Pages

2013/05/15

BAKEAREN DOINUAK-II


Segundo Olaeta musika eskolak antolatutako jaialdian hainbat taldek  hartu genuen parte, Andra Mari Koralak, Elai Alai dantzari taldeak, Ros dantza eskolak, Bermeo eta Mungiako koralak, musika eskolakoek eta BERBALAGUNeko sei irrintzilarik. Aurkezlea Amaia Uribe izan zen.
Entsaioek bere ondorioak izan zituzten; mundiala izan zen, hobeto ezin! Gutariko bi, musika bandarekin batera, oholtza gainean izan ziren eta beste laurok jende artean.
Goiko argazki hori Txebi Arriagak atera zuen. Eskerrik asko Txebi.

2013/05/14

Maiatzeko "Ezetz jakin" lehiaketa


Hona hemen maiatzeko "Ezetz jakin" lehiaketa. Oraingoan,  ANAIAK tabernak emango du saria, lagun birentzako afaria. Bete orria eta maiatzaren 31rako sartu kultur etxean dugun buzoian. Ea zortea duzun!
Lehiaketa orria kiroldegian, euskaltegietan, udaletxean, kultur etxean, tabernetan, ikastetxeetan, museoetan edo gure blogean topatu ahal duzue.
Ea osoa betetzeko gauza zaren!

2013/05/09

Mintza Eguna ekainaren 1ean Elgoibarren

Hona hemen iaz Santurtzin Mintza Egunean ataratako argazki batzuk. Aurtengoa Elgoibarren ospatuko dugu ekainaren 1ean.






2013/05/08

Apirileko "Ezetz Jakin"eko irabazlea

Apirileko "Ezetz Jakin" lehiaketak badu irabazlea, Maite Idoiagak lortu du saria. Bere izenean Ai Ene! jatetxeko Elenaren eskutik Erlantzek jaso du afarirako agiria. 
Oraingoan, 72 partaide izan ditu lehiaketak.

Maiatzeko saria ANAIAK tabernak emango du. Beraz, animatu betetzera eta nork jakin, hilabete honetako saria zurea izan daiteke!

2013/05/07

"GERNIKA SUTAN" kale antzerkia

 Aurreko urte bietan egin zen bezala, aurten ere hainbat herritarrek "Gernika Sutan" kale antzerkia egin dugu. Berbalagunen laguntza eskatu zuten eta guk ezetz esaten ez dakigunez parte hartu genuen.
 Gurekin batera izan ziren, gure txalapartari prestuak, Joseba eta Ekain.
Taldeetako ordezkari bina oholtza gainean, abesti bateko ahapaldi bana abesten. Amaia eta Pili izan ziren gure ordezkariak.
Hona hemen Pasialekuko zatian ateratako argazki dotore bat.

Gure lanaren truke pintxo eta trago ugari izan genituen Astran.
Gora Gernika Sutan!!!!!!! 

Oharra: "Gernika Sutan" antzerkian lagundu dutenak eskertu dituzte.
Emandako laguntza aitortu die Gernika sutan-en talde eragileak antzerkia egiteko babesa eman duten guztiei: " Gernika-Lumoko musika eskola, Gaudeamus korala, Elai-Alai dantzari taldea, Gazteak, ileapaindegi eskola, irrintzilariak (Berbalagun), txalapartariak, txistulariak, kultur etxea, Udala, ostalariak, merkatariak, GRT eta batera edo bestera babestu gaituzuen boluntario guztioi, eskerrik asko!"