Pages

2014/02/19

Irrintzi ikastaroa 27an

Aratusteak baino lehenago, urtero egiten dugun moduan, "Irrintzi ikastaroa" egingo dugu otsailaren 27an. Amaia Garcia izango dugu irakasle.
Animatu eta eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian. Inoiz probatu ez duenak ez daki egiteko gai den ala ez.

2014/02/14

Otsaileko mendi irteera, II. Ibilbide megalitikoa

Prest dugu hile honetako irteera, 2014-02-22an izango da.
Ibilbidea honako hau:
Santa Ana-Urberuaga-Foruko harrobia-Baserri Maitea-Altamira-San Bartolome baseliza-PAKOTENE trikuharria-Katillotxu-Goitiz auzotik zehar Mundakara jaitsiko gara.
Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartuko gara eta elkarrekin 15 km. egingo ditugu. Itzulera trenez, autobusez, zein oinez.
Astindu nagiak eta eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

2014/02/12

Otsaileko "Ezetz Jakin" Lehiaketa


Hemen duzue otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketa. Bete erantzunak eta 27rako sartu kultur etxean dugun buzoian. Ea zorterik duzuen eta afaritxoa ordaindu gabe Lagun-Etxea tabernan jan dezakezuen.
Erantzunak ez badakizkizu, galdetu zure inguruan, kultur etxean, udaletxean, turismo bulegoan, Berbalagunen, interneten bilatu, lagunei edo ingurukoei galdetu.. ....

2014/02/10

Euskal dantzak, ikastaroa


Ikastaroa otsailaren 18an hasiko da, 20:15ean eta Pasialekuan. Ordutegi hori jarri dugu dendariek ere aukera izan dezaten ikastaroan parte hartzeko.
Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.