agustin Ibarrola bere etxe inguruko pinu landaketetan murgildu eta gaur egun horren ezaguna den arte lan hau margotzen.
Margo zuria, berak eskuz egindako eskailera eta emaztea lagun zituela barneratzen zen basoan hasierako urte haietan.
Lerro zuzen bat margotzeari ekin zion urte hasieran. Paperean hain sinplea dena erronka paregabea bilakatzen da oihalaren ordez paisaia erabiltzen denean.
Bai mutilek, maletan dituzuen denak atera, ez bustitzeko dena beharko duzue eta.
Eguraldi txarrari, aurpegi ona.
Gure artzainak nondik joan eztabaidatzen.
Heldu gara Omara.
Omako harana, auzoko duen Basondo haranarekin batera, gure eskualdeko txokorik ederrenetakoa da.
Bertako baserri, erreka, errota eta ermitak iraganeko nortasuna mantentzea lortu dute. Harana zeharkatzen duen Oma erreka haitz artean galtzen da barriro ere Gautegiz-Arteagan agertzeko.
Batzuk talaiatik ingurua ikusten, ez da horrela Andriu?
Gune honetan gure Ainhoa ibili zen argazkilari, gure argazkilari profezionalak huts egin zigun-eta.
Batzuek txokolatezko magdalena ederrak eraman zituzten, besteon enbidiarako.
Jan, jan, buelta luzea duzue oraindik eta.
Behea bustita eta inon jezarri ezin!
Hamaiketako ederra, ezta neskak?
Joserra, zelako zerbitzariak dauzkazun, baina!
Gure Patxi, zer pentsatzen ote dago?
Iñaki, hotzagatik ala erretzen zaudelako da ke hori?
Arteagako Errekalde errota.
Errekalde baserria.
Basatzan garra-garraka ibiliz gero hara zer pasatzen den, goitik behera basaz beteta etxera. Baina ez pentsatu denok horrela etorri ginenik, baldarrenak baino ez.
OHARRA: Otsaileko irteera 25ean egingo dugu, Gernika-Lumo - Fruiz. Goizeko 9:00etan udaletxe aurretik irtenda.