Pages

2015/05/29

Bihar, mendi irteeran, banatuko dugun triptikoa


Bihar, mendi irteeran, banatuko dugun triptikoa duzue hau. Iratxe Uriguenek, loari ordutxu batzuk kendu, eta, beren beregi, geuretzat prestatu du.
Dena delakoagatik, bihar gurekin etortzerik ez baduzu, jaso hemendik eta hurrengo baten lagunekin edo familiarekin egin ahal izango duzu ibilbide dotore hau.
Betiko moduan, "Txiki"k prestatu digu 15 kmko irteera ikusgarria.
Izarak albo batera utzi eta ERDU geugaz!

2015/05/28

Haritzaren hostoekin tailerra

Ikastaro interesgarria Jose Fernandezek eman diguna. Ikasi dugu haritzaren hostoak zelan lehortu behar diren, zenbat denbora behar duten lehortzen; nolako hostoak komeni den batzea.
 Plantillak nola egin daitezkeen, ze material erabili horretarako, nola kokatu aukeratutako marrazkia hostoaren gainean.
 Irudimena duenak zeinen erraz egin ditzakeen plantillak!
 Ordu biko ikastaroan bakoitzak hosto batean edo bitan behintzat marrazkiak egin ditu.
Irakasleak, helburua beteta eta ordu bitan euskeraz eginda, pozik atera du argazkia ikasle aurreratuen ondoan.
Orain, ikasi eta gero, lagunei opariak egiteko astia hartzea baino ez dugu behar.

Euskal erromerian ateratako argazkiak

Pasa den asteartean "euskal erromerian", Pasialekuan, ateratako argazkiak dituzue hemen. Elai Alai dantzari taldeko Zirats, Leire eta Imanol izan genituen gidari, soinua jartzen, ostera, Segundo Olaetako Ana eta Maiteder irakasleak eta euren 7-8 ikasle. Makinatxu bat instrumentu ekarri zituzten gure belarriak gozatzeko eta hankak dantzan jartzeko.
Astegun buruzuria izan arren, bataz beste, dantzarako gogoa zuten 50 lagun inguru hurbildu ziren eta ikusle batzuk ere izan genituen.
 Hiru zatitan banatu genuen ekitaldia. Atsedenaldi txiki bi egin, eta horietan, zintzurra bustitzeko, sagardoa izan genuen.
Eguraldia ere lagun izan genuen, aterri behintzat.
 Marmutx, biribilketa, jota, arin-arina, ...
 Ostalerra, esku dantza, Lantz, ...
 Polka, 7 jauzi, Alunelu, ...
 Martxa, dantza korda, Marmutx, ...
 Eta gaueko 21:30ean, ekitaldiari amaiera emateko eta Foruko barnetegian dauden ikasleei agur egiteko, abestia, ...
 Xalbadorren Heriotzean denon artean abestu genuen.
Amaiera polita izan zen, hunkigarria.
 "Non hago? zer larretan, Urepeleko artzaina?
 ...hesia urraturik .....
Eskerrik asko Segundo Olaetakoei honelako une pozgarria, aberasgarria, ... -garri pasaraztearren. Datorren ikasturtean berriro!

2015/05/26

Haritzaren hostoak, tailerra

Maiatzaren 28an haritzaren hostoetan, marrazkiak nola egin irakatsiko digu Jose Fernandez berbalagunak. Kultur etxean, arratsaldeko 6etatik 8etara izango da ikastaroa.
Parte hartu gura duenak eman dezala izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.
Geuk egiteko opari politak nola egin ikas genezake. Erdu!

Euskal Erromeria gaur, 20:00etan

Ez ahaztu gaur hitzordu garrantzitsua dugula 20:00etan, Pasialekuan. Segundo Olaeta Musika Eskolakoak eta Elai Alai dantzari taldea izango ditugu laguntzaile. Gure ezaugarria jaietako zapi laukiduna izango da, beraz, ahaztu barik ekarri.
Sagardoa be izango dugu. 
Erdu izerdia botatzera, txaloak jotzera, argazkiak ateratzera, irrintziak botatzera edo gozatzera!

2015/05/22

Maiatzeko mendi irteera 30ean

Mendi irteera maiatzaren 30ean egingo dugu. Betiko moduan kultur etxearen aurrean elkartuko gara goizeko 9:00etan. Gernika-Lumo - Olesko - Belendiz - Oma - Akorda/Bollar - Ereño - Atxoste - Zendokiz egingo dugu. Itzulera  Bizkaibusen.
Aukera polita lagunak egiteko, euskeraz egiteko, inguruaz gozatzeko, bide berriak ezagutzeko, ... ERDU!

2015/05/19

Euskal Erromeria

Maiatzaren 26an, martitzena, Euskal Erromeria egingo dugu. Pasialekuan 20:00etatik aurrera. Laguntzaile izango ditugu Segundo Olaeta Musika Eskolakoak eta Elai Alai dantzari taldekoak.
Atsedenaldietan, zintzurra bustitzeko, sagardoa eukiko dugu.
Ekarri saman jaietako zapi laukiduna.

Dantza ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dugu.

2015/05/12

Mintza Eguna, Beran

Badator Mintza Eguna! Aurtengoa Beran izango da maiatzaren 30ean eta bertako solaslagunek egitarau paregabea prestatu dute hamargarrena izango den Mintza Eguna ospatzeko: Goizeko 11:00etatik aurrera eta arratsaldera arte, jai giro euskaldun ederra egongo da Nafarroako herri polit honetan: ibilaldiak, kalejira, bazkaria, dantzaldia...
Aukera galduko duzue?
Informazio gehiago nahi baduzue edota bazkarirako txartelak eskuratzeko, klikatu hemen

2015/05/06

Gure zuhaitzak eta zuhaixkak, irteera gidatua

Maiatzaren 19an, martitzena, ordu biko irteera gidatua egingo dugu, bost eta erdietan hasita. Kultur etxearen aurrean elkartuko gara eta hortik Pasialekura eta Europa Parkera. Andeka Uriartek, hainbat informazio eman ostean, ginkana moduko bat egitea proposatuko digu.
Animatu parte-hartzera eta eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

2015/05/04

Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa labetik atera berria


Hona hemen maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa. Galdera guztiek kirolarekin zerikusia dute, oraingoan Kirol Patronatokoek prestatu dituzte galderok.
Zalantzaren bat baduzue, bertan galdetu eta, beharbada, erantzungo dizute.
Saria GERNIKA jatetxeak emango du. Eskuratu orria, bete eta kultur etxean dugun buzoian sartu maiatzaren 29a baino lehen.
Ea zeuri tokatzen zaizun!