Pages

2013/05/23

Mendian banatuko dugun triptikoa


Zapatuan, mendi irteeran banatuko dugun triptikoa hemen. Dena  delakoagatik etorri ezina badaukazue, inprimitu  eta hurrengo baten egin ahal izango duzue "Txiki"k prestatu digun ibilbide polit hau.
Iratxek, lanpetuta dabilenez, ezin izan digu egin triptikoa, baina ordezkoak, Moisesek, bai.


Mendi irteera 25ean

Astindu nagiak! Zapatuan mendi irteera. 16km baino ez. Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartuko gara. Gora mendia!!!!!!!

2013/05/20

Martitzenean, Euskal Erromeria Pasialekuan

Martitzenean, maiatzaren 21ean, iluntzeko 8:00etan, Euskal Erromeria egingo dugu Pasialekuan. Segundo Olaeta musika eskolakoak eta Elai Alai dantzari taldekoak  izango ditugu laguntzaile. Ekarri dantzarako gogoa eta jaietako laukidun zapia.
Eguraldi iragarleek diotenez aterri egongo da! Aprobetxa dezagun ater unea elkarrekin dantzan egiteko.

2013/05/18

Maiatzeko mendi irteera 25ean

Maiatzeko mendi irteera 25ean. Gernika-Lumo, Santa Luzia, Trama, Muxika Ugarte, Urkieta (artea), Txakale, Usparitxa, Ariatza izango da ibilbidea, guztira 16 km, desnibela 400m.
Betiko lekuan elkartuko gara, hau da, kultur etxearen aurrean, goizeko 9:00etan. Ea ordurako zerua lehortzen den eta euritako barik egin genezakeen txangoa.
Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal euskaltegian.

2013/05/16

Euskal Erromeria 21ean

Aurreko urteetan egin dugun moduan, maiatzaren 21ean, asteartean, euskal erromeria izango dugu, iluntzeko 20:00etan, Pasialekuan. Segundo Olaeta musika eskola izango dugu soinua jartzen eta Elai-Alai dantzari taldeko Leire eta Zirats gidari. Ekarri jarrita jaietako laukidun zapia.
Atsedenaldietan, zintzurra bustitzeko, Bizkaiko sagardoa izango dugu.
Zabaldu mezua eta erdu gurekin izerdi apur bat botatzen.