Pages

2011/11/23

Irteera azaroaren 19an, Gernika-Mundaka





Gernika-Lumo, San Kristobal, Goiko Errota, Baldatika, Alarbin Goikoa, Altamira, San Bartolome, Sukarrieta, Portuondo, Mundaka.




16km 4,5 ordutan egin genuen oinez eta itzulera trenez. Aparteko eguraldia izan genuen, epel-epela, eta beharbada horregatik apuntatu zen horrenbeste jende, 83 lagun eta txakur bi. Horrela segituz gero, laster pasatuko dugu Goizaleko irteeretan doazenen kopurua.




Ibilbidea ikusgarria prestatu zigun "Txiki"k. Zokondo guztiak zehatz-mehatz ezagutzen ditu eta gure gozamenerako, erakusteko prest egoten da.




Iratxe Uriguenek ere lan fina egin zigun, triptikoan ondo baino hobeto azaldu zigun ibilbide horretan aurki genezakeen guztia.



Hemen dauzkazue Jon Mikelek eta beste argazkilari anonimo batek ateratako argazki batzuk:
Baldatikan atera genuen taldearen argazkia. Hor den-denok ez gaude, non izkutatu ziren batzuk?

Iratxek azalpenak eman zizkigun.
Triptikoak irakurtzen ez ezik Iratxeren azalpenak entzuten ere jendea adi-adi egon zen.

Jakin gura badaukagu.


Zer ikusiko dugun? Oleta erreka eta bere ibarreko basoa, Goiko errota, Artola erreka eta bere ibarreko basoa, Alarbin Goikoa Altamira auzoan, ...


Zer gehiago? Busturiako mahats parrak, San Bartolome auzoa eta bertako baseliza, Aingerubideko hariztia, Axpe auzoa eta bertako hilarri bitxia, Errege bidea edo Zin bidea, ...


Baldatika aldean urdina gustukoa dute, kultur etxea urdin-urdina, obratako plastikoa ere urdina, zerua ere urdin-urdin,.. .


Iratxek dio San Kristobal ermita aurretik pasatu garela, Armotxerriko txalet eta baserri artetik Baldatika erreka bazterrera heldu arte eta erreka bazterretik ur gora eginda Goikoerrota ondotik Baldatika auzora heldu garela (Baldatikan gaude).


Baldatika auzoa.


Kultur etxe dotorea gero!


Iratxek dio Baldatikatik Urtxurriña baserrira joko dugula, bidean Oxinbaltzagatik igarota Alarbingoikora helduko garela.


Binba ere pozik daukagu; Beatriz, zer eman diozu ba?


Hori da martxa, neskak!


Mutilak ere, ez dira atzean gelditzen, ezta?




Paraje dotorea, ezta?


Bego nekatuta dago. Ba, oraindik kilometro batzuk egin beharko dituzu e!


Juanito, mendian ibiltzea baino errazagoa da baldosak jartzea, ala?


Ani orain ere ilustretan daukagu, zer galdetzen diozu Maiteri ea Kuban euskeraz egiten den?


Artola erreka Busturin.


Alarbin Goikoa burdinola izan zen hasieran, gero burdina lantzeari utzi eta garia ehotzeari ekin zion errota lanetan. Azkenean argi indarra sortzeko erabili zen.


Gure ibilbideetan beti animaliren bati ateratzen dizkiogu argazkiak. Oraingoan, paboei. Gabonetarako izango ote dira?


Nork daki zein lora den?


Altamira auzoan, triperako egiten.


Elkar-trukea izan zen nagusi.




Haginak dabiltzanean sabela pozik.


Isaba, zein da txakurraren izena? Hori be, gose da.


Gure "mediku jauna" mandarinak banatzen daukagu?


Hau kantsakizuna! Oraindik, erdia baino ez dugu egin.


Hara Iñakik zeinen ondo zaintzen dituen neskak.


Tarterea ekarri duzue ala? Eskaini besteei ere.


Argazkilariari argazkilariak argazkia atera.


Busturiko San Bartolome auzoa.


Mahats-parrak San Bartolomen.


San Bartolome auzoko baseliza.





Aingerubideko hariztian, horman margotutakoari bistadizoa ematen.


Koba zuloa Axpe auzoan. Sasoi baten sartzeko aukera bazegoen, gaur egun itxita dago





Andra Mari elizaren atari ikusgarria.




Errege bidea edo Zin bidea, oraindik ikus ditzakegu galtzada zaharraren harlanduak.


Bide honetatik joaten ziren aintzina Bizkaiko jaunak Bermeoko Santa Eufemia elizara bizkaitarron foruak zin egitera.





Batzuek Errege bidetik kanpo ibiltzen badakite.


Nor zara zu, Pedro?


Karearen erabilerak asko ziren: baserrietako hormak zuritzeko, soloak ongarritzeko, ganaduaren zauriak sendatzeko, arrautzak fresko mantentzeko, ...





Saioa, non utzi duzu makila?


Maite ere pozik, euskara praktikatzeko aukera aparta izan zuelako.


Sukarrietaraino heldu gara.


Gabiota bistan.


Ibarrangeluko Arketa ere bistan.


Mundakako hondartza, zein izen du? Laidatxu?


Portuondotik behera Mundakarantz.Ondo ezkutatutako babesleku bitxia izan zen erromatar garaiko portua.



Mundaka! ! !




Batzuk zuzenean geltokira, beste batzuek txakolintxuak hartu zituzten.





Karakolak ala bareak, zein ote dira hobeak?


Trapitxeoan zabiltzate?





Hurrengoan, ez etorri txakurrik gabe, e!


Hauek ez dute bileterik ordaindu, "pika" badator ikusiko duzue.








