Pages

2015/02/13

Aratuste Domekan irrintzi erakustaldia

Aratuste Domekan, aurreko urteetan bezala, marro jantzita, irrintzi erakustaldia egingo dugu kultur etxeko balkoitik.
Irakurri egitaraua. Ostean eta lan-sari moduan pintxoak eta txakolina edukiko dugu.

2015/02/12

"Salto a la fama" eginda gabiltza

Gernika-Lumoko Berbalagun "Salto a la fama" eginda gabiltza. Irrintzi ikastaroa dela-eta, atzo Euskadi Irratiak elkarrizketa egin zion gure irakasleari, Amaia Garciari, eta gaur 19:30ean ikastarora, grabatzera etorriko dira Euskal Herria Zuzenean saiorako Euskal Telebistakoak.

Bederatzi urte daramatzagu horrelako ikastaroak  antolatzen, eta orain arte irakasle izan ditugunei beste herri askotatik ere deitu diete saioak emateko.
Gora Nati Ibarra eta gora Amaia Garcia!!!!!!!!

2015/02/10

Ekaitzaren ostean San Jose loreak

Hara gaur, Santa Ana auzoan, zer topatu dugun, San Jose loreak. Ekaitzaren ostean, gu lasaitzeko erne ote dira ba? Motetan urteko lehenengoak izaten dira hauek. Dotoreak, ezta?

2015/02/06

Irrintzi ikastaroa otsailaren 12an

Otsailaren 12an, ostegunean, ordu eta erdiko ikastaroa emango digu Amaia Garciak Elai Alai aretoaren ondoko lokalean, lehen "Correos" izan zen tokian.
Animatu eta eman izena lehenbailehen AEKn edo Udal Euskaltegian. Doakoa da.

2015/02/05

Urtarrileko lehiaketaren irabazlea




Joseba Gabriel Rojok irabazi du urtarrileko "Ezetz Jakin" lehiaketak ematen duen saria. Irabazleak lagun birentzako afaria, LEZAMA jatetxean, lortu du.
Oraingoan, 102 lagunek eman dute erantzuna eta horietatik guztiz ondo erantzun dutenak 44 izan dira.
Epez kanpo beste lagun biren erantzunak jaso ditugu, baina horiek ezin izan ditugu onartu.


Busturialdeko HITZAn, berria 2015-02-06an honela agertu da. Josebari izena aldatu diote, baina badakigu berak irabazi duena.


Hara nolako argazkia bialdu zigun irabazleak. Saria iraungi orduko bazkaltzera joan ziren emaztea eta biok. Ondo, ezta?

Otsaileko lehiaketa  martxan dugu. Gure babeslea, oraingoan, ARRIEN taberna da. Eskuratu hainbat arinen orriak eta erantzunak eman ostean, sartu kultur etxean dugun buzoian. 
Ea hurrengoan zeu zaren irabazlea.