Maestrak nagusi, Elantxobekoa, Mundakakoak, Bilbokoa, Zornotzakoak, zein da zeuon eskola?



OHARRA: Abenduan irteera egiteko egunik ez dugu topatu. Beraz, hurrengo irteera urtarrilean izango da.



2011/11/18

Eguraldia iragartzen





Bagatoz barriro ere eguraldi kontuak iragartzeko asmotan. Ez dakit luzea egin zaizuen ala ez tarte honetan ez izateak, baina gogoz etorri gara berriro ere. Batzuetan hutsen bat edo beste egin genezake baina meteorologia kontuak horrelakoak dira, eskerrak horri da hain ederra eta xarmangarria, baina uste dut barkatuko didazuela.


Asteburu honetan mendi martxa polita daukagu BERBALAGUNok, zapatuan, Gernikan hasi eta Mundakan amaitzeko. Ibilbide benetan polita Urdaibai inguruetan eta eguraldiak lagunduko digu oraingoan ere.


Gaur ostirala, egun argitsua esnatu zaigu, gauean ihintza edo garo pixka bat egin du. Tenperatura freskoena 8 - 10 gradutan geratu da Gernika-Lumo inguruetan, kostaldean gradu batzuk altuagoa izan da, bertan hego haizearen eragina nabariagoa izan delako. Egun gehiena zeru oskarbiarekin joango da eta atzo baino 3-4 gradu altuagoa tenperatura eguerdi aldean. Eguna pasa ahala hego haizea indartzen joango da eta arratsaldean bufada indartsuak izan genitzake. Haize hori dela eta, hurrengoko gaua ez da hain freskoa izango eta tenperatura epelagoekin esnatuko zaigu larunbata.


Larunbatez, udazkeneko edo udagoineko eguraldi goxoa izango dugu. Herriko haizea goizean goizetik indarrean ibiliko da. Zeruan barikuan baino laino gehiago ikusiko dugu, baina ez digute batere bildurrik emango. 15 -17 graduren bueltan ibiliko da , goizean zeozertxo freskoagoa baina eramangarria, haizeak joten duen unetan fresko sentitu daiteke, baina oinez eta kirola eginez ibiliko garenez ez dugu nabarituko. Praka motzak eta jertse edo sudadera batekin joateko eguna.
Ez dago aitzakiarik gurekin paseotxoa ez egiteko eta bide batez mihina astintzeko.



Igandean ere eguraldi goxoa daukagu aurretik, haizea bareago ibiliko da aurreko egunetan alderatuta, laino gehiago ikusi arren ez dauka euririk egiteko asmorik, laino alferrak izango dira.
Egunaren hotz beroa bezperakoa modukoa izango da, beraz asteburu polita daukagu aurretik eta goza dezagun.



Datorren astea badirudi euri kontuekin hasiko dela astelehena eta asteartea bai behintzat eta tenperatura beherantz egiteko joerarekin, udazkeneko kontuak ekarriko ete dituen.


Gaur zortzi, azaroaren 25 ilberri daukagu, eguraldi kontuak eta ilargiak lotuta egon ote daitezkeen susmoa badago Euskal Herriko ohituretan. Propòsatzen dizuet adi egotea zeren baliteke ilberri honek lehenengo elurrak ekartzea 1.000 metrotik gorako gure inguruko mendietan . Adi egon eta esango didazue.


Ez ahaztu asteburu honetan Lizeo Antzokian punta-puntako filmeak dituguna: Umeen orduan TINTIN pelikula berria eta nagusien ordutegian BERTSOLARI pelikula arrakastatsua.

2011/11/14

Mendi irteera azaroaren 19an

Azaroaren 19an egingo dugu hilabete honetako irteera. Gernika-Lumotik Mundakaraino oinez joango gara eta trenez itzuli, guztira 16 km izango dira. Goizeko 9:00etan udaletxe aurrean elkartuko gara. Gurekin etortzeko asmorik badaukazu, eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

2011/11/09

"Ezetz jakin" lehiaketa, azaroa

2011-2012 ikasturteko lehenengo "Ezetz jakin" lehiaketa kalean ! ! ! ! !









Bete eta eraman kultur etxean dugun buzoira. Ea oraingoan zeu zaren irabazlea! Saria "1000 kolorau" jatetxeak emango du.

2011/11/07

BERBALAGUN aurkezpena Gernika-Lumon

Azaroaren 26an egin genuen 2011-2012 ikasturtearen aurkezpena. Aurreko ikasturtearen balorazioa eta ikasturte honetarako asmoak azaldu genituen: orain arte, zenbat talde dauzkagun martxan? 13. Berritasunik? II. MIHILUZE TXAPELKETA Gernika-Lumon; Euskararen egunaren inguruan, abenduaren 1ean Bernardo Atxagaren "Zazpi etxe Frantzian" liburuaren irakurraldia, goizeko 9:00etan hasi eta iluntzeko 20:00etan amaitzeko, etenik gabeko irakurraldia.


Eta ikasturtez ikasturte ohitura bihurtu ditugun hileroko irteerak, "Ezetz Jakin" lehiaketa, euskal dantza ikastaroa, .... eta abar eta abar.


Prentsaurrekoan zer gehiago azaldu genuen jakin gura baduzue, irakurri azaroaren 27an CORREOk atera zuena, edo data berean Deiak atera zuena, edo Busturialde eta Lea-Artibaiko HITZAk atera zuena, edo ikusi OIZMENDI telebistak eskaini zuen saioa.


Badakizue, BERBALAGUNen izena eman nahi baduzue, AEKn, Aita Villasante Udal Euskaltegian, kultur etxean edo udaletxean hartu fitxa eta bete.